Hobera


2004ko abenduaren 26an
Egin dugu. Berrogei urte badira, neronek hala nahita, manifa batera joan nintzela. Bergaran zen. Aberri Eguna. Ez nekien oso ongi nora nindoan, ez nuen lekua ezagutzen. Nekien apurra, auzoan ikusitako ni baino zaharragoen ezkutuko ibileretatik ikasia nuen, Frantziatik omen ekarritako giltzatako batzuk eskutik eskura zirkulatu zutenak, ikurrina agertzen zuten burdinazko piezak. Amari futbol partida genuela esan eta Vascongado Amara auzoko tren geltokira hurbiltzen izan nituen lehen lanak, grisek inguratuta baitzeukaten. Ezagutzen nuen auzoko bati »giltzatakoak saltzen ibilitako bati» jarraiki gauza izan nintzen Bergararaino iristeko. Dardarizo batean eman nuen eguna, amak partiduaren ondoren jateko paratu ogitartekoari fundamentuzko horzkadarik eman ezinik. Itzulia ere, hala-moduzkoa. Auzokoak, nire estualdiak eraginda lagundu ninduen hitzerdika zuzenduz. Arratsean, irabazitako partidarik gaitzenetakoa bezalako poza eta harrotasuna nuen nirekin. Orain bi aste, Baionan, emaztea, semea, alaba eta biloba nituen inguruan. Ez dardarizorik, ez ogitartekorik, ez trenik. Bagenekien zertara gindoazen, iragan urtetan asko entrenatu dugun kirola dugu manifa. Garai batean Pazkoko prozesiotara bezain lasai eta arduratsu abiatzen gara orain manifetara. Ondoren ez dut nire baitan sumatzen orduko poza eta harrotasuna. Ohiturak garaitu nau.


Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude