Osasuna

Karameluak antsietatearen aurka

  • Madrilgo Psikoterapia eta Ikerkuntza Psikosomatikorako Institutuaren kaleratu berri duten azterketa baten arabera, karameluak jateak eragin aktibatzailea du antsietate egoeratan errendimendua hobetzeko baliagarria izaki. Baita txiklea mastekatzeak ere.
Jabier Agirre
2007ko maiatzaren 13a
Eragin bizkortzaile horri esker arreta arazoak eta eguneroko gatazka txikiak konpontzeko oso lagungarriak izan daitezke txikleak eta goxokiak, “pertsona eguneroko lanerako prestatuz, eta bere eginkizun normaletan errendimendua hobetuz”. Azterketa hori egiteko ideia ustekabean sortu omen zen ia, “pertsona askok urduritasun egoeratan, eta estresari aurre egiteko, goxokiak edo txikleak erabili ohi dituztela ohartuta”, dio Institutu horretako zuzendaria den Rodriguez Abuin psikologoak.

Azterketa osatzeko, bi prozedura egin zituzten. Batetik test moduko galdesorta erabili zuten tratamenduaren aurreko balorazioa egiteko. Eta bestetik, estresarekin eta antsietatearekin zuzenean lotuta dauden bi aldagairen erregistro psikofisiologikoa egin zuten, azaleko konduktantzia elektrikoa eta hatz-mamietako tenperatura periferikoa neurtuz. Horretarako, hainbat neurketa egin zituzten; oinarrizko lerro estandarra finkatzeko aurrena, fase esperimentalean ondoren –karameluak eta txikleak janez eta jan gabe, batez beste zazpi minutuko iraupenarekin–, eta horiek jan ondoren azkenik –3 minutu pasatu ondoren–. Proben ondotik berriro ere galdesortak pasatu zitzaizkien pertsona horiei, une horretako antsietatea eta estresa ebaluatzeko.

Ikerketaren emaitza nagusiak bi dira: batetik karameluek eta txikleek eragin mesedegarria dutela aditasunean. Eta, bestetik, karameluek eragin lasaitzailea dutela, lasaigarri naturalek bezala funtzionatzen dutelako.
ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Azkenak
ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude