Behar du izan, epaitu behar zaituen tribunalak, bere buruaz aginte politikotik askea dela aldarri egiten duen horrek, zu kondenatzeko asmoz izendatzen dituen froga ekarle adituen artean, torturatu eta bortxatu zintuzteneko hartan bertan zegoena zure aitzinean ikusi behar hori. Areago, zure burua duin behar duzunean kondenatu nahi zaituen epaileak zu defendatzen zaituen abokatua deusezten ikusi beharra. Ez dizute utzi zure mina agertzen, ez dizute utzi mina harri, bortxatzaileei jaurtitzen, bortxaketarena eta torturarena bertako agintearen gidoian ohikotzat hartuak bailiran. Eta esanen dizute hobena zurea dela, gazte ederra zarela eta emakumea, inguratzen zaituen mundua irauliz hobeagoaren xerka abiatzea balio ez, baina delitua dela. Hautsi zintuzten eta hautsi nahi zaituzte berriz ere, zure inguruan inor gehiago abiatu ez dadin zure antzera, lotsaz, basamortuan ura baino urriagoa duen gizartean duintasunaren bila. Bitartean, onenean Iñakik hirurogeita bost bat eguneko gose azkenduan jarraituko du, gu guztion lotsarako. Ez zait erraz zure izena ahantziko Nekane Txapartegi. Zure bortxatzaileak zenbakiak dira, aginte demokratiko baten zerbitzari sarituak, gure gomutan tropa.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...