Atxulondo: Haranak irentsitako burdinola

  • 1470. urtekoa da Atxulondo burdinolari buruzko lehenengo erreferentzia. Gipuzkoako burdinola garrantzitsuenetako bat izan zela diote, hogeita bost langile inguru izan zituelako bere garai onenetan. Baina denborak eta herri guneetatik urruntzen zuen distantziak Zizurkilgo ipar-ekialdean galduta utzi dute. Urak, laharrak eta haranak berak garai bateko aztarnak desagerrarazi ditu ia. Gaur egun ingurunearen edertasunak horma batzuk besterik ez ditu zutik mantentzen, horiek ere ordea laster desagertuko dira. Bitartean, antzinako paraje hau bisitatzeak merezi du.
     
    Zizurkil herri txikitzat dugu, baina lur sail handiak dauzka. Aiton-amonek bailaraz bailara egiten dute errepasoa eliza atarian igandeko meza osteko tertulian. Bost omen dira Zizurkil osatzen duten bailarak, baina denetan zabalena Mendi bailara dela diote, elizaldetik iparraldera gelditzen diren sail guztiak. Herri gunetik urrun geratzen dira lur hauek eta bertan gauza gutxi dagoela diote. Asteasu, Villabona, Anoeta, Aia, Usurbil, Donostia, Andoain eta Adunarekin egiten du muga Zizurkilek eta ipar ekialdean, Andoainekin muga egiten duen muturrean Atxulondoko Natur-Interesdun Gunea dago.
Atxulondo
Ainhoa Larrea
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Hain paraje zabalean hamaika mendi buelta egin daitezke eta asko dira ezagunak inguru honetan. Hemen proposatzen den ibilaldi honek Zarateko benta ingurutik abiatu eta Atxulondo burdinolaren aztarnak dauden lekuraino joan-etorria proposatzen du.

Hasi, Zarateko bentatik

Abiapuntua, Zarateko benta, kostaldetik barrualdera eta alderantziz bidea egiten zuten merkatarien atsedenleku izan zena. Benta bera urtetan utzita egon da, baina gaur egungo jabeak dotore berritu du. Eguraldi txarrak alderdi hartan harrapatzen duen mendizale orok bentaren kanpoaldean dagoen aterpean atseden eta babesa jasotzeko aukera bilatuko du.
 
Zizurkil herri bitxia da. Bitan banatutako herria: Zizurkil Behea edo Elbarrena auzoa eta Zizurkil Goia. Bien artean hiru kilometrotako distantzia dago eta urteen poderioz gehien handitu den auzoa Elbarrena izan da. Bertan bizi dira 2.400 bat bizilagun eta Zizurkil Goian, berriz, 500 bat herritarrek dute etxea. Bi gune, bi herri, bi bizimodu. Elbarrenan kale giroa, Zizurkil Goian nekazal ingurua. Ernio handiaren babesean, ikuspegi ederra dago herriko edozein kaxkotik: Andatza, Urkamendi, Ziortza, Legargain, ...
 
Zizurkil Gora autoz igo eta San Millan elizaren atzealdetik Abeletxe jatetxera doan bidea hartu behar da, PR-Gi 117 bidea hain zuzen ere. Lau kilometro eta erdi egin beharko ditugu asfaltoan lehenengo eta harri txintxarren gainean ondoren. Baserri ederrak ikusiko ditugu bidean: Aundia, Egieta, Azkarate; Illarratxoetako iturria –Motzane– atzean utzi ondoren, ezkerretara Zarateko bentara eramango gaituen bidea utzi eta gure bideari aldats gora jarraituko diogu. Autoa uzteko zabaldi txiki bat topatuko dugu. Ibilaldia hasi aurretik bailarako ikuspegi zoragarriaz gozatzeko parada izango dugu. Egun garbietan Tolosaldea eta Goierriko jauntxo moduan parajeaz goza daiteke. Eskuinetara doan pista hartu behar dugu, PR-Gi 117 jarraituz. Marka txuri-horiak izango ditugu lagun.
 
Bidearen hasiera lasaia da, bailararen edertasunaz gozatu eta giharrak berotzen joateko aproposa.

Zarate bentako trikuharria

Ordu laurden inguru ibili ondoren ondo seinalaturiko trikuharriarekin topo egingo dugu bidearen ezkerraldean. Kalkolitiko Neolitikokoa da (K.a. 2.500-1.800). 1954an aurkitu zuen F. Yoldik. Eskuin aldean aldiz, Pagamendi baserria.
 
Marka txuri-horiak galdu gabe, ezkerraldean gure bueltako bidea izango dena ikusiko dugu, bideari jarraituko diogu Arizkurutzeta baserrira jaitsiko garelarik. Harri dotorez egindako baserria atzean utzi bezain laster gure bidea gurutzatzen duen bidexkarekin egingo dugu topo, baina guk PR-Gi 117ri eutsiko diogu. Hurrengo bidegurutzean, dagoeneko Adunako lurretan sarturik, erraza izango da aparkatuta dagoen autoren batekin topo egitea. Hementxe PR-Gi 117 bidea utzi eta gure ezkerraldean geratzen den bideari helduko diogu gorantz. Arizkurutzeta baserritik bidegurutze honetara hamar bat minutuko bidea dugu.
 
Gelietako bordara hurbiltzen ari garen unean eskuinaldean Aiako Harrien ñikadak agurtuko gaitu eta aurrealdean Donostia eta itsasoaren urdintasuna. Atxulondo errekarantz abiatuko gara hemendik eta beherantz doan bidea izango da nagusi. Itzumitz baserrira iritsi aurretik ataka bat pasa eta Itzumitz ezkerretara utziz, belaze eder bat zeharkatuko dugu. Bi langa pasa ondoren, pinudi batean behera egingo dugu. Pinudian bidea ondo ikusten da, apurka eskuin alderantz joanez. Bidegurutze argi batera iristean argi leku honetan aldatuko dugu eta bueltako bidea. Joateko bidean eskuin aldera egingo dugu; bueltakoan ezkerretako bidea hartuko dugu.

Atxulondo burdinolaren aztarnak

Eskuineko bideari ekin bezain laster itxitura bat pasa eta beherantz jarraituko dugu. Hemen sasiak erraz hertsirik uzten du bidea baina segituan, 400 bat metro egin ondoren, Atxulondo burdinolaren aztarnen parera iritsiko gara.
 
Ez dago apenas Atxulondo burdinolari buruzko idatzizko erreferentziarik, baina argi dago XV. mendean obra hidrauliko garrantzitsu bat izan zela. Atxulondo, Ondabardi eta Saratxoetako erreketako ura erabiltzen zuten, horietan jarritako presa sistemari esker. Uharka hauek harri handi mailakatuz eginak zeuden eta hiru presen aztarnak ikusgai dira. Era berean, burdinola, etxea eta pareta handi batzuen aztarnak topa daitezke.
 
Leku honen magia Saratxoetako errekak osatzen dituen ur jauzi txiki eta ur putzuetan dago. Errekan gora eta behera ibiltzeak burdinolara zihoazen kanalen aztarnak topatzea erraztuko digu gainera, landaretza berak, uda parterako txoko fresko eta atsegina bilakatzen du.
 
Ausartenek bueltako bidea Saratxoeta erreka bazterretik gora egin ahal izango dute, Saratxoeta baserri handiaren azken hormetara iritsi arte. Ez da bide errazegia, baina saiatzeak merezi du, lekuaren edertasuna dela-eta. Burdinolaren aztarnak eskuinetara utzi eta errekan gora abiatu behar da. Bidea landare eta zuhaitzen artean ikusten da, erreka alde batetik bestera gurutzatuz. Akaso hankak ere bustiko zaizkigu, baina parajea ezagutzeko modu bikaina da. Aukera errazena, ordea, etorritako bidetik bueltatzea da, pinudian utzi den bidegurutzeraino iritsi arte. Bertan, pinudian gora joan beharrean, eskuineko bidea hartuko dugu eta langa bat pasa ondoren, Saratxoeta baserria izandakoaren atarira iritsiko gara. Baserria eskuinetara utziz, Saratxoetako errekaren parean doan bidetik jarraituko dugu, gehiegi igo gabe. Ehiztarien paradak ezkerretara utzi ondoren, gorantz egiten duen bideari ekingo diogu, PR-Gi 117ra bueltatuz. Marka txuri-horiak segituz, egindako bidea desegingo dugu. Zarateko benta trikuharriraino malda gora izango dugu eta hortik aurrera autorainoko bidea erraz egingo dugu.

Azkenak
Lanbide Heziketa euskalduna, noizko?

Zergatik eskaintzen dira Lanbide Heziketako hainbeste ziklo erdara hutsean EAEn? Zergatik jarraitu behar dituzte ikasketak gaztelaniaz ordura arte D ereduan euskaraz aritu diren ikasle andanak? Lanbide Heziketa euskalduntzeko behingoz plan estrategiko bat gauzatu dezala eskatu... [+]


2025-06-26 | Aiaraldea
Arartekora jo dute, “Osakidetzak ez dielako osasun sistema publiko eta duinaren aldeko 5.646 sinadurei erantzun”

Iazko udazkenean egin zuten sinadura bilketa, eta abenduaren 12an entregatu zituzten atxikimendu guztiak Osakidetzaren Gasteizko zerbitzu zentraletan. 


2025-06-26 | Antxeta Irratia
Euskararen Mapa osatu dute Urruñan engaiatu diren herriko 42 eragilerekin

Bai Euskarari ziurtagiria lortzeko interesa agertu duten herriko 42 elkarte eta establezimenduekin Euskararen Mapa osatu dute Urruñan. Euskara «biziago» egiteko pausoak emateko prest liratekeen eragileak identifikatu ondoren, urratsak egiteko laguntza emango zaie,... [+]


Zuberoako Chaumes gasnategian eta Iratiko Txaletetan sexu erasoak jasandakoei babesa erakusteko dinamika abian da

Mauleko Chaumes gasnategian langile eta CGTko sindikatu ordezkaria izandako gizon baten kontrako lau salaketa dira pausaturik, eta Larraine gaineko Iratiko Txaletetan lankide ukandako bosgarren emakume batek ere gehitu du berea. Uztailaren 3an iraganen da auzia Pauen. Erasoa... [+]


2025-06-25 | Euskal Irratiak
Betharram ikastetxearekin lotutako bortizkeria kasuak ikertzeko, lekukotasunen bilketa abiatu dute

Betharram ikastetxearekin lotutako sexu eta bortizkeria kasuak ikertzeko asmoz, Batzorde Ikerketa Independenteko kideek lekukotasunen bilketa abiatu dute


Billabesa gidariek greba mugagabea eginen dute uztailaren 1etik aurrera

Hilabeteetako protesten ostean, TCC enpresako zuzendaritzak ez du aurrera urratsik egin eta langileek leher egin dute. Greba mugagabera doaz, baita sanferminetako ez ohiko zerbitzuetan ere. “Enpresak erantzukizunez jokatuko balu saihestu litekeen zerbait” dio langile... [+]


Sustrai Erakuntzak salatu du enpresa batek Nafarroako lau eremutan kobre meategiak ireki nahi dituela

Fundazioaren arabera, Aguilar de Codes eta Sorlada artean, Villamayor de Monjardinen, Villlatuertan eta Kasedan ustiatu nahi dute kobrea. Iberian Copper SL izan da Nafarroako Gobernuari lau eremu horietan prospekzioak irekitzeko baimenak eskatu dizkion enpresa. 


Ehunka herritar elkarretaratu dira Hernanin San Joan gaueko eraso arrazisten kontra

Hernaniko Txosna Batzordeak azaldu duenez, gutxienez hiru eraso arrazista izan ziren herrian ekainaren 23ko gauean, eta horren harira zabaldutako “bulo eta gezur arrazistak” salatu ditu. Udalak ere adierazpen instituzionala onartu du gertaturikoa gaitzesteko. Amher... [+]


Sánchezen NATOko tratuak hautsak harrotu ditu zenbait estatu kideren artean

Asteazkenean bozkatuko dute NATOra bideratutako diru kopurua, eta Pedro Sánchez Espainiako presidenteak kuoten igoeran lortutako salbuespenak haserrea piztu du AEBetako eta Europako zenbait herrialdetako gobernuetan.


Galdakao-Usansoloko eta Gernika-Lumoko ospitaleetako “prekaritatea” salatu du ESK-k

Sindikatuak adierazi du bi ospitale horietan behin-behinekotasunean daudela langile gehienak, eta ordezkapenak ez direla bermatzen; ondorioz, langileen lan-karga areagotzen dela. Gehitu du larrialdi zerbitzuetan “gainkarga” dagoela.


Ezusteko bila

Madrilgo presidente Ayuso faxistak itsuskeria egin dio EAEko lehendakari Pradalesi, euskaraz aritu delarik, harrokeriaz, aldibereko itzulpen sistema erabiltzeari uko egin eta alde eginda. PPko senatari batek ere “txorradatzat” hartu du “hogei... [+]


Oporrik ez elkartasunari

Prekaritateak prekaritate, Euskal Herriko ezkerreko militanteak, oro har, ez gara txarto bizi. Udako oporrak dira horren adibide, asko baikara atseden plan bikaina dugunok; ikastaldi aroko gure ekologismoari, ordea, keroseno kiratsa dario. Zein baino zein hegaldi garestiagoak... [+]


2025-06-25 | Castillo Suárez
Alferrikako bidaia

Lehengoan batera elkarrizketatu gintuzten Gonzalo Hermo poeta galiziarra eta neu. Kontatzen nion niri ere gustatuko litzaidakeela esatea nire aurrekoak marinelak izan zirela, baina nire familian denak dira galdatzaileak. Gainera, eremu industrial batean bizi naiz, itsasotik... [+]


Eguneraketa berriak daude