ARGITALPENAK


2003ko ekainaren 15ean

Ezkutuko maitea
Anjel Lertxundi & Antton Olariaga
Elkar
127 orrialde
9,60 euro



Maxeren neba drogarekin jolasean


Anjel Lertxundik idatzi eta Antton Olariagak marraztutako kontakizuna dugu "Ezkutuko maitea". Maxek, argazkiak atera gabe egunik pasatzen uzten ez duen hamabi urteko neskatilak, Txorimaloak taldearen rock kontzertu batera joan eta han lortutako irudien artean erabat izuturik utziko duen argazkia aurkitzen du: azkenengo urte zaharretan harrapatu zuen mozkorrarengatik etxean zigortuta egon behar lukeen bere neba Gorka herriko droga saltzaile ezagunenarekin batera dagoen irudia! Zer egin ez dakiela -Gorka tontozapero samarra da, baina berak maite du eta gainera hobe gurasoek ezer ez jakitea-, argazkia ondo ezkutatzea erabakitzen du. Baina hara nondik gurasoek aurkitzen duten, eta berari ere leporatzen dioten errua.


Bob Marley, begirunea, maitasuna eta askatasuna
Aritz Usandizaga
Txalaparta
76 orrialde
9 euro



Reggaearen nondik norakoak


Hamabi urtetik aurrerako irakurleei zuzendua dagoen "Bob Marley, begirunea, maitasuna eta askatasuna" liburuan, Jamaika, Bob Marley eta reggaearen nondik norakoak azaltzen ditu Molotoff Irrati Libreko langile den Aritz Usandizagak. "Reggaearen errege" gisa da mundu guztian ezaguna Bob Marley, eta reggaea ghettoetako jendearen musika da: txiroena, beltzena, bidegabekeriak sufritzen dituztenena, askatasunik ez dutenena, besteak beste, eta haren doinuak hainbat konturen isla dira: esklabotza garaiena, afrikarren egoerarena, beltz izatearen harrotasunarena, iraultzarena, Babiloniaren aurkako borrokarena, rasta erlijioarena... Eta horretaz guztiaz dihardu Aritz Usandizagak bere lanean, hainbat kanten letrak eskaintzeaz gainera.


Erronkaribar eta Erronkariarrak
Batzuen artean
Txuri beltzean
303 orrialde
20 euro



Etxez etxe jasotako argazki bilduma


Txuri Beltzean kultur elkarteak plazaratutako "Erronkaribar eta Erronkariarrak. El Valle del Roncal y sus Gentes" liburu ederrean, Erronkaribarrako 2.355 lagun agertzen diren 278 argazki gogoragarri (1960 urtea baino lehenagokoak dira gehien-gehienak) billtzen dira. Fernando Hualdek idatzi eta Ione Usozek eta Maite Madozek euskaratutako Burgi, Garde, Izaba, Erronkari, Urzainki, Uztarrotze eta Bidankozeko historiaren aztarnak ere ageri dira liburuan. Erronkaribarreko bizilagunek beraien etxeetan aspalditik gorderik zeuzkaten argazki horiekin batera, hainbat xehetasun eskaintzen da: nortzuk diren haietan agertzen direnak, argazkiaren data eta ateratzearen arrazoia, eta beste hainbat.


San Sebastian 1719. Asedio del Duque de Berwick
J. Ignacio Tellechea Idígoras
Doctor Camino institutua
206 orrialde
5 euro



1719an Donostiak jasandako setioa


Gotorlekua zenez, makina bat setio jasan behar izan ditu Donostiak bere historian zehar. Hauetako batzuek
-1813koa, adibidez- oso ezagunak dira, historialariek asko ikertu dituztelako, baina badira nahikoa ahazturik gelditu direnak ere, J. Ignacio Tellechea Idígorasek "El asedio de San Sebastían por el duque de Berwick. Una guerra dentro de otra guerra" lanean aurkezten duen hau, kasu. Serapio Mujika liburutegiko fondoan aurkitutako eskuizkribu batean oinarriturik egin du bere ikerketa, 1719an jazotako gertaera bat azalduz: Ingalaterra, Austria eta Frantzia armen indarrez Espainiako lehen ministroa zen Alberoni kardinalaren politikari aurre egiten ari zirela, armada frantziarrak, Berwickeko dukea buru, Donostia setiatu zuenekoa.


Umetako
oroitzak. Kitarra
Patxi Etxeberria s.j.
Egan/ Andoaingo Udala
286 orrialde



Etxeberriaren gaztetako oroitzapenak


Beti izan zen euskaltzale Patxi Etxeberria eta beti jarraitu zuen euskaraz idazten, nahiz bere bizitzako 54 urte Txina, Formosa eta Filipinetako lurraldeetan misiolari bezala eman. Andoaingo Goiburu bailarako Merdiladi baserrian jaio zen, 1900eko apirilean, eta hain zuzen ere mutikotako oroitzapenez ondua da "Umetako oroitzak. Kitarra", orain Eganek kaleratzen duen lana. Etxeko gorabeherak, eskolako kontuak, herritarrei buruzko aipamenak, kantuak, ipuinak, izengoitiak eta ohiturak dakartza kontura Patxi Etxeberriak bere lan honetan. Liburua, Patxi Altunak paratua izan da eta Patxi Etxeberriaren familiako eta auzokoen argazkiz dago osatua. Hitzaurrea, berriz, Mikel Atxagarena da.


Sara eta Hartz Handi
Ute Krause
Hiria
30 orrialde / 7,50 euro



"Haurren aurrenak" saileko ipuina


Hiria argitaletxearen "Haurren Aurrenak" sailak eskainia da Ute Krausek sortu eta Patxi Eubak euskaratu duen "Sara eta Hartz Handi" kontakizuna. Neska txiki bat da Sara, eta baso handien artean dagoen herri txiki batean bizi da. Neguko gau luzeetan, su bazterrean biltzeko ohitura dute herrikoek. Lagunartean, makina bat kontu zahar esaten da. Batzuetan Hartz Handiren istorioa kontatzen dute, eta orduan aire misteriotsua hartzen du bilkurak. Izan ere, denek diote beldurra Hartz Handiri, eta guztiek ehizatu nahi lukete. Baita Sara txikiak ere. Baina behin basora joan eta Hartz Handi ezagutuko du.


Jesus Mari Artze
Juan Luis Zabala
Zumarte
161 orrialde
12 euro



Jesus Mari Artzek utzitako oroimena


Zumarte, Usurbilgo musika eskola eta Jesus Artze Taldearen eskutik Juan Luis Zabalak kaleratu duen lan honen izenburu zehatza "Jesus Mari Artze. Ttakunaren esku isila" da. Hain zuzen ere, duela urtebete zendu zen musikari usurbildar honen izaera, bizitzako pasarterik gogoangarrienak eta gertutik ezagutu zuten guztien oroimenean utzitako arrasto sakona jasotzen ditu. Hau da, besteak beste, Jesus Mari Artzeren haurtzaroa; gaztaro kirolzale eta festazalea; txalapartaren aurkikuntza eta Ez Dok Amairuren garaia; bere anaiarekin batera mendietatik txalapartari ibili zenekoa; Ez Dok Amairuren amaiera; Artze anaiak nor bere bidetik artista izateari ekin ziotenekoa; Jesus Mari Artze bide berrien bila hasi eta Andoni Alemanekin txalaparta jotzen eta Angel Celadak gidatua bateria jotzen ikasten ibili zenekoa; Mikel Laboaren jaialdietan parte hartu zuen denbora luzea; Juan Mari Beltranekin eginiko esperimentuak; txalapartako ikastaroak ematen eginiko lanak; Kirikoteka taldearen sorrera; Iñaki Salvadorrekin batera eskainitako emanaldiak; "Sakanatik Arbaila Ttipira" diskoa grabatu zuenekoa; EHUren Urrezko Domina....


Azkenak
analisia |
National Geographic gutxiago, Kropotkin gehiago

Eskatutako kafea zerbitzatu zain nago tabernan, telebistan baleen inguruko dokumentala: “Arrak borrokan ari dira emea nork estaliko, borroka gordina eta arriskutsua, irabazle bakarra izango duena”. Soinu banda epikoak indartzen du ustezko gudaren intentsitatea... [+]


Amurrioko Correoseko postariek grebari eutsiko diote, enpresako zuzendaritzaren proposamena nahikoa ez dela iritzita

Langileek azaldu diote Aiaraldea Komunikabideari enpresaren proposamena ez dela konponbidea eta, horren ondorioz, hirugarren greba egunari eutsiko diote. 


2025-06-09 | Mattin Jauregi
Erleen dantza: Naturaren hizkuntza ahaztezina

Lurraren historian espezie askok komunikazio konplexuak garatu dituzte, baina gutxik dute erleen dantzaren pareko kode sofistikatua. Erle langileek elikagai-iturrien kokapena adierazteko erabiltzen duten dantza ez da soilik naturaren mirari bat, baita zientziaren begietatik... [+]


Sorbeltza
Lo airean egiten duena

Askorentzat uda soinuaren egilea da hegazti hori eta, seguruenik, hau dela eta mila izen ditu Euskal Herrian. Hauetako batzuek bere ‘txrriiii-txrrriiii-txrriii’ kantu deigarriari egiten diote erreferentzia: txirritxori, zirringilo, irrigo edo kirrilo, adibidez. Beste... [+]


2025-06-09 | Jakoba Errekondo
Gaitz erdi eta lotsa oneko nekazariak

Natura aspaldi deuseztatu genuen. Hori da gure kultura, natura deuseztatzea. Oinarrian, nekazaritzaren kultura, goldearen kultura, kultibatzea, berezko natura deuseztatzea da. Guk nahi ditugun mozkinak eta etekinak jezteko moduko “natura” dugu gurean.


2025-06-09 | Garazi Zabaleta
Basotxoa
Nafarroako ekoizle eta artisauen azoka berria Iruñeko Basotxoan

Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremanak sustatzeko asmoz azoka berria jarri du martxan Iruñeko Udalak, INTIA-Reyno Gourmetekin, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (NNPEK), Elikagai Artisauen Elkartearekin eta Bizilurrekin... [+]


2025-06-07 | ARGIA
Euskara hutsezko plaza bete dute Ziburuko Azokan

1.000 euskaltzale eta kulturazale baino gehiago giro goxoan ibili dira Ziburuko liburu eta disko azokan, eta larunbat goiz eta arratsaldez gozatu dute hitzaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenez. 33 argitaletxe eta 10 diskoetxeren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera probestu... [+]


EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Eguneraketa berriak daude