Mila kilometro

Joxemari Ostolaza
Joxemari Ostolaza
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Joateko, eta beste hainbeste itzultzeko noski. Eta hau astero. Biziaren herena preso daramanak astero ditu bisitariak. Familiaz gain lagunak ere joaten zaizkio bisitan. Joan den hamabost urtetan ikusi gabea izan du azkenean lehengo astean. Ordu bete egon dira elkarrekin. Bisitariak lau zirenez, presoak guztiekin mintzatu behar izan du. Lau bakar bati begira, bakarra lauri, zenbait gai-emailek bertsolariak kantuan jartzen dituen eran. Elkarrizketa baino, galdeketa dirudi. Herrira egin dutenean soziedadera joan dira hango berri ematera koadrilari. Lehen aldiz joandakoa nagusi. Bere pozean berritsu, uste baino osoago aurkitu omen du. Lehen bistazoan zahartua, baina besarkada estuekin batera joan omen zaio inpresio hori. Mintzatzen entzutean aldiz, forma onean. Al día aurkitu omen du. Ongi. Andaluziako eguraldia Galizakoa baino eramangarriagoa omen du. Goiza patioan pasatzen du beste presoekin batera. Bakartasunean behintzat ez daukate. Gainontzeko denbora, bere gauzak egiten ematen omen du. Ikasten bereziki. Noiz libratuko ote duten ez daki, urrun du hori. Janda. Guk bezala. Niri, entzule soila nintzenari, norbaiten udaleku bateko egonaldiaren berri ematen ari zitzaizkidala iruditu zitzaidan, hain xaloa kontakizuna.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude