“Legebiltzarkideok ez daukagu amatasun bajarik”

  • Nork esan zuen haurdun dagoen emakume bati ez zitzaiola kontra egin behar? Guk ez, eta esan bagenuen, ez dugu gogoratzen.
Aintzane Ezenarro
Aintzane Ezenarro Aralarreko legebiltzarkideaDani Blanco

Teorema herrikoia: legebiltzarra=alferren biltzarra.


Politikari askok langile arrunt batek baino askoz lan gehiago egiten dute. Punta-puntan dabiltzanak ez dira ondo bizi. Izugarrizko lana egiten dute, etengabe, inolako ordutegirik gabe.

Nik uste nuen soldatak pentsatzeko askatasuna besterik ez zizuela kentzen!


Niretzat soldata batek baino askoz pisu handiagoa dauka norberak nahi duena esateko aukera edukitzeak. Oso duina iruditzen zait alderdi-diziplinari aurre egiteko gaitasuna.

Errebeldia ez da ba bozeramailearen dohain preziatua.


Nik baditut sekula pasako ez ditudan muga batzuk, eta pasarazi nahi balizkidate kargua utziko nuke. Kargu politikoa duzunean garbi eduki behar duzu kargua ez dela zurea, ordezkaria zarela.

Politikan ez du inork dimititzen, ordea!


Ohitura falta handia dago. Batzuek kargua eurena dela pentsatzen dute, politikan, gaur gailurrean eta bihar zuloan egon zaitezkeela ahaztuz.

Zulora, ezkerraren baloreak doaz. Geroz eta eskuindarragoak ez ote garen...


Ezkertiarra izatea ez da masoka izatea. Ardo ona denoi gustatzen zaigu. Hobeto bizi nahi izatea eskubidea den heinean, normala da denok diru gehiago irabazten saiatzea.

Militantziaren lur-jotzea normala da, beraz?


Egon daiteke “borroka galduetan nekatu naiz eta nire denbora nahi dut” esateko joera bat. Baina hori ere eskubidea da, eta hori da ulertzen ez duguna. Kontuz, ez dezagun eliza berririk sortu!

Alderdi politikoak eliza baino okerragoak zarete, baina!


Ez luke hala izan behar. Niretzat arriskutsuena alderdia bera helburu bilakatzea da, alderdiaren helburuak bazterrera utzita. Pertsona aske eta zoriontsuak behar ditugu elkartasunezko lazoak sortzeko.

EAJrekin, EArekin edo EBrekin paktatzeko, alegia.


Ni helburuaren alde nago. Agian, bidean ez duzu burutasun osoa lortuko, baina helburua lortzen baduzu? Politikan, unean uneko egoeraren arabera hartu behar dira erabakiak, ez orain dela 40 urte hartu genuen erabaki bat mantentzeagatik gauza surrealistak egiten jarraitu.

Ez zara Gasteizko Legebiltzarreko lan-baldintzei buruz ariko, ezta?


Beste emakume askok bezala, legebiltzarkideok ez daukagu amatasun bajarik! Karguak utziezinak dira, gaixotasun bat edo amatasuna tarteko izanik ere. Orain ohartu dira amatasuna ez dela gaixotasun bat eta horri irtenbide bat eman behar zaiola.

Azkenak
Olatukoop
Hamar urte lanean, denontzako bizitza oparoagoaren alde

Gizartea eraldatzeko helburuz jaio zen Ekonomia Sozial Eraldatzailearen mugimendua Euskal Herrian duela hamar urte, Olatukoop sarean bilduta. Denbora honetan ez da gutxi egindakoa: hamaika kooperatiba eta ekimen jarri dituzte martxan, eta sarea zabaldu egin da. Baina erronkak... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


Eguneraketa berriak daude