Herritarrek neurrira egindako esamoldeak


2004ko uztailaren 25ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Duela 20 urte baino gehiago Koldo Izagirrek lokuzioen inguruan hasitako lanetik abiatuta, Intza Proiektuko lan taldea osatzen duten Joxan Elosegik, Koldo Izagirrek eta Josu Landak abian jarri dute Euskal Lokuzioak Sarean proiektua. Jada ehunka sarrera dituen gunea aurkitu daiteke sarean, baina lan taldeak lokuzioen bilaketan jarraitzen du pausoz pauso, edukia zabaltzen joateko helburuz, epe zehatzik gabe. Hala ere, orain artean bildutakoak duen garrantzia kontuan izatekoa da.

Zer dira lokuzioak?

Lokuzio hitzaren definizioak zalantzak sortzen ditu maiz. Lokuzioa da hizkuntzaren elementu autonomoak »solte daudenean esanahi propioa dute» elkartu eta esanahi bakar eta desberdina sortzea. «Kale egin», adibidez, oraindik ere erabiltzen den lokuzioetako bat da. Lokuzio hau kale izenaz eta egin aditzaz osatua dago eta euskal hiztun guztiok dakigu biak elkartutakoan beste esanahi bat duela. Itxuraz, gaztelerako "hacer la calle"ren berdina litzatekeen arren, euskaraz bi elementu horiek batera beste esanahi bat dute. Berezko esanahia kontuan izanda, lotura horiek ez lukete zentzurik izango.

Denboraren poderioz, ahoz ahoko jardueran, hiztunek askotan lokuzioak itxuraldatu egin dituzte. Hainbatetan hizkuntzaren elementu horien hasierako esanahia zein ote zen jakitea zaila da. Lokuzioa hizkuntza biziaren giltzarrietako bat da.

Azken 20 urteetako lanen bilduma

Lokuzioak aztertuegiak eta ezagunegiak izan ez arren, Koldo Izagirrek duela 20 urte baino gehiago egin zuen lokuzioen inguruko lehenengo lana. Lan hori izan da proiektu berriaren abiapuntua, nahiz eta taldeak hainbat iturri erabili dituen. Elosegik adierazi duenez, "Izagirreren lana txukundu egin dugu. Zuzenketa batzuk egin ditugu eta gainera erreferentzia berriak gehitu dizkiogu. Baina horretaz gain, herrietako hizketa moduak aztertu dituzten liburu asko argitaratu dira azken urteetan, askotan oso corpus aberatsa dutenak, gainera. Beraz, ezinbestekoa iruditu zaigu horietan agertzen diren osagaiak ere kontutan izatea".

Literatura ere beste iturrietako bat izan da, baina ez orain arte hain goraipatua izan den literatura klasikoa bakarrik. XX. mendeko literaturak eta kazetaritzak dituzten elementu asko aurki daitezke lan berri horretan, lan taldeko kideentzat aberastasun izugarria baitago azken mendeetako lanetan.

Antzekotasunak Europako lokuzioen artean

Hizkuntza bakoitzak berezko ezaugarriak dituen arren, herri bakoitzaren kulturak eta inguratzen dutenek ere garrantzi izugarria dute. Europako herrialde askotan, adibidez, kultura nagusiago edo hedatuago batzuen barruan mugitzen dira hizkuntza eta kultura asko. Askotan, beraz, hainbat herrialdetako biztanle eta hiztunak izan arren, une eta modu kultural oso berdintsuetan bizitzeak antzekotasunak dakartza hizkuntzaren alorrean. Adibidez, Europako hainbat hizkuntzatan antzekotasunak dituzten lokuzioak erabiltzen dira.

Lokuzioak modu askotara sortzen dira, eguneroko bizitza den arren sorleku garrantzitsuena. Gaur egun komunikabideak eta informazio sarea ere lokuzio bide oso garrantzitsuak dira. Beraz, une eta leku zehatz batean sortutako lokuzioak informazio sare zabala du hainbat herrialdetara hedatzen lagunduko diona. Adibide gisa "salir del armario" lokuzioa erabili genezake; "gazteleraz eta euskaraz asko erabiltzen da eta ingelesez, frantsesez... berdin-berdin esaten da. Nik ez dakit non eta noiz sortutakoa den, baina mendebaldeko hizkuntza guztietara zabaldu da eta hori ere lokuzioa da", dio Elosegik. Katalanezko hainbat lokuzio ere euskarazko batzuen oso antzekoak dira: «no tenir el seny complit» eta «burua oso ez ukan», «veure's verd» eta «gorriak ikusi», «esser un poll ressuscitat» eta «zorri hil piztua».

Baina euskarak bizi duen egoerak lokuzioetarako ere berezi bihurtzen du gure hizkuntza. Joxan Elosegik gai honen inguruan dioenez, "gure egoera anormala da, beraz, lokuzioaren emana ere ez da oso normala. Euskaldunok gure hizkuntzarekin daukagun harremana ez da batere normala eta horretan ere sufritu egiten du lokuzioaren berezkoak. Euskal Herrian, toki askotan, erdara euskara baino gehiago bizi da. Euskaldunak bere hizkuntzarekiko konfiantza galdu egin du, eta hizkuntzaren freskotasuna galtzen denean, lokuzioak desagertu egiten dira".

Hiztunek erabiltzen duten euskara pixkanaka pobreagoa dela esanez jarraitzen du Elosegik eta errudun garrantzitsuena eskola dela dio. Ikaslearekin hizkuntza ondo ez lantzeak gabezi batzuk sor ditzakeela eta azpimarragarriena ikaslea itzultzaile huts bihurtzea dela adierazi du. Gaurko gazteek erdararekiko segurtasun eta konfiantza handiagoa izateaz gain, erdarak eta erdal munduak inguratzen dituela gogoratu du, eta beraz, beste hainbat balio bezala, hizkuntza balioak ere erdarazkoak dira. Eskolak gazte horiekin, hizkuntzarekin eta bide beretik lokuzioekin egin dezakeen lana azpimarratzekoa da beraz.

Hizkuntzaren langileak erabiltzaile

Intza Proiektukoek argi dute webgune berriarekin euskara bizi duen egoeratik ateratzea ezinezko dela, baina orrialdearen helburu nagusietako bat erabiltzen den euskaraz kezkatzea eta ondo hitz egitea da. Horretarako erabiltzaileari bildutako materiala eskaintzen zaio. Euskal Lokuzioak Sarean proiektuan ez da lokuzio berririk asmatzen, orain arte erabilitakoak aurkezten eta plazaratzen dira soilik. Arduradunek hizkuntzaren langileak aurreikusten dituzte erabiltzaile potentzial gisa, baina aurrera begira heziketa arloko langileak eta hizkuntzalaritzan interesa dutenak erabiltzaileen artean izatea espero dute.

Elosegik euskararen inguruko erabakiak hartzeko garaia amaitu dela esan du eta, hizkuntza erabiltzen hasteko eta hizkuntzaren aberastasunaz eta adierazkortasunaz arduratzeko garaia iritsi dela aldarrikatzen du. Sarean jarritako webgunean horren aldeko apustua egiten dute: "Lokuzioena gramatika sakonagoa da, benetako hizkuntza da, ez dira azaleko arauak. Herritik sortuak eta herritarren beharretara egokituak daude lokuzioak" dio Elosegik.

Datu base publikoa
www.armiarma.com/intza/ helbidean, Euskal Lokuzioak Sarean orrialdean, lokuzioen inguruko saltsa ugari bildu dute arduradunek. Proiektuak sei atal ditu: lehenengo bietan, Kontzeptuen Aurkibidea eta Bilaketa, orain arte Elosegik, Izagirrek eta Landak egindako bilaketari esker lortutako emaitzen sailkapena aurkitu daiteke. Aberastasuna, bakantasuna, borroka edo itxura adierazteko euskal hiztunek erabilitako lokuzioak azaltzen dira, besteak beste. Iradokizunak atalean herritarren partehartzea lortu nahi da. Norberak bere inguruan hain ezagunak dituen lokuzioak erabiltzaileen etxeetara iristeko bidea ireki dute Intza Proiektukoek. Lokuzioaren Beroa atalean, lokuzioen eta euskararen inguruko bitxikeriak bildu dira. Besteak beste, Debekatua Adierazteko azpiatalean jatorri sexualeko lokuzio asko daudela aipatzen da. Horietako bat da: «hanka hautsi» »»kastitatea galdu»». Sexuaren gaia jorratzea, garai batean, elizak debekatuta zeukanez, herritarrek horri buruz zeharbidez eta metaforen bidez hitz egiteko modua aurkitu zuten.

Intza Proiektuko hiru kideek, web orrian bertan, beraien datu basea jarri dute XML formatuan. Elosegiren hitzetan, "jendeari bilaketaren emaitzak zurrupatzeko aukera eskaini nahi diogu eta ondorioz datu basea publikoa da. Hala ez balitz, guk hasitako lan berri honek ez luke zentzurik izango". Intza Proiektuari Buruz atala da arduradunek beraien lanaren zergatia irakurleari adierazteko erabili duten gunea.


Azkenak
Bikotekidea mugikorretik kontrolatzea gazteen artean ohikoa dela frogatu du EHUren ikerketa batek

Maitasun erromantikoari lotuta, nerabe askok normalizatuta eta barneratuta du bikotekideak mugikorraren eta sare sozialen bidez kontrolatu nahi izatea. “Inportantea da ziberbiolentzia gisa identifikatzea, eta ez maitasun seinale gisa”, gogorarazi dute ikertzaileek.


Sexu erasoei lotutako zenbait epaitan bost gizon zigortu dituzte azken egunetan

Sexu erasoei lotutako epai ugari eman dira azken egunetan, eta bost gizon zigortu dituzte. Tuteran izandako bortxaketa batengatik, bi gizoni 9,5 urteko kartzela zigorra ezarri diete. Gasteizen gizon bati bost urteko kartzela zigorra ezarri diote emakume bat bortxatzeagatik... [+]


Dagoeneko 400 gazatar hil dituzte Israelgo soldaduek, laguntza humanitarioa jasotzera bidean

3.000 zauritu ere utzi dituzte Israelgo armadaren erasoek. Maiatzaren bukaeran berrekin zioten laguntza humanitarioari, GHF fundazio estatubatuarraren eskutik; eta ordutik, bertaratutakoei tiro egin diete soldadu israeldarrek.


Oiher Urrutia. Marra gorriak argi
“Erabiltzen gaituzte herriok folklorismorako: landa, animaliak edo euskalkia bera”

Grabagailuari stop eman eta segituan galdetu dit Oiherrek: “Transkribatzean mantenduko duzu euskalkia?”. Baietz nik, batuaren mugek uzten didatenaren barruan baietz. “Arras inportantea da niretako”. Dutxa hartu eta Elizondora eginen du berriz, Aroztegiko... [+]


Amiantoaren biktimentzako konpentsazio-funtsa martxan jartzeko araudia onartu du Espainiako Gobernuak

Legea onartu eta ia hiru urte igaro direnean jarriko da martxan neurria. Espainiako Ministro Kontseiluak onartutako dekretuak dio biktima bakoitzak 32.000 eta 96.000 euro artean jasoko dituela kalte-ordain moduan.


Teknologia
“Bestea”

Bestea”-k gogaituta du gizateria, duena kenduko dio, duena eraldatuko du, kutsatuko du... “Bestea”-k definitzen gaitu... baina “bestea” denok izan gaitezke.

Egun, nor da “bestea”? Nork seinalatzen du izan behar ez dena?

Zapalduen... [+]


Itsas hondoen ustiapena: zientzialariak alarma jotzen, baina moratoriarik ez zerumugan

60 bat estatu eta gobernu buru elkartu dira Nizan (Frantziako Estatua) Ozeanoei buruzko Nazio Batuen Konferentziaren kari. Donald Trumpek itsas hondoen esplorazio eta erauzketa komertziala baimendu eta TMC enpresa kanadarrarekin tratua bideratu berri duen honetan –baita... [+]


Salbuespenak

Hainbeste jainko, arima, teontzi… beren izatea frogatu ezinik, eta jendeak ez ditu sinesten zientziak, kazetaritzak… ahal bezala, baina geure espezieaz harro egoteko moduan, frogatutakoak. Batzuek Lurra laua dela diote, eta debekatuta dagoela Antartikara... [+]


Zein ama ospatu?

Maiatza Birjina Mariaren hilabetea den bezala, amak ospatzeko aukera da Mendebaldeko jendartean. Kasualitatea? Ez dut uste. Frantses lurraldean, Vichyko gobernuak besta hori instituzionalizatu zuen. Helburua bertuteko eta sakrifizioak egiteko prest den pertsona hori handiestea,... [+]


Kantua gidari

Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]


2025-06-18 | Jesús Rodríguez
PSOEren kea

Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]


Sodomia zigortua

Ascension uhartea, 1725eko maiatzaren 5a. “Holandar ontziteriako komandantearen eta kapitainen aginduz, ni, Leendert Hasenbosch, uharte bakartu honetan lehorreratu naute, nire zorigaitzerako”.  

Herbeheretar marinela, 1695ean Hagan jaioa, Ekialdeko... [+]


Eguneraketa berriak daude