Askorentzako drogen mundua
mundu undergrounda omen,
zentzu gutxiko ez dakit zenbat
mila kanpainen ondoren,
kontsumoa igo da,
berriro mailan gora
erakutsiaz nabarmen
kontrol polizial ta debekuak
zein efizienteak diren!
Arazoari muinetik heldu
behar baitzaio ahal dela,
merkatu beltza desegiteko
nolako grina fidela.
Lau gazte atxilotu,
bakarren bat “satortu”
ta denok pozik horrela...
Merkatua hain gauza sinplea
baldin balitza bezela.
III
Eskariari erantzutea
berez, eskaintzaren plana,
baina tiketik gabe ezin da
ezer ere erreklama... Speed, estasi, koka, hatxisa, tripi sorta...
kontsumitzean ze drama!
Nola zen beste esaera hura...
katua ta erbiana?
IV
Droga ilegal eta legalen
diferentzien harira
batzuk ez dira hain nabarmenak,
aldatzen da perspektiba.
Hark alkoholez gainezka,
egin du bere festa,
baina normala da, tira!
Marihuana erre duena
hura bai, hura yonki da!
V
Zenbaitek dena satanizatzen
nahiz ta baduen artea,
ez al da hobe informatzea,
hezitzea, gizartea?
Izan´e legeez gain,
lehenago eta orain
ez al da libertatea?
Bakoitzak bere gorputzarekin
nahi duena egitea?
VI
Produkzioa, kontsumoa ta
salmentaren dinamika
erregulatu beharra dago,
kanbiatu politika.
Herritar ta ahaldun,
eztabaida dezagun,
ez da hain zaila apika
drogen gaineko aurreiritzi
eta beldurrak utzita.