Argitalpenak


2004ko azaroaren 14an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
35 kilo esperantza
Anna Gavalda
Alberdania
78 orrialde
11,50 euro

Eskola gorrotatzearen arrazoiak

Jesus Mari Mendizabalek euskaratu duen nobela hunkigarri hau Anna Gavalda idazle frantziarrak gazteentzat idatzitako lehen narrazio luzea da, eta hamairu urteko mutiko batek eskolara joan nahi ez izateko dauzkan arrazoi sendoak azaltzen ditu. Mutikoari ez zaizkio batere interesatzen eskolan ematen diren gaiak, eskola usaina bera ere gorroto du, baina guztiek derrigortzen dute hara joatera. Jakina, ikasketetan ez doa oso ondo, eta makina bat zigor jaso ditu horregatik. Behin bakarrik ibili zen eskolan zoriontsu, eskolaurrean, hain gustuko dituen eskulanak egiteko eragozpenik jarri ez zion irakaslea eduki zuenean. Guztiekin sesio amaigabean dabil, aitonak beste inork ez baitu gaur arte ulertu. Baina orain eskolatik bota egin dute, eta hura ere haserretu zaio.

Mundu globalizatua ulertzeko oinarrizko kontzeptuak
Gizarte Ikerkuntza Tailerra
Gaiak
300 orrialde

Gaur munduan bizi dugun egoera ulertzeko aukera

Gaiak argitaletxeak plazaratutako Mundu globalizatua ulertzeko oinarrizko kontzeptuak liburua XXI. mendearen hasiera honetan ezarria dugun ekonomia globalizatuak nora garamatzan aztertzeko Unai Martinezek eta Arrate Izagirrek osatutako Gizarte Ikerkuntza Tailerrak egindako ahalegina da. Besteak beste, gai hauei buruz egiten dute hausnarketa: transnazionalen nondik norakoak, enpresak lekututa dauden tokietatik beste nonbaitera eramateak tokiko ekonomietan duen eragina, gero eta bereiztuago dauden finantza-ekonomia eta ekonomia errealaren artean dauden aldeak, eta nazioarteko erakunde eta korporazio transnazional gutxi-gutxiren esku baino ez dagoen boterea eta erabakiak hartzeko eskumena.

Arimaren ondoko ezkien artetik ibilki
Andolin Eguzkitza
Susa
74 orrialde 10 euro

Andolin Eguzkitzaren azkenak

Herioren deiak eragotzi zion Andolin Eguzkitzari Susa argitaletxeak Juan Ramon Madariagaren aitzin-solas sakonarekin plazaratu duen Arimaren ondoko ezkien artetik ibilki poema bilduma amaitzea. 1998ko urriaren 12an eman zion hasiera, eta sei urtetan zehar hura borobiltzen ibilia zen. Denboraren joana eta esperantza honen kontra, amodioak pizten dituen grinak eta desamodioak estaltzen dituenak, egiaren bila egindako ahalegin zapuztuak eta homosexualitatea bezalako gaien gaineko hausnarketak agertzen dira aurretik eskuz idazten zituen poema hauetan »horren froga ere eskaintzen du liburuak». Andolin Eguzkitza bere nitasunetik aldentzeko ahaleginetan suma daiteke olerkiotan, bestelako pertsonak sartuz eta haiei bizitza propioa emanez.

Entre Alaiz y la Bardena. Viajeros por la Merindad
Juan Carlos Berrio Zaratiegi
Altaffaylla
163 orrialde
10,50 euro

Kanpotik etorritakoen iritziak

Historiaurreko garaietatik hasiz eta ia gaur arte, zenbat jenderen bisita jaso ote du Oliteko Merindadeak! Horietako batzuek idatzita utzi zuten lurraldeak eta bertakoek eragin zieten zirrara ona edota guztiz txarra »jakina da denetarik dagoela mundu honetan». Hain zuzen ere, horren guztiaren berri ematen digu Juan Carlos Berrio Zaratiegik Altaffayllak kaleratutako lan honetan. Mitologiaren arabera jasotako hainbat bisitaldi ahaztu gabe »Tafalla Noeren biloba zen Tubalek sortua dela, adibidez», erromatarren zein arabiarren kronikak, Aimeric Picaud bezalako erromesen idatziak, edota Daniel Defoe, Camilo Borghese, Lope de Vega, Gustavo Adolfo Becquer, Valle-Inclán, Pio Baroja eta Ernest Hemingwayren gisakoek utzitako lekukotzak aurki daitezke liburuan.

Yoko tsuno. Zeruko junkoa
Roger Leloup
Saure
47 orrialde

Yoko tsuno eta bere alabaren abenturak

Ritxi Lizartzak euskaratu duen Roger Leloupen komiki honetan Yoko tsuno japoniarra eta haren alabaren abentura berriak agertzen dira. Yokok adoptatu duen neska txiki bihurria txinatarra da, eta oraingoan haren jaioterrira doaz biak. Roséek dena jakin nahi du, eta dagoeneko nazka-nazka egina dauka hegazkinean bere alboan esertzea egokitu zaion gizona, zergatik hau, zergatik bestea galdezka. Isil dadin, panpin bat oparituko dio gizon horrek, Txinako enperadorearen hirugarren emaztearen hilobia aurkitzen lagunduko diena. Horretarako, baina, XXXIX. mendetik denboran barrena bidaia egiten duen makinan etorritako Monya eta bere adiskideen laguntza izango dute.

Erotik
Antton Kazabon
Aizkorri
78 orrialde
7,50 euro

Sexu grina erne dezaketen hamabi kontakizun

Antton Kazabonek Erotik liburuan plazaratzen dituen hamabi kontakizunek irakurlearen sexu grina erne dezaketen arren, sexuarekin zerikusi askorik ez duten gauzez ari da egilea haietan. Umorea barra-barra erabiliz, izenburuetatik hasi eta kontakizun guztietan zehar hizkuntzarekin jolasten du Kazabonek, Jokin Mitxelenak eginiko marrazkien laguntzaz. Hona hemen istorioen hainbat titulu: Azken tantak, Belauniko jarrita, Nirea ttikia da, Orain zu gainean, A ze parea! Kotxean egin genuen....

Luis M. Mujikaren poetika (I eta II)
Maite Zulaika
Hiria
267, 231 orrialde 21, 21 euro

Hogei urtez egindako poetikaren azterketa

Luis Mari Mujikak 1963an plazaratu zuen Bide-Giroak lan poe- tikotik hasi eta 1984an Aire neurtuak tituluarekin kaleratu zituen olerkietarainokoak aztertu ditu Maite Zulaikak bi liburutan banatuta dagoen lan honetan. Luis M. Mujikaren poetika (Material poetikoak eta azterketa literarioa) da bere izenburu zehatza, eta bertan, Mujikak poeta gisa aipatu hogei urtetan egindako ekarpenaren alderdi formalean eta baliabide literarioetan arakatzen du Maite Zulaikak, beti ere testuen ugaritasunari lelial izaten saiatuz. Aztertutako poemarioen izenak hauexek dira: Bide-Giroak (1963), Urdin eta burni (1965), Hitzak ebakitzean (1975), Zortziko hautsiak (1978), Barren ibarrak (1978), Herria eta bidea (1978), Hitzak eta kezkak (1978), Arnas gaiztoa (1979), Erromantzeen airera (1979), Lehenaren ur sakonetan (1980-1981) eta 1984an argia ikusi zuen Aire neurtuak. Liburuz liburu eta poemarioz poemario es- kaintzen du aztertzaileak bakoitzaren gai sorta nagusia, paisajismoa, kromatismoa, konparaketa, pertsonifikazioa, metaforismoa, sinestesia, sinboloak, neurria eta puntua.


Azkenak
2025-06-25 | Euskal Irratiak
Betharram ikastetxearekin lotutako bortizkeria kasuak ikertzeko, lekukotasunen bilketa abiatu dute

Betharram ikastetxearekin lotutako sexu eta bortizkeria kasuak ikertzeko asmoz, Batzorde Ikerketa Independenteko kideek lekukotasunen bilketa abiatu dute


Billabesa gidariek greba mugagabea eginen dute uztailaren 1etik aurrera

Hilabeteetako protesten ostean, TCC enpresako zuzendaritzak ez du aurrera urratsik egin eta langileek leher egin dute. Greba mugagabera doaz, baita sanferminetako ez ohiko zerbitzuetan ere. “Enpresak erantzukizunez jokatuko balu saihestu litekeen zerbait” dio langile... [+]


Sustrai Erakuntzak salatu du enpresa batek Nafarroako lau eremutan kobre meategiak ireki nahi dituela

Fundazioaren arabera, Aguilar de Codes eta Sorlada artean, Villamayor de Monjardinen, Villlatuertan eta Kasedan ustiatu nahi dute kobrea. Iberian Copper SL izan da Nafarroako Gobernuari lau eremu horietan prospekzioak irekitzeko baimenak eskatu dizkion enpresa. 


Ehunka herritar elkarretaratu dira Hernanin San Joan gaueko eraso arrazisten kontra

Hernaniko Txosna Batzordeak azaldu duenez, gutxienez hiru eraso arrazista izan ziren herrian ekainaren 23ko gauean, eta horren harira zabaldutako “bulo eta gezur arrazistak” salatu ditu. Udalak ere adierazpen instituzionala onartu du gertaturikoa gaitzesteko. Amher... [+]


Sánchezen NATOko tratuak hautsak harrotu ditu zenbait estatu kideren artean

Asteazkenean bozkatuko dute NATOra bideratutako diru kopurua, eta Pedro Sánchez Espainiako presidenteak kuoten igoeran lortutako salbuespenak haserrea piztu du AEBetako eta Europako zenbait herrialdetako gobernuetan.


Galdakao-Usansoloko eta Gernika-Lumoko ospitaleetako “prekaritatea” salatu du ESK-k

Sindikatuak adierazi du bi ospitale horietan behin-behinekotasunean daudela langile gehienak, eta ordezkapenak ez direla bermatzen; ondorioz, langileen lan-karga areagotzen dela. Gehitu du larrialdi zerbitzuetan “gainkarga” dagoela.


2025-06-25 | Castillo Suárez
Alferrikako bidaia

Lehengoan batera elkarrizketatu gintuzten Gonzalo Hermo poeta galiziarra eta neu. Kontatzen nion niri ere gustatuko litzaidakeela esatea nire aurrekoak marinelak izan zirela, baina nire familian denak dira galdatzaileak. Gainera, eremu industrial batean bizi naiz, itsasotik... [+]


2025-06-25 | Onintza Enbeita
Oihana Bartra. Bertsolaria
“Bertsolaritzan ere badago aurrerapenaren kontra dagoen korronte erreakzionarioa”

Lau urtero hiru txapelketa jokatzen ari da Oihana Bartra Arenas azken hogei urteetan. Bertsolaritza lehia baino gehiago dela jakitun da, baina lehia uzteak ekar lezakeen amildegiak beldurra ematen dio.


Israelek gerra hasi eta Mendebaldeak babestu

Wesley Clark AEBetako jeneralak azaldu zuen moduan, 2001eko plana zen bost urtetan zazpi herrialde hartzea: Afganistan, Irak, Somalia, Sudan, Libano, Siria eta Iran. Ez dira bost urte izan, baina denak, azkena Siria, erori dira, Iran izan ezik.

Iranek erasoak Sirian, Iraken... [+]


Oporrik ez elkartasunari

Prekaritateak prekaritate, Euskal Herriko ezkerreko militanteak, oro har, ez gara txarto bizi. Udako oporrak dira horren adibide, asko baikara atseden plan bikaina dugunok; ikastaldi aroko gure ekologismoari, ordea, keroseno kiratsa dario. Zein baino zein hegaldi garestiagoak... [+]


Ezusteko bila

Madrilgo presidente Ayuso faxistak itsuskeria egin dio EAEko lehendakari Pradalesi, euskaraz aritu delarik, harrokeriaz, aldibereko itzulpen sistema erabiltzeari uko egin eta alde eginda. PPko senatari batek ere “txorradatzat” hartu du “hogei... [+]


Marylen Serna, Kolonbiako aktibista
“Enpresak 200 pertsonari ematen die lana, baina lur horiek berreskuratuta 1.400 familia biziko lirateke”

Komite Internazionalisten bidez, gure artean izan dugu Marylen Serna (Cajibio, Cauca, 1965) Kolonbiako borrokalari soziala. Bizitza militantea lau ardatzen inguruan garatu du: nekazarien eskubideak, emakumeenak, lurraldearen defentsa eta gatazka armatuaren erresoluzioa... [+]


Eguneraketa berriak daude