Madarikatua

  • Barrabas-belar goxoaren senide dira Rumex generokoak. Landare jende hau dena bilduko duen euskarazko izen bakar bat aukeratu ezinik jarri dut izen zientifikoa, xurgatu edo murtxatu adierazten duen latineko rumo hitzetik datorrena. Erromatarrek, inondik ere, egarria asetzeko mineta, mingotsa, goxoa, belar-gazia edo gazigarratza (Rumex acetosa) murtxakatzen zuten, oxalato garratzak freskagarri egiten baitu.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Geure iparrenetik iparraldera jan ere egiten dutela adituagatik geurean ez da ez genero ederra, alapinkua! Lurra lantzen duten neure ingurukoen artean zalantza izpirik gabe, landare madarikatuena da.

Berari begira ni sentitzen naiz, ordea madarikatu. Rumex genero honetako ahaideek geurean dituzten izenen emanak eta horiek jasotzerakoan eraiki den nahaste-borrasteak ia nobedadearaino burzoratzen nau. Hara: Rumex angiocarpus, R. acetosella, R. friesi, R. hydrolapathum, R. patientia, R. tingitanus, R. scutatus, R. amplexicaulis, R. acetosa, R. intermedius, R. crispus, R. conglomeratus, R. sanguineus, R. pulcher, R. obtusifolius, R. bucephalophorus eta Rumex x pratensis behintzat inoiz geure florakotzat jaso izan dira. Dagozkien euskarazko izenak jasotzerakoan dator zurrunbiloa: aipatutako mineta, mingotsa, goxoa, belar-gazia, eta gazigarratzaz gain andere-belarra, ahagoa, ahagorria, zioblatxa, ziolatxa, ziorlatz eta ziorlatxa, atxitabla, andragarratza, lapaza eta lapaitza, lapazuala, gazi-gaxa, uztaoa, uztao handia, uztao txikia, gazigoxia, laxebelarra, mingarratz txiki eta handi, martxinbedarra, martxingarratza, martxingarra, martxinladarra, pintxagar, ozpin-belarra, ozpiñontzi, plantana, txarragitxarra, txingarres, txintxagar, atxitabla, barrengorri, espimendarri, tximingorri, txirritabla, armixola, garramixola... Zorabiotik neure oneratu ondoren, zikulu-saltsa hau nork argitu zain naizen artean genero honen lore batzuk bildu eta mahai gaina gorri jartzera noa.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!