Dirutan


2005eko abenduaren 11n
Plisti-plasta beroan bizi da Espainiako Eliza Katolikoa Estatuari esker. Bi hauen artean, 1979. urtean sinaturiko itunean, Eliza bere buruaren finantzaketari buruz abiatzea konprometitzen zen, bere barne jardunetako gastuei zegokionez bereziki. Baina berean jarraitzen du eroso, zergapeko ororen sosak metatzen. Katoliko praktikanteenak ez aski, Gobernuak osatzen dio urtero-urtero Elizak berak bere buruari egin aurrekontuaren kopurua, aurten denon dirutik aipatu aurrekontuaren heren batera iritsiko dena. Honi gehitu behar zaio 500 milioi euro erlijio katoliko irakasleen, ospitale, espetxe eta militar kapilauen soldatak ordaintzeko. Eta gutxi balitz, 2.000 milioi eurotik gora hartzen dute katoliko ordeek beren eskolak kudeatzeagatik. Apartekoak dira egiten dituzten zerbitzu publikoen truke jasotzen dituztenak. Eta dena beltzean. Ez BEZ eta ez deus. Dituzten eraikuntzengatik -asko eta asko dohainik emanak- ez dute sosik ordaintzen eta prezio berdinean dituzte dauzkaten merkatal egiturak. Beraz, katolikoak ala ez, guztiok ordaintzen diogu peajea Elizari. "Eliza pobrea denontzat hobea" aldarrikatu zuen bere kantuan Julen Lekuona oiartzuar zenak, panorama ikusi ondoren eta betiko armairuren batean bere sotana abandonatu zuena.


ASTEKARIA
2005eko abenduaren 11
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2024-04-30 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat erail du Poliziak AEBetan, belaunarekin lepoa estutu ostean

Istripu batetik ihes egin zuela aitzakiatzat hartuta, taberna batera sartu, lurrera bota eta buruz behera lotu zuten poliziek 53 urteko gizona. Zortzi minutuz izan zuten lurrean.


Nola landu desirak, aniztasun sexuala edota identitatea 12-18 urteko ikasleekin?

Gorputzak, identitateak, desirak, justizia soziala, ahalduntzea eta memoria: sei arlo horien bueltako unitate didaktikoak kaleratu dituzte, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. LGBT+ pertsonen testigantzak, diskriminazioa eta aldarrikapenak oinarri, “armairuan... [+]


Eguneraketa berriak daude