Hauteskundeetako termometroa

  • Hauteskundeen zurrunbiloan sartuta gaude bete-betean Adurretik Ebrorainoko lurraldeetan, bai horietan eta bai hauetatik gora eta behera ere. Igandean ikusiko da zein bi hautagai geratzen diren Eliseorako maizter lehian. Iragan asteburuan, hamar biztanletik lauk oraindik erabakitzeke zuen bere botoa, baina aurrerazaleen artean oso hedatua dago lehendakaritzarako azken hauteskundeetako Chirac-Le Pen lehia haren gisakoa errepika daitekeela, gaur egun Sarkozy-Le Pen litzatekeena.

    Euskal eremu hauetatik bigarren itzulira pasatuko diren bi hautagaiei begiratuko zaie, jakina, baina bigarren begia Euskal Herria Bai koalizioaren emaitzan izango da. Abertzalegoan ilusioa sortzen duen apustua da, zalantza barik, eta herritarrengan ere hala den frogatzeko unea da.
Hegoaldean egoera biziki nahasia da, hauteskunde demokratikoak normaltasunez egiteari dagokionez behintzat bai. Gutxik irudika zezakeen duela urtebete oraindik ere maila kaskar honetan izango ginatekeenik. ETAk su-eten iraunkorra aldarrikatu berri, bake prozesuaren ondorioz aurrerapen izugarririk lortu barik izango zirela agian sinestekoa zen, baina inork gutxik irudika zezakeen Batasunak halako arazoak izango zituenik hauteskundeetan parte hartzeko.

Baina bai, arazoak handiak eta sakonak dira, eta demokratikoki hain larria dena kiniela kontua bihurtzera bultzatu du dinamika politikoak. Eta horrez gain, bake prozesuaren egoeraren termometro gordina bilakatu da. Areago, ezker abertzaleak aurkezterik ez badu, ETAk erantzun egingo duela iradoki du Gara-n argitaratutako azken elkarrizketan.

ASB eta honen inguruko plataformekin ENAM bere jokaldia egiten ari da, nahiz eta Alderdien Legea erabiliz, lehen asaltoan jokoz kanpo utziko den. ANVren bidez edo bestelako bideren batez, baina Batasunak nolabaiteko ordezkoa izango duela lau haizetara zabalik da dagoeneko. Izan bai, baina ez da ahantzi behar hiru hauteskunde mota daudela, eta foru eta Nafarroako Legebiltzarreko hauteskundeetan aurkezteko atea zabalik geratuko bide bada ere, herrietakoak dira zalantzarik handiena. Denak adierazten du, 2003an bezala, Auzitegi Gorenak hautaketa zorrotza egingo duela; orduan, aurkeztutako herri plataformen %10ak baino ez zuen lortu Gorenaren langa gainditzea.

Datorren astean jakingo da hori, baina denak adierazten du PSOEk orain arteko presio politika erabiliko duela gai honekin ere eta horretarako modu bat da Batzar Nagusiak eta Nafarroako Legebiltzarrari begira malgu jokatzea eta jarrera gogortzea udalen kasuan. Hipotesia borobiltzen jarraitzeko, agian bi zerrenda eratuz gainditu ahal izango da Alderdien Legea herri askotan, baina beste askotan ez da indarrik izango bi zerrendak osatzeko.

Hipotesirik txarrenean ezker abertzale nagusiak ez luke inolako ordezkaritzarik izango hauteskunde hauetan eta horrek esan nahiko luke bake prozesua erabat apurtua legokeela. Ez da eszenatoki gertagarriena, baina beti ere balizkoen artean dago.

juan jose IBARRETXE lehendakaria ere argi mintzatu da komunikabideetan eta bere esanetan, ETAk egingo duena eginda ere, aurtengo legealdian bere izenarekin ezagutzen den autonomia estatutu berria EAEko herritarrei kontsultatuko die. Batetik, ez litzateke seinalerik onena, batez ere bake prozesuari begira, Ibarretxe lehendakariak baino, Alderdien Mahaiak plazaratutakoa kontsultatzea delako logikoena. Bestetik, prozesua guztiz hondoratuz gero, logikoa litzateke Ibarretxe plana moduan ezagutzen den proiektua EAEko herritarren eskuetan jartzea.

Bitxia da, halaber, ikustea EAJn Madrilgo Gorteek eztabaidara onartu ere ez zuten proiektuarekiko sumatzen diren jarrerak. Egibarren sektoreak giltzarritzat jotzen du etorkizunari begira eta berau eztabaida politikora ekartzeko edozein aukera baliatzen du. Josu Jon Imazi eta bere ingurukoei, aldiz, nekez ateratzen zaie honen inguruko iruzkinik. Baina tira, agian hori da alderdiaren estrategia, jokabide horiekin gizarte sektore desberdinak erakartzea lortuz.

Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude