Arabar guztien zaindari

  • Erdi Aroko galtzada izan zen mendixka honetatik Arabako Lautadaren esparru handia ikus daiteke. XII. mendean, muinoaren tontorrean, santutegia eraiki zuten, aurretik izandako elizaren gainean. Erromanikoaren altxor hau, San Adrian tunelean hasi eta Ebro ibairaino garamatzan Arabako Donejakue Bidean, ezinbesteko bisita bihurtu da. Estibalizko Ama da.
Estibalizko Ama
Estibalizko Ama (Araba)Aiala Elorza
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Gure abiapuntua Otazu inguruan dago. Gasteiz hegoaldetik abiatuta, A-2130 errepidea hartuko dugu. Hiria atzean utzi eta pare bat kilometrora, eskuinaldean Olaranbeko futbol zelaiak ikusiko ditugu. Adi, berehala helduko baikara gure parkingera, errepidearen ezkerreko aldean. Aparkalekuak ez du bide-seinalerik, baina ziurrenik gu baino lehenago iritsi den autoren bat ikusiko dugu.
Gasteiztik kanpo baldin bagatoz, N-1 errepidetik jo behar dugu eta 367. irteeran N-104 bideari jarraitu. Elorriagara heltzerakoan ezkerreko aldera biratuz eta A-132 bidea hartuz gero, Askartza herriraino helduko gara. Hortik, eskuineko aldean dagoen A-2130 errepidean pare bat kilometro egin, Otazu ezkerrean utzi eta segituan ikusiko dugu aparkalekua, kasu horretan gure eskuinean.

Lehengo trenbidea, gaurko Ibilbide Berdea

Autoa utzi eta bideari ekingo diogu. Errepidearen beste aldean, Estibalizko Ama Birjinaren santutegira eramango gaituen bidea adierazten du seinale batek. Hor hasten da Gasteiztik Estibalizera doan Hego Euskal Herriko trenbidearen Ibilbide Berdea. Arabarren gustuko ibilbidea, betidanik. Zarata eta kea atzean utzita, Gasteizko mendien itzalean santutegiraino iritsiko gara Otazu, Aberasturi eta Andollu zeharkatu ondoren. Guztira, hamar kilometro.

Trenbidea 1927an inauguratu zen. Lizarratik (Nafarroa) Mekolalderaino (Gipuzkoa) zihoan, Gasteiz ere zeharkatuz, Maltzaga-Zumarraga trenbidearekin bat egiteko. Oñatirekin ere lotura zuen. Urteak pasa eta 1950eko hamarkadan, trenbideak errentagarri izateari utzi zion. Garai horretan sortzen ari ziren errepideek lehia handia egiten zioten eta ondorioz, 1967an itxi eta deuseztatu zuten.

1996. urtetik aurrera, trenbidea aisialdirako bide berde bilakatu du Arabako Foru Aldundiak. Guztira, ia 50 kilometro. Ibiltariek zutik jarraitzen duten geltoki zaharrez eta kilometroak zenbatzeko erabiltzen ziren eskulangintzazko langez gozatzeko parada dute. Beraz, abia gaitezen gure lehenengo helmugaraino, Otazuko geltoki zaharreraino

Aberasturi eta Andollu

Aurrera egingo dugu guztiz lerro zuzena den bidean. Arabako Lautadan gaude. Erremolatxa eta patata alorrak izango dira gure bidelagun berriak, berde kolorekoak udaberrian eta horixkak, berriz, udazken partean. Bideari jarraituz, El Salvador udal-hilerriaren parera helduko gara. Kanposantuko hormak ezkerrean ditugula Aberasturi ikusiko dugu gure aurrean. Izenak adierazten duen bezala, herri noblea eta aberatsa izan zen garai batean. Urte haien oroitzapenik argiena Diaz de Arcallatarren jauretxea dugu.
Txangoak ez gaitu herrian barrena eramango, eskuinean geratuko dira etxeak eta baita tren geltokia ere, egun etxebizitza bilakatua. Metro gutxi batzutara erabat aldatuko da paisaia. Alorrak desagertu egin dira eta harizti batek sortzen duen tunelean sartuko gara. Egun eguzkitsuetan ere iluntasuna da nagusi baso txiki honetan. Bertatik irtenda, argiarekin batera Arabako Lautada mugatzen duten mendiak agertuko dira berriz ere. Eskuinean Gasteizko Mendiak, aurrean Azazetako mendatea eta ezkerrean
Elgeako mendilerroa.

Andollu izango da Estibalizera bidean zeharkatuko dugun azken herria. Garai batean Villa Alegre de Andollu izenez ezagutu zen, “Marqués de Villalegre” tituluari jatorria emanez. Herriaren mendebaldean Hego Euskal Herriko Trenbidearen geltokia dago. Hara heldu eta errepide azpitik doan pasabide txiki batetik aurrera egingo du Ibilbide Berdeak.

Kilometro batera, gutxi gorabehera, bitan banatuko da bidea. Trenbideko langez egindako seinaleak adierazten duen bezala, adar batek Laminoria aldera jarraituko du eta besteak, berriz, gure helmugara. Estibalizko Ama Birjinaren santutegira doan adarra Hego Euskal Herriko Trenbidea sortu eta urte batzuk geroago eraiki zen, 40ko hamarkadan alegia. Hogei urtez, igandero-igandero, ehunka gasteiztar eramaten zituen bere bagoietan eguerdiko mezatara. Trenak, aldapan gora, poliki-poliki egiten zuen bidea Estibalizko geralekuraino. Guk ere, lasaitasunez, bidean gora egingo dugu azken kilometroa.
Zortzi mendeko tenplua

Hamar mende baino gehiagotan zehar Estibalizko santutegia Araban gertatu den guztiaren lekuko izan da. Ehunka urte pasa dira eta hala ere, egunero haraino gerturatzen diren bisitariak erabat harritzen dira XII. mendeko tenplua ikustean. Donemiliaga Kukulako artxiboetara joz gero, horma sendo horien historia ezagutuko dugu. Han gordeta dagoen dokumentu baten arabera, 984. urtean eraikitako beste tenplu bat zegoen egungo santutegia dagoen lekuan.

X. mendean muinoa joan-etorri handiko lekua zen eta bertan egiten zen azokak garrantzi handia zuen. Egun, jende gutxiago gerturatzen da Estibalizera baina, hala eta guzti ere, badira egutegian jendez gainezka aurkituko dugun bi egun. Maiatzaren lehenean, esaterako, jai handia antolatzen da tenpluaren inguruan. Goizean goiz artisau azokak ateak irekitzen ditu. Euskal dantza txapelketarekin eta Arabako patatez egindako erregosi dastapenarekin bukatzen da eguna. Bestalde, irailaren bigarren igandean Estibalizko Ama Birjinaren eguna ospatzen dute arabarrek. Egun berezi horretan, Ama Birjinaren ohorez, meza egiten da santutegian.

Santutegiaren bi ateak

Estibalizko monasterioa Arabako erromanikoaren altxorrik garrantzitsuenetarikoa bada ere, gotiko zantzuak daude haren hormetan. Tenpluak bi ate ditu. Egun, hegoaldera begira dagoena Porta Speciosa izenez ezagutzen da. XIV. mendean, tenplua berritzearekin bat, elizaren sarrera nagusia izateari utzi zion. Adi-adi begiratuz gero, zati batzuen proportzio gabetasuna antzemango dugu. Bigarren atea mendebaldera begira dago eta santutegiaren sarrera nagusia izan arren, bestea baino askoz ere arruntagoa da.

Aukera izanez gero, minutu batzuk eskainiko dizkiogu tenpluaren barruko aldeari. Azpimarragarria da kapitelen dekorazioa, izan ere, Jatorrizko Bekatuaren eszenak daude irudikatuta bertan. Bestalde, Estibalizko Ama Birjinaren irudia eta bataiarri gotikoa ere ikusgarriak dira.

1997. urtean, Carlos Rueda eta Ignacio Lasagabaster arkitektoek diseinatutako balio anitzeko eraikina altxatu zen Estibalizen. Kultur etxe berri horrek bizitasun handia eman dio monasterioari. Gaur egun, ekitaldi ugari antolatzen dira areto nagusian, eta ondorioz asko hazi da bisitarien kopurua azken urteotan.

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude