ETB

Joxemari Ostolaza
Joxemari Ostolaza
Bisitatzen dut maiz. Kirolak orokorrean nauka harrapatuta, tostako arraunak bereziki. Haurtzaro garaiak fresko, Kontxako estropada genuen urteroko jaia. Sanpedrotan hasten zen girotzen, koadrilen, estropalarien berri izaten genuenean. Oriotarren tostetan beti genuen etxeko norbait, aitaren ilobaren bat izaten zen tartean. Arrantzaleak eta lehorrekoak. Baserrikoak eta kaletarrak. Gaztetan, jarraitu genion usadioari, sanjuandarretan ezagunak genituen. Arroxak eta horiak nituen gogokoenak, horiak etxeko. Estropadaren osteko portuko bilkura, arraunlariak bertatik bertara ikusteko aukera zen bazkalaurre apetitosoena. Eta amnistiaren aldeko pankartek traineruen txopatan berotzen ninduten izugarri. Txalupak etxeko arraunlariz osatuak ziren garaiak. Orain klubak bai baina koadrilarik ez, ekipoak dira nonahitik ekarritako arraunlariz osatuak direnak. Aurten kaia zalez hustu omen dute. Presoen aldeko aldarrikapena debekatu digute. ETBko errealizatzaileak ez du lanik izango pankartak ezkutatzen eta txakurrek bulebarra okupatu dute. Arroxak falta ditut eta gaitzerdi horiek beren hogeita hamaikagarrena etxeratuko balute. Oro ez da berdin Kontxakoan, solidaritatea preso daukaten honetan.

Azkenak
Olatukoop
Hamar urte lanean, denontzako bizitza oparoagoaren alde

Gizartea eraldatzeko helburuz jaio zen Ekonomia Sozial Eraldatzailearen mugimendua Euskal Herrian duela hamar urte, Olatukoop sarean bilduta. Denbora honetan ez da gutxi egindakoa: hamaika kooperatiba eta ekimen jarri dituzte martxan, eta sarea zabaldu egin da. Baina erronkak... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


Eguneraketa berriak daude