Lagun berriak egin nahi ditut


2005eko apirilaren 24an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Arrazoi desberdinek bultzatuta, pertsona ugarik jotzen du Internetera lagun bila edo, hasierako helburua horixe ez izan arren, askok aurkitu dituzte adiskideak txat edo foro batean berriketan hastean. Gehienak ez dira "ezagun" edo "lagun" izatetik haratago joaten, baina Interneten elkar ezagutu duten bikote ugari ere badago. Agian, euskaldunok harreman birtualak oso gustuko ez ditugula pentsatuko duzue zuetako askok, eta nahiago dugula jendearekin aurrez-aurre hitz egitea. Dena den, guk ere Interneti esker geroz eta lagun gehiago egiten dugu, batez ere nerabeek, baina baita pertsona helduek ere. Hori kontuan izanik, eta "Euskal Herrian lagun berriak aurkitzeko -eta bikotea, zer esanik ez- zailtasunak bultzatuta", Alianzo enpresak gure artean bederen aitzindaria den ekimena jarri du abian: Internet eta aurrez-aurreko harremanak batzen dituen Topaleku.com proiektua.

Lagun edo bikote bila dabilenak bere izena eman dezake aipatu web gunean. Zortzi bikoteko taldea osatzen denean, partaideak Bilboko La Tramoya tabernan elkartzen dira, mahai baten inguruan eseri eta kopatxo bat hartzeko. Mahai-ingurua "animatzaile" batek gidatuko du, elkar ezagutzen ez duten lagunen arteko elkarrizketa bizirik mantentzeko. Elkarrizketak zortzi minutu irauten du, ekimenaren web gunean irakur daitekeenez, nahikoa delako denbora hori zurekin dagoen pertsonak antzeko gustuak dituen ala ez jakiteko. Ondoren, lagun horiek www.topaleku.com atarian harreman sendoagoa izan dezakete, sarrera mugatua duen gunean.

Bidailagun bila

Kasu gehienetan, desio dugulako jotzen dugu pertsonen arteko harremanak sendotzea helburu duten web guneetara: lagun berriak nahiz bikotea topatzeko, zaletasun edo amets berberak dituzten pertsonak ezagutzeko... Gero eta gehiago dira, adibidez, bidaia zehatz bat bakarrik egitea desio ez duten eta konpainia bila Internetera jotzen duten pertsonak. Besteak beste, bidaia agentzien foroak (Eroski Bidaiak agentziarena -www.viajeseroski.es/foros-, esaterako) dira horren isla.

Dena den, hainbatetan beharrak bultzatuta bisitatzen ditugu beste pertsona batzuekin harremanetan jartzen gaituzten web guneak. Oraintxe aipaturiko kasuetan ere baliteke "desio" hitza baino "beharra" erabiltzea egokiagoa izatea, baina...

Arrazoi horietako bat ekonomikoa da. Horren adibide dira lan kontuak direla-eta autoa partekatzera zuzendurik dauden ekimenak, Compartir.org (www.compartir.org) izenekoa kasu. Ekimena Kataluniako hainbat udalek jarri dute abian eta proiektuarekin bat egin duten hiri gehienak hangoak dira. Dena den, Euskal Herriko bi herri, Bilbo eta Arrasate, ere batu zaizkie. Doako tresna honen helburua bidaia bera egin behar duten lagunek autoa partekatzea da. Hala, pertsona horiek dirua aurreztuko dute eta, bide batez, auto bakarra erabilita gutxiago kutsatuko dute. Orrialde honetan, normalean lan kontuekin lotura duten eguneroko bidaiei eta oporretan egin ohi ditugun bidaia luzeagoen inguruko eskaintzak aurki ditzakegu. Besteak beste, abiapuntu, helmuga, data edo bidaia estiloaren araberako bilaketa egin dezakegu.

Gainerako erabiltzaileekin harremanetan jartzeko eta interes bera daukaten lagunen arteko elkarrizketaren fidagarritasuna bermatzeko beharrezkoa da erregistratzea. Dena den, mota honetako atarietan, lehen kontaktua egitean hainbat neurri hartzea komeni da: zure helbide zehatza ez eman, beste pertsonari hainbat datu eskatu -non lan egiten duen...-, bidaia lotu baino lehen leku publiko batean hizketalditxo bat izan, gastu guztiak -gasolina, bidesariak, asegurua, aparkalekuak, matxurak, isunak...- zehaztu, irteera eta itzulera orduak eta elkartzeko lekuak aurrez adostu eta, azkenik, bakoitzaren gustu eta ohiturak -zein musika atsegin duzuen, erretzaileak zareten ala ez, eraman beharreko ekipaia...- alderatu.

Arrasate eta Bilbo aitzindari
Kataluniako zenbait udalek martxan jarritako www.compartir.org ekimenari batu zaizkio Bilbo eta Arrasateko udalak. Bakoitzak ordea, modu ezberdinean eskaintzen du bidaiatzeko laguna topatzeko zerbitzua. Donostiako Udalean ere sare honen kide izateko proposamena agertu da:

- Bilbo (www.compartir.org/bilbao): Bizkaiko hiriburuko Udalaren web gunean bidaiak lau ataletan banatu dituzte. Batetik Bilbotik irten edo hara iristen diren lagunek proposatutakoak daude eta, bestetik, inguruko herri batetik atera edo herri horietara heltzen diren bidaiarienak.

- Arrasate (http://www.compartir.org/arrasate/): Gipuzkoako udalerriaren kasuan, bidaiak hiru multzotan daude banatuta: "lanera joateko", "unibertsitatera joateko" eta "bidaia bat egiteko". Aurreneko zerrendan Arrasate bertako eta inguruko herrietako hainbat lantegi agertzen da; bigarrenean EHUko kanpusak, Nafarroako Unibertsitatea, Arrasateko Goieskola Politeknikoa, Oñatiko ETEO eta Eskoriatzako ALMEN eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Unibertsitatea; eta hirugarrenean, batez ere Euskal Herrian barnako bidaiak daude.

- Donostiako Ezker Batua-Berdeak taldeak ibilbide bera egin behar duten bidaiariek ibilgailu bakarra erabiltzea proposatu du, batez ere langileengan eta unibertsitateko ikasleengan pentsatuz. Hala, Donostia ere jada Bilbo eta Arrasate hartzen dituen compartir.org sareko kidea izatea nahi du. Dioenez, "sistema honen helburua ez da garraio publikoaren erabiltzaile kopurua murriztea, auto pribatuen zentzuzko erabilera sustatzea baizik".

Arrakastaren «giltza»?
Topaleku.com web gunean, lehen zitara doazen lagunek elkarrekin hitz egiteko zortzi minutu soilik dituztela kontuan izanik, eurei zuzendutako hainbat gomendio aurki dezakegu. Batetik, pertsona ororentzat baliagarri omen diren aholkuak biltzen ditu: nola jantzita joatea komeni den, irribarre egin behar den, gorputz-lengoaia nola erabil daitekeen eta abar. Bestetik, "gizonarentzako", "emakumearentzako" eta "homosexualentzako" gomendioak jasotzen ditu. Gizonari, esaterako, ez omen zaio komeni kontu pertsonalei buruz galdetu eta sexu kontuak aipatzea, lehen hitzorduan emakumeari gustuko duela esatea edota begirada emakumearen begiengandik aldentzea »eta bularretarantz zuzentzea, adibidez». Emakumeak (beti ere Topaleku.com-en arabera), besteak beste, kontuan izan behar du gizonek emakume alaiak -"barregarriak" ez, ordea- eta ausart samarrak -sobera pasa gabe- gustuko dituztela eta itxura artifizialaz edo oso makilatuta azaltzea ez dela egokiena. Aitzitik, homosexualei oso ausartak izatea nahiz sexu kontuak aipatzea komeni omen zaie. Topaleku.com web gunearen sustatzaileek, adibidez, homosexualei soilik ohartarazten diete badaezpada ere preserbatiboak ekartzea ez ahazteko.


Azkenak
Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Bilboko Udalak muntatu gabeko eszenatokia, mehatxuak eta kronika faltsu bat

Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.


Israelek Espainiako Vueltan parte hartzeko eskubidea daukala esan du txapelketaren zuzendariak

Espainiako Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra izango da, bertan, Israel-Premier Tech taldeak hartuko du parte. Txapelketaren zuzendari Javier Guillének esan du "ezin dituztela kanporatu, puntuazioa dela eta parte hartzeko eskubidea" irabazi baitute.


Jon Sarasua
“Ikusi behar dugu zenbateraino komeni zaigun sententzia judizialen akzio-erreakzio jokoan sartzea”

Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]


Komunikazioa errazteko eta mintzamenaren errehabilitazioa lantzeko IA-Speak tresna garatzen ari dira Nafarroan

Adimen artifizialarekin garatutako tresna bat da IA-Speak. Bi erabilera nagusi izanen ditu: mintzamena itzultzen duen gailu bat eta erabiltzaileen mintzamena aztertzen duen plataforma bat.


Aste Nagusia manteroen erreparaziorako eta justiziarako aukera gisa

Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.


Sexu-indarkeria Antartikako ikerketa-base estatubatuarretan

AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.


Gasteizen kalean bizi diren maliarrak Oñati eta Tolosara mugituko ditu Jaurlaritzak

50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]


Feng Shui pianoan

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Victoria Eugenia Zikloa. Mitsuko Uchida (pianoa).
Egitaraua: Beethovenen hiru azken sonatak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Data: abuztuaren 18a.

Mitsuko Uchidak Musika Hamabostaldia bisitatzen duen hirugarren aldia da. Bere estiloak... [+]


Eguneraketa berriak daude