Gizakiak, bere pubertaroa bitartean, bizi dituen umore aldaketa misteriotsuak azalpen zientifiko erraz samarra izango lukete, Nature Neuroscience aldizkariak azken alean argitaratutakoari kasu egitera.
Luzaz, arrazoi soziologikoak hartu izan dira aldaketa guztien iturri. Betidanik haurtzarotik heldutasunera iragateak, edota erantzukizunak bere gain hartu beharrak, dakarren presioa aipatu izan da. Alabaina New York-eko (AEB) unibertsitate estataleko ikertzaileek nerabeen umore txarraren arrazoia aurkitu dutela dirudi: alopregnanolona izeneko hormona, hain zuzen ere. THP bezala ezagutzen den hormona horrek estresaren inhibitzaile moduan jokatzen du pertsona helduetan, garunean kokatua dagoen GABA izeneko hartzailearen bitartez antsietatea kontrolatzen lagunduz.
Hala ere, eta ikerketa berriaren arabera, eragin lasaitzaile horrek ez du funtzionatzen adoleszentzia garaian.
Zientzialariek adin diferenteetako saguak erabili zituzten beren esperimentuetan: 45 minutuz dimentsio txikiak zituzten zilindroetan sartu zituzten, ugaztunen urduritasuna gehitzeko. Behin kaiola horietatik atera ondoren, ikertzaileek ikusi zuten animalia helduek berehala errekuperatzen zutela beren lasaitasuna; adoleszenteek, aldiz, antsietate igoera jasaten zuten. Proiektuaren arduradunek espero dutenez, hurrengo esperimentuekin tratamendua bilatzen saiatuko dira, “aldaketa emozionalak ez baitira beti onerako izaten adoleszenteen osasunean”.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!