Originalari eta kopiari buruzko hausnarketa

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Gasteizko Artium museoan Errep(l)ika Gaiak argazki erakusketa izango da ikusgai 2008ko abuztua arte. Euskal Herriko eta nazioarteko 74 artista ezagunen 114 obra bildu dituzte bertan. Horien artean daude, besteak beste, Miguel Angel Gaueka (eskuineko obra berea da), Carmela Garcia (azpikoa), Pierre Gonnord, Peter Granser, Victoria Diehl, Spencer Tunick eta Txomin Badiola. Jatorrizko artelanen eta kopien arteko harremanaz hausnartzera bultzatu nahi du erakusketak. Bestalde, Montehermoso kulturuneak argazkilaritza, bideogintza, pintura eta eskultura uztartzen dituzten zortzi erakusketa jaso ditu. Sorkuntza 06 deialdian parte hartu zuten artisten obrak dira guztiak.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude