Txostenak dio emakumeak urte gehiago bizitzen direla gizonezkoak baino –gauza jakina da bizi-itxaropena handiagoa dutela emazteek, bost bat urteko aldearekin azken inkesten arabera–, baina bi sexuek ez dute bizi-kalitate bera; gizonezkoek ordu gehiago hartzen dituzte kirola egiteko, gainera ordu gehiago egiten dituzte lotan. Emakumeak, berriz, etxeko lanez arduratzen dira gehienbat, kasu askotan etxetik kanpo ere lan egin arren.
Egoera horrek emakumeengan eragiten duen gainkarga fisiko eta emozionalak ondorio negatiboak dauzka beren osasunean, Osasuna eta Generoa lanak iradokitzen duenez. Horrez gain, txostenak dio bai gizonezkoetan bai emakumeetan heriotza gehien sorrarazten dituzten gaixotasunak arazo kardiobaskularrak eta minbizia direla; bularreko minbizia izanik heriotz gehien ekartzen duena.