ARGIA.eus

2020ko irailaren 30a
Osasuna

Emakumeak okerrago eta gehiago bizi dira

  • Bularreto angina edo miokardioko infartua bezalako gaitzak beranduago diagnostikatzen dira, normalean, emakumeetan gizonezkoetan baino, pazienteak urte gehiago dituenean alegia. Horixe da Osasuna eta Generoa izeneko txostenaren konklusioetako bat. Espainiako Emakumearen Osasun Behatokiaren ekimenez egin dute ikerketa eta bertan adierazten denez, mina sentitzean emakumea osasun zentro batera beranduago joatea izaten da diagnostikoa atzeratzearen arrazoietako bat. Izan ere, bularreko mina pilatutako tentsioaren sintoma bezala interpretatu ohi du emakume askok.
Jabier Agirre
2007ko maiatzaren 20a
Txostenak dio emakumeak urte gehiago bizitzen direla gizonezkoak baino –gauza jakina da bizi-itxaropena handiagoa dutela emazteek, bost bat urteko aldearekin azken inkesten arabera–, baina bi sexuek ez dute bizi-kalitate bera; gizonezkoek ordu gehiago hartzen dituzte kirola egiteko, gainera ordu gehiago egiten dituzte lotan. Emakumeak, berriz, etxeko lanez arduratzen dira gehienbat, kasu askotan etxetik kanpo ere lan egin arren.

Egoera horrek emakumeengan eragiten duen gainkarga fisiko eta emozionalak ondorio negatiboak dauzka beren osasunean, Osasuna eta Generoa lanak iradokitzen duenez. Horrez gain, txostenak dio bai gizonezkoetan bai emakumeetan heriotza gehien sorrarazten dituzten gaixotasunak arazo kardiobaskularrak eta minbizia direla; bularreko minbizia izanik heriotz gehien ekartzen duena.
ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Azkenak

ASTEKARIA
2007ko maiatzaren 20a
Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude