Ihesi:Izpizte-Orisol (Araba), Hosto itsasoan igeri eginez


2007ko urtarrilaren 14an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Urkiolatik Krutzetara doa Luis Pedro Peña Santiagok proposatzen duen ibilbidea; guk, berriz, Olaetan hasi eta bukatuko dugu txangoa. Otxandiotik edo Krutzetako mendatetik hurbilduko gara Aramaioko Olaeta auzora. Gorbea eta Durangaldeko mendien artean dagoen sapaldatxoan kokatzen dira, nola Otxandio, hala Olaeta. Bizkaia eta Araba arteko mugak joan-etorri bihurriak marrazten ditu eremu honetan, Otxandio Bizkaian eta Olaeta Araban bilduz. Bitxia, sapaldako herria bizkaitarra eta haranekoa arabarra izatea. Tarteka, badago, gure herri honetan, arau orokorra hausten duen kasuren bat edo beste.

Eguraldia lagun izanez gero, Olaeta auzora heldu eta oinez hasi orduko izango dugu Durangaldeko mendien lehen ikuspegi panoramiko ederra. Eskuinetik ezkerrera, jarraian igoko ditugun Orisol eta Izpiztez gain, Anboto, Elgoin, Kurutzeta eta Anbotoko gailurreriaren jarraipenaren ikuspegi paregabeaz gozatzeko aukera izango dugu. Datozen lauzpabost kilometroak basoan egingo ditugula kontuan hartuz, gomendagarria da ikuspegi bakan honetaz gozatzea.

Olaetako eliza parean hasiko dugu ibilaldia, eta Otxandiotik datorren errepidea jarraituko dugu harik eta kilometro pare bat aurrerago beronen amaierara heltzen garen arte. Autoa errepide amaierako aparkalekutxoan uzteko aukera ere badago, baina gure ibilbide zirkularra Otxandioko elizatik gertu amaituko denez, lehenago ala beranduago errepide zati hau ibiltzera beharturik gaude. Hobe ibilaldi hasieran, aukeran. Norberaren esku. Zabalandiko lepora begira, ordu eta erdiko bidea, dagoen geziari men egin eta basoan barneratuko gara, egurrezko zubitxo polita zeharkatuz. Gero, margo ikur zuri-gorriak lagun, hartxintxar bide zabal batetik egingo dugu aurrera.

Luze baino lehen hartxintxar bideak ezkerrerantz jotzen du egurrezko beste zubitxoa dagoen bidegurutzean; guk zuzen hartuko dugu, maldan gora. Bidexkak atsedenik gabe egiten du gorantz, baso ezin ederragoan, Anbotoko pareta geroz eta gertuago sumatuz. Galerarik gabeko bidea da basoko hau, margo ikur zuri-gorriek eta kairn edo harri pilatxoei segika osatuko duguna. Une batean basoa zeharo itoa da baina bidetxoak aurkituko du iluntasunetik irteteko modua. Zelai eder batean osatuko ditugu lehen igoerako azken metroak, Urkiolatik Zabalandiko lepora doan hartxintxar bidearekin topo egin arte.


Anbotora igo ala ez, aukeran

Une honetan erabaki beharko da Anbotora igo ala ez, hau da, bere magalean zaharkaldi ederra osatuz Zabalandira zuzenean abiatu ala Euskal Herriko gailur magiko hori igoaz ibilaldia apur bat luzatu. Edozein kasutan, Zabalandiko lepoko zelai goxora helduko gara azkenean.

Begirada Anbotoko horman galdurik merezitako atsedena hartuko dugu, ibilbideko tarterik ederrenaz gozatzeko prestatuz. Tellamendi eta Besaide aldera doa ezkerraldeko bidea, Izpizte bere magaletik zeharkatuz Leziagako lepora, berriz, eskuinekoa. Guk, zuzen-zuzenean egingo diogu eraso parean dugun Izpizteko harri koxkorrari, aldapa motz bezain gogorrean gora. Zabalandiko zelaia utzi eta basoan barneratu bezain laster, lagungarri izango zaigun zenbait kairn aurkituko dugu, baso eta harkaitz artean biderik errazena nondik doan salatzen dutenak. Sarritan orbelak estalirik egon ohi den malda piko honetan kontu handiz ibili beharko dugu, irristada edo ezustekorik gerta ez dakigun. Zuhaitz artean, Izpizteko buzoia aurkituko dugu laster (1.057m). Ez da Izpizte ikuspegi oparoko gailurra, zuhaixkek mugatu egiten baitiote ikusmira zenbait norabidetan, baina Aramaioko harana (Ibarra, Gantzaga, Etxaguen, Untzilla...) behatoki ezin hobe batetik ikuskatu ahal izango dugu, baita jarraian igoko dugun Orisol ere.

Hegoalderantz okertuko dugu segidan norabidea, igoerako bidexka eskuinean utziz eta uneoro Aramaioko harana hartuz erreferentzia. Eremu nahasi xamarra da jarraian datorkiguna, kontuz ibili behar, beraz, hostoz estaliriko harri artean. Altuera apur bat galduz, gailurreriari jarraiki, Iruatxeta Erdikoa izeneko orratzaren oinarrira iritsiko gara.


Santa Kruz apaizaren koba

Orratza erraldoiak Santa Kruz apaizaren koba gordetzen du barnean eta alderik alde zeharkatu daiteke itzadura txiki batetik sartuz gero. Beldurrik gabe, gorputza biratu eta atzeraka murgilduko gara pitzaduran barrena, oina non jartzen dugun ondo aztertuz, harik eta Aramaioko haranerantz ikuspegi amestua eskaintzen duen balkoi moduko batera heldu arte. Santa Kruz apaizaren koban gaude, Nardin koban. Zirrara berezia sortuko digu orain mende eta erdi Santa Kruz apaizaren ezkutaleku izandako zuloan gaudela ohartzeak.

Albo batean, kutxatila garden bat aurkituko dugu harkaitzaren irtengune baten gainean jarrita; Santa Kruz apaizaren garaiko argazki pare bat, Nikolas Ormaetxea Orixek apaizaren bizitzan oinarrituz idatzi zuen liburua eta errosario bat daude kutxatilaren barruan. Leku berezia. Aramaioko ibarrari azken begirada bota eta pitzadura estuan barrena, kobatik irtengo gara.

Izpizte eta Orisol bereizten dituen Leziagako lepoa da hurrengo jomuga; lepo eder honetara heltzeko, aukera bi: Izpizteko gailurreri gorabeheratsua jarraitu (Gantzaga eta Leziagako haitz edo atxak gaindituz) edo gailurreriatik eskuinalderantz jo, pagadian behera, bide argirik gabe, Zabalandiko lepotik Izpizte saihestuz Leziagako lepora doan bidexkara heldu arte (margo ikur zuri-gorriak). Lehenengo aukera, ederra izanagatik, ez da gomendagarria eguraldi hezea izanez gero; agian ederragoa den bigarrenak, berriz, ez du aparteko arriskurik, baina hostailak jantzitako basoan kontuz ibiltzea komeni da, bihurrituren bat egin nahi ez badugu.


Leziagako lepoa, leku magikoa

Leziagako lepoa erraz ahanzten ez den leku horieta da, bertara heltze hutsak ibilaldiari zentzua ematen dion leku magikoa. Izpizteko haitzen eta Orisoleko pagadi itxiaren erdian, zelai koxkor batera helduko gara. Alde batean borda txiki bat eta bestean Aramaioko ibarraren ikuspegi paregabea. Ametsetako txokoa. Pozik, pagadian barneratu eta Orisoleko estreinako maldei egingo diegu aurre, Bizkaiko bira eta Uren banalerroaren ibilbidea mugatzen duten margo ikur zuri-gorriak bistatik galdu gabe. Hasierako malda hauetan izerdi pixka bat botako dugun arren, ordeka nagusituko da ondoren, eta gozatu egingo dugu orbelaren gainean emandako urrats bakoitzarekin. Luis Pedro Peña Santiagoren hitz goxoak etorriko zaizkigu gogora, gailurrera hurbiltzen goazen heinean. Mundutik aparte gaudela pentsatuko dugu, basoaren zoragarriak sorgindurik.

Une batean, Orisoleko gailur soilera eramango gaituen xenda hautemango dugu bidegurutze batean (ikur nabarmena pago baten enborrean). Harri artean azken metroak osatu eta Arangioko haitzen puntu garaienera helduko gara, Orisoleko gailurrera (1.130m). Tontorra baso itxitik kanpo egonik, ikuspegi paregabeaz gozatuko dugu (Anboto, Izpizte, Tellamendi, Murugain, Orkatzategi, Kurutzeberri, Aloña, Aizkorri...). Otxandio eta Olaetako ibarra ere talai ezin hobetik menderatuko dugu.


Orisoletik Olaetako elizatera

Atseden hartu eta ibilbidearen azken zatiari ekingo diogu; Orisoleko igoera hasten den bidegurutzeraino itzuli eta Krutzetako mendatera doazen margo ikur zuri-gorriei jarraituz berriz, minutu gutxiren buruan Santa Kruz ermitatxora helduko gara. Olaeta auzoa gertu sumatuko dugu ermitatxotik begirada Otxandioko sapaldara zuzentzean. Jaitsierako bide egokia asmatzea da falta zaigun bakarra, margo ikurrak Krutzeta aldera doazela kontuan hartuz, ibilbidearen amaiera ikurren laguntzarik gabe egin beharko baitugu. Gailurreria nagusia utzi eta eskuinerantz abiatuko gara, pagadian behera, txabola batekin topo egin arte. Txabolatik gertu hartxintxarrezko pista bat dago baina gu erreka zuloan behera abiatuko gara. Bizkor jaitsiko gara, uraren bideari jarraiki, noizean behin kairn lasaigarriren batekin topo eginez. Segituan bide nagusiago batera helduko gara. Beherako aldatsa ordeka bilakatzearekin batera Olaetako lehenengo etxeak ikusiko ditugu parez pare. Zoriontsu, hasitako puntura helduko gara, mundu magiko batean bidaia egin izanaren sentipenaz.

Santa Kruz apaiza
Gipuzkoako Elduainen jaio zen, 1842an, Manuel Ignazio Santa Kruz Loidi, Santa Kruz apaiza goitizenaz ezaguna izan zen erlijio gizon eta militar euskalduna. Apaiz ikasketak Gasteizko seminarioan osatu ondoren, Hernialdeko erretore izan zen bolada batez.

Santa Kruz apaiza Don Carlos erregegaiaren aldekoa zen, eta Frantziara ihes egin behar izan zuen. Bigarren Gerra Karlista piztu zenean, tropa karlista baten buru, itzuli egin zen. Zornotzako Akordioa ez zuen, ordea, onartu eta borrokan jarraitu zuen atxilotu zuten arte. Arrasaten preso hartu eta Aramaioko Udaletxera eraman zuten kartzelara. Aramaion preso zegoela, ihes egin eta Izpizte mendiaren erraietan dagoen koba txiki famatuan igaro zituen, diotenez, hiru egun inguru, Frantzia aldera abiatu aurretik.

Karlista eta liberalen aurka gogorkeria handiz jokatzen omen zuen Santa Kruz apaizak, eta heriotza zigorra ezarri zion karlisten gerra kontseiluak. Indultua lortu zuen, baina, apaizak. Gerra ostean, Amerika aldera abiatu zen; Jesusen Lagundian sartu eta misiolari lanak egin zituen hainbat lekutan. Kolonbian hil zen 84 urte zituela. Aipagarria da, besteak beste, Nikolas Ormaetxea, Orixek, bere bizitza oinarri gisa hartuz idatziriko liburua.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Araba
2025-09-16 | Jon Torner Zabala
Gasteizko lorezainek Olarizun ere agertu dute haserrea, greban ia urte erdi daramatenean

Ohiturari jarraituta, astelehenean Olarizuko zelaietan agurtu dute uda gasteiztarrek. Aurtengoa, ordea, desberdina izan da, egunak argitu duenetik presente izan baitira lorezainen aldarrikapenak, greba hasi zutenetik ia urte erdia bete denean.


Artziniegako Mugimendu Feministak salatu du aurreko asteburuko ospakizunetan eraso matxista ugari gertatu zirela

Atzo egindako agerraldi publikoan adingabeei egindako iruzkin matxistei eta emakume helduek pairatutako ukituei dagokizkien garrantzia eman nahi izan zieten.


2025-09-11 | Gedar
Kaleratzeen kontra, lanuzteak egingo dituzte Maderas de Llodioko langileek

Laudioko fabrikako jardunaren zati bat tokialdatu nahi du zuzendaritzak, 39 behargin kaleratuz.


“Gasteiz Euskararen Hiria ekimena euskara erdigunean jartzeko eguna da”

Larunbat honetan Gasteiz Euskararen Hiria ekimenak hartuko du Gasteizko Andre Mari Zuriaren plaza. Goizean hasi eta gauera arte, “euskararen aldeko festa handia” izatea nahi dute euskalgintzako eragileek, kirol jarduerak, kultur emankizunak edo arratsaldeko... [+]


Azaroaren 23an izango dira Arabako kontzejuetako hauteskundeak

Arabako Foru Aldundiak adierazi du litekeena dela irailaren 21ean irekitzea epea hautagaien zerrendak aurkezteko.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


"Txistuak, mehatxuak eta irain sexistak" jaso dituzte Laudioko jaietan eraso matxista bat salatzeagatik

Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko. 


Eskoletako euskalduntzea “arriskuan” ikusita, Aiaraldeko dozena bat ikastetxek konpromisoen dekalogoa adostu dute

Gordin esan dute Aiaraldeko ikastetxeok: euskalduntzea “arriskuan dago” eta ikastetxeek, bakarrik, ezin diote aurre egin “egoera larriari”. Autokritika egin, eta hamar konpromiso hartu dituzte, hezkuntza komunitateek praktikara eramatekoak. Era berean,... [+]


Araba eta Nafarroa zeharkatzen zuten Forestaliaren bi autopista elektriko bertan behera geratu dira

Araba eta Nafarroa zeharkatu behar zituzten goi-tentsioko bi linea elektrikoren proiektuak ez dira gauzatuko. Espainiako Trantsizio Ekologikorako Ministerioak Aragoiko Tueste herrian Forestaliak egin behar zituen lau poligono eolikoen proiektuak artxibatu ditu.


Reem Dandan, Gazarako Mugimendu Globala
"Gure herrian genozidioaren konplizeak badaude, gure erantzukizuna da horiek salatzea"

Global Sumud Flotillak deituta, dozenaka ontzi itsasoz ahaleginduko dira Israelek ezarritako blokeoa hausten. Ekimenera mundu osoko aktibistak batu dira, tartean lau euskal herritar. Deialdiari babesa adierazteko, Gazarako Mugimendu Globaleko Euskal Herriko delegazioak hainbat... [+]


Gazara abiatuko da Global Sumud Flotilla, Euskal Herriko ordezkaritzarekin

Ontzidia abuztuaren 31n irtengo da Bartzelonatik. Euskal Herriko lau kide joango dira bertan, munduko beste 40 herrialdeetako solidarioekin batera. 


Gasteizen kalean bizi diren maliarrak Oñati eta Tolosara mugituko ditu Jaurlaritzak

50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Eguneraketa berriak daude