Elurrezko lehoiaren borroka isila

  • Txina 2008ko Joko Olinpiarretan buru-belarri dabilen bitartean, kilometro askora, India eta Txina banatzen dituen Himalaia mendikatearen bestaldean, ehunka fraide eta moja budistek Asiako tigrearen aurkako borroka isil eta baketsuarekin tinko jarraitzen dute, esperantzara kondenatuta.
Erbesteko tibetarrak
Erbesteko tibetarren borroka isilaAmaia Sagasti

Pathankot-eko tren geltokia jendez gainezka dago, Indiako beste edozein txokoren antzera. Jende ugari gerturatu zaigu, taxia, rickshawa eta beste mila gauza eskaintzeko asmoz. Azkenean, 850 errupiaren truke Mc Leod Gang herrira eramango gaituen gidaria lortu dugu; bertan dago Tibeteko Gobernuak erbestean duen egoitza. Eta han bizi da Tenzin Gyatso, hamalaugarren Dalai Lama.

Mc Leod Ganj basoz inguraturiko tontor batean dago, autobus geltokia dagoen plazatik irteten diren hiru kalek osatzen dute eta turistentzako dendaz, mojaz, fraidez eta hippyz beteta dago. Herriaren erdian, Tibeteko okupazioa sufritzen ari direnen omenez erbesteratuek eraikitako tenplu koloretsua ikus daiteke. Tunika gorri eta laranja soinean duten hiru monjek tenpluari bira eman diote eta eskuineko eskuarekin otoitz errotatxoak eragin dituzte, mantrak xuxurlatuz.

130.000 iheslari

Gaur egun, 130.000 iheslari tibetar inguru bizi dira Indian; hauetariko asko Dharamsala, Mc Leod Ganj eta inguruko hainbat herritan. 1960an, Jawaharlal Nehru Indiako presidente zenak babesa eskaini zien bertara ihes egin behar izan zuten Dalai Lama eta bere jarraitzaileei. Presidenteak Himachal Pradesh eskualdeko Dharamsala herria eskaini zien, tibetarrek erbesteko gobernua bertan jarri zezaten. Ordutik, milaka iheslari tibetar joan dira Mc Leod Ganjera, eta urteen poderioz, monasterioak, eskolak eta tenpluak eraiki dituzte. Herri hau “Lhasa txikia” gisa ezagutzen da tibetarren artean eta turismoak garrantzi handia hartu du bertan. Azken urteotan, hainbat hotel eta jatetxe eraiki dituzte eta yoga, reiki edo sukaldaritza ikastaroak eskaintzen dira bisitarientzako.

Iheslarien %10a monasterioetan bizi da, sorterriaren memoriaren alde lanean. Monje eta moja hauen lanari esker, Tibeteko idazkerak, fedeak, ohiturek, kondairek eta borrokalari nomaden istorioek bizirik diraute. Tenzin Gyatso hamalaugarren Dalai Lamak euren herrialdearen arima babesteko eskatu die erbestean bizi diren tibetarrei, itzultzen direnean Tibeteko historiak bizirik jarrai dezan.

Hurrengo urteko abuztuan Pekinen ospatuko diren Joko Olinpiarrek arrazoi berri bat eskaini diote tibetarren borrokari. Hala, iragan abuztuan herrialde boteretsua eta modernoa dela erakutsi nahian Jokoak iragartzeko txinatarrek mundu guztiko komunikabideen aurrean antolatutako festa ikaragarrian, hainbat ekintzailek Tibeten independentzia eskatu zuten: pankarta erraldoia zintzilikatu zuten Txinako Harresian, “Mundu bat, amets bat, Tibet Askea 2008” leloarekin. Txinako poliziak ekintza horretan parte hartu zuten sei lagun atxilotu zituen.

Mc Leod Ganjen berriz, modu baketsuan egin zuten borroka. Inguruko monasterioetako hainbat moja eta monje, kandela eskuan, Tibeten askatasunaren alde errezoan aritu ziren. Gauaren iluntasunak herria pixkanaka estaltzen zuen heinean, tibetarren errezo lasaiak errezo bakar bihurtu ziren eta geroz eta indar handiagoa hartu zuten. Kaleetan paseatzen zebiltzan turista askok ere tibetarrekin bat egin zuten. Euriak, gainera, ez zuen kandelak itzaltzerik lortu.

Dolma Dhonlup-en bidaia luzea

Urtean 3.000 lagunek zeharkatzen dute Tibeteko muga. Txinaren okupazioaz geroztik, Pekinen presiotik ihesi, Nepal eta Indiara egiten dute ihes muga igarotzea lortzen duten tibetarrek. India iparraldeko Dharamsala herria iheslarien etxe bilakatu da. Hara iristea, ordea, abentura arriskutsua da, muga Txinako poliziez josirik egoten baita.

Dolma Dhonlup, 30 urteko emakume tibetarra, Dharamsalan bizi da egun, senarrarekin, baina Lhasan du familia, Tibeteko hiriburuan. Txinatarrek hura indarrez hartu zutenean, bere familiaren bizimodua asko gogortu zen eta familia-kide ugarik txinatarren kartzeletan bukatu zuten. “Gure egoera oso gogorra da –dio–. Kartzeletan torturatuak eta erailak izan dira nire ezagun asko, Tibet askearen alde borrokan aritzeagatik”.

Dhonlupek egoera hartatik ihes egitea erabaki zuen eta horretarako, beste sei lagunekin Himalaia mendikatea zeharkatu zuen. Hogeita hamar egunen ostean, Nepaleko hiriburura heltzea lortu zuten. “Oso bidaia gogorra izan zen. Ez genuen Himalaiako hotzari aurre egiteko arropa egokirik, eta jaki gutxi genuen. Ia hilabete egin genuen elurretan, Nepaleko bidean. Elurrean islatzen zen eguzkiak itsutu egiten gintuen, eta altura horretako hotzak gure muskuluei mugitzea galarazten zien. Barnean generaman indarra izan zen Nepalera heltzen lagundu ziguna”.

Katmandun, errefuxiatu tibetarren alde lan egiten duen erakunde baten laguntzaz errefuxiatu egoera onartzen dioten paperak lortu zituen Dhonlupek. Erakunde horretan, Dharamsalara heltzeko nahikoa diru, janari eta arropa ere eman zieten. “Dharamsalara iritsi nintzenean, ez nuen inor ezagutzen. Ez nintzen indiarrez hitz bakar bat egiteko gai, eta bertako ohiturak arrotzak ziren niretzat. Asko kostatu zitzaidan nire bizitza berregitea. Ordutik sei urte pasa dira eta nire egoera hobea da, baina beste askok ez dute izan nik izan dudan zorterik”.

Giza eskubideen aldeko hainbat erakundek gogor kritikatu dute Txinako Gobernua. Tibetarren aurka ez ezik, gobernuarekin bat ez datorren edozein txinatarren aurka egitea egotzi diote, Tiananmen-en hilketarekin gertatu zena kasu. Urtebete baino gutxiago falta da Joko Olinpiarretarako eta giza eskubideen aldeko erakundeek data hori baliatu dute euren salaketek munduaren aurrean oihartzun handiagoa izan dezaten. Bitartean, erbestean bizi diren milaka tibetarrek euren borroka isilarekin jarraitzen dute, ia mende erdiz jasan behar izan duten bidegabekeriaren aurka ahotsa altxatuz.

Azkenak
2024-09-21 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 1.eguna
Zerk egiten duen pertsona

Urduritasunaren alarmak mugikorrekoak baino ordubete lehenago jota hasi da niretzat Donostiako 72. Zinemaldia, edo halabeharrak edo oparitu didan rol honetan. Goiz gosaldu eta akreditazioaren bila joan ostean, Victoria Eugenia antzokira hurbildu naiz 9:00etarako saiora, Emilia... [+]


Bonba-jostailuen oroimena oraindik bizirik da Libanon

Ekialde Erdia dantzan jarri dute pertsona-bilagailuak eta walkie-talkieak lehergailu bihurtu dituzten erasoek. Israel isilik da, baina inork gutxik jartzen du zalantzan erasoen atzean hura dela. Besteak beste, iraganean aritu delako jada jolas hilgarri horietan, eta akusazio... [+]


2024-09-20 | Sustatu
Euskarabildua topaketa urriaren 17an: “Artifiziala ez den teknologia”

Aurtengo Euskarabildua topaketa teknologikoa (iAmetzak antolatzen duena urtero) urriaren 17an izango da Donostian, San Telmo Museoan. "Artifiziala ez den teknologia" jarri diote goiburu gisa, adimen artifizialaren oldarraldi garai honetan "inoiz baino... [+]


Sail Ofiziala. Irekierako filma
Apar gutxiko desioa


2024-09-20 | Gedar
Aurten ere, udako erailketa matxisten %15 egin dute poliziek edo polizia ohiek Espainiako Estatuan

Uda honetan, gutxienez hemeretzi erailketa matxista izan dira, eta horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak dira hiltzaileak. Donostian, gainera, erailketa saiakera bat ere izan da ertzain baten partetik: bere bikotekidea hiltzen saiatu zen abuztuan.


2024-09-20 | George Beebe
Ez dago irismen luzeko misil nahikorik Mendebaldean Ukrainako egoera aldatzeko

(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).

George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.


Edmundo González Venezuelako “presidente legitimo” gisa aitortu du Europako Parlamentuak

Europako Alderdi Popularrak ultrakontserbadoreekin eta eskuin muturrarekin landuriko ebazpenak aldeko 309 boto, kontrako 201 eta hamabi abstentzio jaso ditu. Ekaineko Europako hauteskundeez geroztik, lehen aldia da eskuina eta eskuin muturra baturik agertzen direla Estrasburgon.


Mozal Legearen erreforma eskatu du Nafarroako Legebiltzarrak

Foru Legebiltzarraren arabera, “oinarrizko eskubideak eta askatasunak murrizten dituen legea da, eta zigor-atal neurrigabea du, demokrazia aurreratu bati ez dagokiona”.


2024-09-20 | Euskal Irratiak
Maider Mourgiart eta Paul Laborde
“Pastoralari esker Xarnegu eskualdeko herritarrak elkar lotu gira”

Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.


2024-09-20 | Gedar
Balmasedako Glefaran enpresak etengabe gainditu ditu ezarritako kutsadura-mugak

2016tik 2023ra bitartean, Pastguren paper-fabrika izandakoa erraustegi modura erabili zuen Glefaranek, elektrizitatea ekoizteko. Zazpi urte horietan zehar, errauts-partikulen isurketa-mugak urratu zituen, eta "gizakien eta ingurugiroaren osasuna arriskuan jarri" zuen... [+]


Internet demokratiko eta burujabe baten alde lanean

Internet hasieran askatasunaren espazio izan zen, baina gaur egun enpresa handien esku dagoen lurralde kontrolatu bihurtu da. Testuinguru honetan, teknologia burujabetza eta ongizate komuna lortzeko Internet berreskuratzeko beharra gero eta premiazkoagoa da. Egile eta aktibista... [+]


2.500 euroko isuna ezarri die Ertzaintzak sei aiaraldearri, iazko greba feminista orokorragatik

"Mozal legea" baliatuta jarri ditu poliziak isunak. Tubacexen eginiko piketegatik izan dira zigor gehienak.


Eguneraketa berriak daude