Landareak

Nekazaritza-iraultza

  • Neolito aurretik dugu kaskoa, arin. Atzeratuta bizi gara geure ondarearen ezagutzari dagokionez. Guk lurra nola neurtu, banatu, gozatu eta berak nola gu hornitu, babestu, jantzi eta jantzi gaituenaz dugun ezjakintasunak izutzen nau. Eta galduko gaitu… kultura “aurreratuen” zingiradiko bitsetan.

    Neo garai hori zertzen duen berrikuntza landareak eta animaliak etxekotzea, otzantzea izan zen. Nekazaritza-iraultza horren aurre hartako jaki aipagarrienak, egun dakigunerainoko indusketen mugarrien barruan, hiru dira: hurra, ezkurra eta gurbeak.
Jakoba Errekondo @bizibaratzea
2007ko maiatzaren 06a
Altamirako bisonteak, Lascauxko behiak eta Ekaingo behorrak miresmen animistaz marraztu zituzten euskaldun haiek utzi zizkiguten otordu-hondar ugarienak hur oskolak dira. Ondo bertakoa izateaz gain urte guzirako jaki erreserba eta eraikuntza eta lanabesetarako zura aproposa ematen ditu hurritzak.

Ezkurrari azal mehea kendu eta ernamuinaz gaineko haziaren bi puska nagusien arrastoak azaltzen dira indusketetan; erre eta bere horretan edo ehota jateko ohitura omen genuen. Gerora kendu genien ezkurraren amei –arte, ametz, haritz, erkametz…– bere onena: zura. Bizitetxea egiteko, burdina urtzeko eta espainiar eta frantses erregeen izenean mundua hankapetu eta harrapakin eta ospil etxeratzeko ontzietarako.

Eta gurbeak. Garai batean kanpoko azal edo oskolik gabe hortzei mamia erakusten dien edozein fruituri, gurbitzarenaren antza, gurbe deituko zitzaiola iruditzen zait. Frutarbola zabalduenak, landatu gabekoak berezkoak txertakak, Sorbus jendea eta sagar eta udare basak izango ziren. Maaltza edo udareondo basaren udaretxa madaritxa basaudarea atxerea edo astamadaria; sagar-makatzaren basate edo sagar basatia; otsalizarraren eta hostazuriaren pinporta gorriak eta maspilaren gurbea basagurbea eta azpila.

Txikiagatik ederrak izango ziren garai hartan. Gero etorriko ziren itxuraren premiak: fruitu handiagoak, gorriagoak, distiratsuagoak… klonazioarekin, Neolitoan.
ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Azkenak
ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude