ETAren azken Zutabe eta Belodromoko prosamena


2004ko abenduaren 05ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
ETAk Batasunak Belodromoan egindako proposamena saboteatu nahi izan duela aipatu dute zenbait komunikabidek, erakunde armatuak zabaldu duen azaroko Zutabe eta beste hainbat dokumenturen azterketa egiterakoan. Batasunatik, dokumentazio hori guztia manipulatu egin dela zehaztu da eta norbaitek, bitarteko desberdinak erabiliz, Batasunaren proposamena oztopatu nahi duela azpimarratu da.

Ikuspegi espainiarzalea duten zenbait komunikabidek azpimarratu nahi izan dute, Batasunaren ekimena balio gabe utzi nahi izan duela ETAk, horretarako ETAk zabaldutako dokumentaziotik, nagusiki segurtasun indarrei eta ETAren zerga iraultzailea ordaindu ez duten enpresariei egiten zaizkien mehatxuak erabiliz.

ETAk zabaldu duen dokumentazioan honako materiala zegoen: 106. Zutabe, azaroari dagokiona; 82. Zuzen (udatik azarora arteko zenbait agiri biltzen dituena); nazioartera begira egindako Zutabe berezi bat; Gudari Eguna zela eta egindako bideo bat; eta Alde Hemendik izeneko beste agiri bat.

Belodromoko ekitaldiaren ondoren, batez ere ETAk egiten zituen mehatxuei »segurtasun indarrei eta enpresariei» egin zitzaien erreferentzia nagusia. Titulutzat Alde Hemendik duen agiriaren bidez egiten zaie mehatxu segurtasun indarrei eta hau urriaren 12aren karira egin zen. Zerga iraultzailearen inguruan egiten dituen mehatxuak, aldiz, azaroko Zutaben agertzen dira, eta aldizkari honetan, jadanik agertzen dira Batasunak egin behar zuen proposamenari buruzko erreferentziak. Egoera politikoaren irakurketa egiten duenean, Euskal Herria aldaketa politikoen atarian dagoela dio, «bide gurutze politikoan» eta, ETAren ustez, autodeterminazioan eta «herriari galdetzean» daude «konponbide demokratikora gerturatuko» gaituzten osagaiak. Aitzitik, orain arteko ziklo autonomikoari jarraitzeak «gatazka eta enfrentamenduaren luzapena» ekarriko lukeela dio. Testuinguru honetan egiten dio erreferentzia »edo hala uler daiteke bederen» Belodromoko ekitaldiari, testua honen aurretik idatzia baitago: «Egoera berri honetan, eragile asko ezker abertzaleak egingo duen proposamenari begira dago».

Irakurketa asko egin daitezke ETAk zabaldu duen informazio multzo honen gainean, baina argi dago seriotasunez aritzeko gutxienez aipatzen dena zein garaitakoa den jakinarazi behar dela. ETAk era guztietako hizkuntzak ditu banatutako dokumentazio mordoxka honetan, adibide gisa bi mutur aipa daitezke: bata, Alde Hemendik kanpaina dela eta egiten dituen mehatxuak eta ohartarazpenak; beste muturra urrian zabaldu zuen azken agiriaren hizkuntzan egon liteke, bertan gatazkaren konponbidea eragile guztien artean dagoela esateaz gain, hizkuntza eta hitzen tonu askoz apalagoa erabiltzen da, eta eragile politiko gehienen aldetik ere hala onartu zen ETAk agiria ezagutzera eman zuen garaian. Nahi duenak, beraz, nahi duenerako doinu eta edukiak bilatuko ditu, bai banatutako informazio multzoan bai 106. Zutabe sonatu horretan. Orrialde hauetan dauden koadroetan, esate baterako, ikus liteke Euskal Herriko eragile desberdinek egindako zenbait lanei oso kritika gogorra egiten diela.

Eduki bateragarriak

Interpretazio asko egin dira Batasunak Belodromoan egin duen ekarpenaz, baina oro har, eragile politiko gehienek »PPk ezik» harrera ona egin diote proposamenari eta aurrera begira esperantzarako tartea ikusten dela antzematen da. Ahopeka bada ere, gehienek onartzen dute gatazkaren konponbideak aukera berri bat izan dezakeela datozen aste eta hilabeteetan.

Egoera politikoaren azterketa egiterakoan, Ezker Abertzalearen Alternatiba titulua duen koadro bat dago eta bertan jorratzen den edukiarekin, argi ikusten da agiri honetan eta Batasunak aurkeztutako proposamenean oinarri politiko ia berdintsuak daudela. Izan ere, Batasunak bere proposamenaren atarian, «ezker abertzalearen espresio politiko eta anitza» gisa definitzen du bere burua eta luzatutako proposamena ere ezker abertzalearen izenean egiten du. Euskal Herrian ikuspegi desberdinak daude ezker abertzalearen definizioaz edo izendapen horrek hartzen duen esparru politikoaz, baina kasu honetan agerikoa da Batasunaren ekarpenak zein ETAren aldizkariak ezker abertzale berari egiten diotela erreferentzia.

Oraintsu aipatutako Zutaberen koadro horretan ETAk argi uzten du orain arteko proposamen guztietan ezker abertzaleak bi oinarri jarri dituela negoziazio eta elkarrizketaren ardatz: «Autodeterminazio eskubidea lurralde zatiketarik gabe eta Herriari hitza ematea».

Batasunaren proposamenaren 2. puntuan (Egungo egoeraren azterketa: aldaketa politikorako garaia), argi ikusten dira ETAren agirian aipatutako bi oinarriak: «(...)Baina ez dute helburua lortuko ezker abertzaleak bere estrategiari tinko eusten badio, eta argitasun osoz gatazkaren gakoa plazaratzen badu: Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidea onartuz eraiki daiteke soilik konponbidea». Eta aipatu pasarte horren 2.3 puntuan hitz egiten du herri kontsultaz: «Herri kontsulta eztabaida politikoaren ardatza».

Beste oinarrizko eduki askotan daude antzekotasunak, (azken hamarkadan bultzaturiko estrategia nazioanala eta bide horretan sortu diren erakundeak »Udalbiltza eta Nazio Eztabaidagunea, esaterako», edo Gernikako Estatuaren zikloaren agorpena...), baina azken finean irakurketa politikoan eta egiten den proposamena eraikitzeko oinarrizko hezurduran argi ikusten da bietan dagoen parekotasuna.

Bi dokumentu hauek hartuta, honakoa da, gutxi gorabehera, ezker abertzalearen irakurketa politiko horren muina, beste hitz batzuekin azalduta:

Euskal Herria egoera berri batean dago, Estatuaren lurralde konfigurazioa krisian dago eta eztabaida sakon bat ematen ari da. Euskal Herrian azken 25 urteetan indarrean izan den Gernikako Estatutuaren zikloa amaitu da eta ziklo berriaren atarian proposamen ugari daude Euskal Herriaren etorkizuneko konfigurazio juridiko-politikoaz. Puntu honetara iritsita, argi utzi behar da gatazkatik ateratzeko ardatzak autodeteminazio eskubidea eta herri galdeketa direla. Jakina, une honetara iritsi bagara, nazio eraikuntzan eta, batez ere, ezker abertzaleak urteetan egin duen lana eta borrokaren fruitu da, nahiz eta gainerakoak saiatuko diren azaltzen hau guztia porrotaren ondorio dela. Honen guztiaren ondorioz, bake prozesu bat ireki behar da eta hori bi zatitan banatu: bat, euskal gizarteko eragile politiko guztien artean lortu beharreko akordio politikoa; bi, ETA eta Espainiko Gobernuaren arteko negoziazioa desmilitarizazio, preso, errefuxiatu eta biktimez aritzeko.

Gehiegi laburtzen duenak hanka sartzeko aukera handiagoa izaten du, baina aipatutako paragrafo horretan biltzen da, bi erakundeek irakurketa politikoa egiterakoan duten muin bateratua

Autokritika eza eta konpromiso falta leporatzen dio ELAri
Joan den asteburuan iragan berri den ELAren XI. Kongresurako txostena dela eta, ETAk kritika zorrotza egiten dio sindikatu abertzaleari. ELAren bilakaerari heltzen dio lehenik eta behin, eta berau »Monkloako Estatutua eta erreformaren aldeko blokearekin lerrokatutako sindikatu izatetik, marko horren agorpena aldarrikatzera igaro den sindikatua izatera» pasatu dela zehazten du. Horrez gain, marko horren agorpena ez datorrela berez eta ELAk hori ezkutatu egiten duela azpimarratzen du: »Ezkutatu egiten da ELAk bere garaian mantendutako jarrera, ez da autokritika izpirik egiten ELAk erreformaren blokearekin lerrokatuz prozesu horretan izandako erantzukizunari buruz».
PPren Gobernuaren aroa ELAk gogor kritikatzen duela gogorarazten da, baita izandako askatasun demokratikoen urraketa etengabea ere, baina PPren eta ETAren arteko dialektikaz nola aritzen den kritikatzen dio gogor eta bere burua iraindutzat ere hartzen du ETAk: »Egiten duten analisiaren arabera, ETAren jarduerak erraztu eta ahalbidetu du PPko faxistek halako neurriak hartzea. Tristea eta kaskarra argudioa. Nahiko manikeoa ere bai. Eta iraingarria Euskal Herriaren askatasunaren alde borrokan ari garenontzat».
Erakunde armatuak, halaber, EAJk »Estatuaren ukazio eta zatiketa politikarekin kolaboratu» izana ELAk ez duela aztertzen dio eta »ezkutatze horrekin PNVren jarrera politikoa justifikatu eta zuritu egiten du ELAk».
Euskal Herrian gaur egun dauden proposamen ugarien artean, Ibarretxe Plana eta ELAren Burujabetza estrategia baterako apunteak bakarrik aipatzea leporatzen dio: »Inori ez zaio ezkutatzen aipamen eza horrek ezker abertzalearekiko mesprezua gordetzen duela».
Azken finean, ETAk burujabetza eta aldaketa politikoaz hitz egin bai, baina «norabide horretan ez duela konpromiso zehatzik hartzen» azpimarratzen du. Hala ere, ELAren txostenaren alde positiboari helduta, ELAren egungo posizio politikoa »askapen borrokarako», interesgarria dela irizten dio »baina hitzetatik ekintzetara doan tartea bete gabe uzten du ELAk».


Enbata: «PNVren ildoaren bozeramaile»
Enbata aldizkariaren abuztuaren 19ko zenbakian ETAren jarduera jorratzen zen eta ale hori aintzat hartu du ETAk Zutaberen «Izpiak eta...» sailean: «Egiten duen azterketaren edukiaz gain, salagarria da batez ere Enbatak ETA eta ezker abertzaleari buruz aritzerakoan erabiltzen duen hizkera eta adierazten duen mezprezua». Hizkera eta ikuspegi poliziala bizkarreratzen dio: «ETAren aurkako operazio polizialen eraginari buruz ari da, ETAren ustezko ahuldadea edota gaitasun armatuari buruz, ETAren berregitura eta prestakuntzaz...(...) Ameskeria eta ipuin polizial asko irakurri dituztela dirudi». Eta honako galdera egiten du kritikagileak: «Sud Ouest eta El Correo taldeko egunkarien estilo liburua al da Enbataren erreferentzia ezker abertzaleari buruz aritzerakoan?». ETA eta Batasuna parekatuz, «Garzonen tesiak bere egiten» dituela dio. Eta Enbatak «ezker abertzalearekiko eraso jarrera» adierazten duen bezala, «ez dute ezkutatzen Ibarretxe jauna eta bere egitasmoarekiko duten begirunea». ETAren ustez, azken hilabeteetan aipatu plana eta «PNVren ildoaren bozeramaile lana burutu baitu Enbatak».


Azkenak
2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak “irain arrazistak” gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


2025-07-17 | ARGIA
Europan espetxean denbora gehien daraman preso politikoa
40 urteren ostean Georges Abdallah askatuko dute uztailaren 25ean

Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


2025-07-17 | Joan Mari Beloki
Ekialde Hurbila sutan

Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]


Epai euskarafoboen gainetik, euskaraz jarraituko dutela jakinarazi eta protestara deitu du UEMAk

​UEMAren zuzendaritza batzordeko kideek hedabideen aurrean agerraldia egin dute ostegun eguerdian Zarautzen, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboa salatzeko. Epaia "larria" dela adierazi dute, eta batez ere udalerri euskaldunei eta euskaraz aritzen... [+]


Eguneraketa berriak daude