EUROPAKO BATASUNAK LUR JOTA UTZIKO DU NEKAZARITZA FAMILIARRA


2003ko ekainaren 01ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Euskal Herriko nekazariek eta abeltzainek, azken bolada honetan, mobilizazioen egutegi progresibo bat daramate, beren sektorea defendatzeko eta Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) kontra. Europako Batasunak multinazionalen alde eta nekazaritzako esplotazio familiarren kontra ezarri nahi duen politika horrek esplotazio askoren desagertzea ekar dezake. Azken asteotan, esne-produkzioko prezio hobeak lortzeko helburuan zentratu dituzte mobilizazioak. Horretarako, prezio duinak aldarrikatu dizkiete sektoreko industriei.

Europako beste hainbat tokitan ere gertatzen ari diren mobilizazio horiek, Euskal Herrian, EHNE, UAGA eta UAGN sindikatuak ari dira bultzatzen. Azken asteotan, mobilizazioak areagotu egin dira, zeren azken urratsak egiten ari baitira Franz Fischler komisarioak aurkeztutako NPBren erreforma burutzeko. Europan eta Euskal Herrian, maiatzaren 8an, 9an eta 10ean izan ziren mobilizazioak, eta Europa osoko mobilizazio orokor bat ere izan zen maiatzaren 24an. Hilaren 12an eta 13an, Nekazaritzako Kontseiluaren bilkura informal bat egin zen Grezian, erreforma zehazteko. Aste honetan bertan, maiatzaren 26an eta 27an, beste bilkura bat egin du Nekazaritzako Ministroen Kontseiluak, eta zehaztua utzi dute erreforma. Azkenik, Europako Kontseiluak ekainaren 20an emango bide dio argi berdea erreformari.


Multinazionalen neurrira egindako politika

Euskal Herriko nekazaritza sindikatuetako arduradunek diotenez, Europako Parlamentuak egindako proposamen berriak ez die erantzuten Euskal Herriko nekazarien eta abeltzainen arazoei, ez eta kontsumitzaileenei ere, zeren "multinazional handien neurrira" egin baitu. Haien iritziz, NPBren erreforma Europako Batasunaren nazioarteko interesei bakarrik zor zaie, zerbitzu publikoak liberalizatzeko eta pribatizatzeko helburua baitu, gero Munduko Merkataritza Erakundearen (MME) esparruan egingo diren negoziazioetan sartzeko. Ondorioz -gaineratzen dute Euskal Herriko sindikatu agrarioek-, erreforma horrek hondamendira eramango du Euskal Herrian dugun nekazaritzako sistema, "guztiz bateraezina baita guk defendatzen dugun nekazaritza sozialeko ereduarekin, eta aktibo agrarioen galera nabarmena ekarriko baitu". Testuinguru horretan, Euskal Herriko sindikatu agrarioek aditzera eman dutenez, krisi sakonean dago sektore hori. Izan ere, baldin Europan urtean 200.000 esplotazio agrario desagertzen badira, Euskal Herriko kasuan, "egunero desagertzen da nekazaritzako esplotazio bat".

Euskal Herriko sindikatu agrarioen arabera, NPBren oraingo erreformak zona produktiboenetako nekazaritza indartzen du, produzitzeko zailtasun handienak dituztenen kaltetan. Laguntzen banaketa litzateke krisia larriagotuko lukeen neurrietako bat, laguntzak ez liratekeelako produkzioari lotuak izango, baizik eta historikoki jasotakoaren arabera banatuko lirateke, produzitu edo ez. Horrela, betikotu egingo litzateke gaur egun indarrean dauden laguntzen banaketa bidegabea, zeinen ondorioz produktoreen %20k zenbateko guztiaren %80 jasotzen baitute. Euskal Herriko sindikatu agrarioen aburuz, hori ez da zilegi, laguntzek zona sozialki ahulenetako nekazari familiarrak faboratu behar lituzketelako. Hartara, produkzio eredu iraunkor bat bultzatuko litzateke, oraingo produktibismo erabatekoaren aldean.

Fischler-ek proposatzen dituen tresna berriek -laguntzak banatzea eta modulatzea edo desagertu arte murriztea- areago indartuko dute nekazaritza eredu intentsiboa, produktibista eta esku gutxietan kontzentratua, eta, horrela, finkatu egingo dute produktore handienei eta faboratuenei mesede egiten dien bidegabekeria historikoa.


Prezioen beheratzeak larritutako egoera

Euskal Herriko nekazaritzako eta abeltzaintzako sektorea bere larrutik ari da nozitzen esnearen prezioen beheratzea. Sektorearen egoera egunetik egunera kritikoagoa da, eta are gehiago larrituko da baldin esne industriek are gehiago beheratzen badituzte produktoreei ordaintzen dizkieten prezioak. Iaz bertan, prezioak 4 zentimo gutxitu ziren, eta litro esnea, batez beste, 0,29 euroan geratu zen. Orain, esne industriak prezioak berriro jaistearekin mehatxatu du. Prezio horiek gorabehera, kontsumitzaileek 0,69 euroko prezioa pagatzen dute batez besteko. Alegia, irabazi-marjina %156koa da. Horrela ondorioztatzen da Espainiako Estatuko Nekazari eta Abeltzainen Koordinakundeak (COAG) egindako azterketa batetik.

Euskal Herriko sindikatuetako ordezkarien arabera, litro esnea produzitzearen kostua 0,26 eta 0,27 euro bitartean dago. Beraz, abeltzainek dirua galdu zuten iaz esne produkzioarekin. Zehazki, esnegintzako sektoreari 21 milioi euro baino gehixeagoko galera ekarri ziola diote. EHNE sindikatuak, azkenaldian, litro esnea gutxienez 0,33 euro pagatzeko eskatu izan du.

Esplotazioak amortizatzeko gastuak eta batez besteko soldatak alde batera utzita, milioi erdi bat litro produzitzen dituen abeltzain batek 9.000 euroko diru sarrera lortzen du urtean. Diru kopuru horrek nekez berma dezake sektoreak defendatzen dituen kalitateko parametroak eta gutxieneko errenta mantentzea. Sektoreko sindikatuek diotenez, eskatutako berme prezio berria (litroko erreklamatutako 33 zentimo horiek) inolako arazorik gabe bereganatu lezake industriak, kontsumitzaileei prezioak goratu gabe. Beraz, sindikatuen iritziz, esne industriek prezioei aplikatu nahi dizkieten beherapenak ez du inolako zentzurik, ezen esne eskaria etengabe ari da hazten merkatuan. Kontsumitzaileek ordaintzen dituzten prezioak, ordea, ez datoz bat abeltzainek kobratzen dituzten prezioekin.

Esnegintzako esplotazioen desagertze azkarra
Euskal Herriko nekazaritzako eta abeltzaintzako sektorea agonian da, eta, haren bilakaera negatiboa neurri drastikoekin geldiarazi ezean, Euskal Herriko esnegintzako esplotazio gehienak, azkenean, desagertu egingo dira. Gogorarazi beharra dago azken hamarkadan eta prezio politika horren ondorioz, Euskal Herriko esnegintzako esplotazioen %83 baino gehiago desagertu direla. Produktoreek, bizkitartean, prezioak epe ertainera eta luzera aurreikusi ezinik jarraitzen dute, inolako bermerik ez dutela.

Konparazio batera, Nafarroan, Euskal Herriko sindikatuek emandako datuen arabera, behi esneko esplotazioen hirutatik bi desagertu dira joan deneko hamabost urte honetan. Euskal Herriko probintzia horretan orduan ziren 1.500 inguru abeltegietatik, orain apenas irauten duten 478k. Besterik gabe, aurtengo urtarriletik martxoaren erdialdera bitartean bertan, esnegintzako beste 22 esplotazio itxi dira. Bizirik dirauten abeltegien %23 tamaina urrikoak dira (50.000 litro baino gutxiagoko produkzioa); ganadutegien %32k, berriz, urtean 300.000 litro baino gehiago produzitzen dute. Iaz, sektoreak, urtean 173 milioi litro esne produzitzen baititu Nafarroan, 8,7 milioi euro galdu zituen, litro esnearen prezioa 4 eta 6 zentimo bitartean beheratzearen ondorioz. Enpresek esne produktoreei ordaintzen dieten prezioak apenas estal ditzakeen produkzio gastuak.

Egoera, horrela, ezin iraunezkoa gertatzen zaio nekazaritzako sektoreari, bizirik irauteko ari baita borrokan. Esnearen prezioa, 1994tik hona, %6,9 igo da produktoreentzat. Epe horretan bertan, igoera %18koa izan da kontsumitzaileentzat, eta KPIa %32 hazi da denbora berean. Sektoreko sindikatuek, datu horiek ikusita, galdera hau egiten dute: Non dago litroko ordaintzen dizkiguten 29 zentimoen eta kontsumitzaileek pagatzen dituzten 66 zentimoen arteko aldea? Nork eta zer justifikaziorekin hartzen ditu beretzat?


Azkenak
Lanbide Heziketa euskalduna, noizko?

Zergatik eskaintzen dira Lanbide Heziketako hainbeste ziklo erdara hutsean EAEn? Zergatik jarraitu behar dituzte ikasketak gaztelaniaz ordura arte D ereduan euskaraz aritu diren ikasle andanak? Lanbide Heziketa euskalduntzeko behingoz plan estrategiko bat gauzatu dezala eskatu... [+]


2025-06-26 | Aiaraldea
Arartekora jo dute, “Osakidetzak ez dielako osasun sistema publiko eta duinaren aldeko 5.646 sinadurei erantzun”

Iazko udazkenean egin zuten sinadura bilketa, eta abenduaren 12an entregatu zituzten atxikimendu guztiak Osakidetzaren Gasteizko zerbitzu zentraletan. 


2025-06-26 | Antxeta Irratia
Euskararen Mapa osatu dute Urruñan engaiatu diren herriko 42 eragilerekin

Bai Euskarari ziurtagiria lortzeko interesa agertu duten herriko 42 elkarte eta establezimenduekin Euskararen Mapa osatu dute Urruñan. Euskara «biziago» egiteko pausoak emateko prest liratekeen eragileak identifikatu ondoren, urratsak egiteko laguntza emango zaie,... [+]


Zuberoako Chaumes gasnategian eta Iratiko Txaletetan sexu erasoak jasandakoei babesa erakusteko dinamika abian da

Mauleko Chaumes gasnategian langile eta CGTko sindikatu ordezkaria izandako gizon baten kontrako lau salaketa dira pausaturik, eta Larraine gaineko Iratiko Txaletetan lankide ukandako bosgarren emakume batek ere gehitu du berea. Uztailaren 3an iraganen da auzia Pauen. Erasoa... [+]


2025-06-25 | Euskal Irratiak
Betharram ikastetxearekin lotutako bortizkeria kasuak ikertzeko, lekukotasunen bilketa abiatu dute

Betharram ikastetxearekin lotutako sexu eta bortizkeria kasuak ikertzeko asmoz, Batzorde Ikerketa Independenteko kideek lekukotasunen bilketa abiatu dute


Billabesa gidariek greba mugagabea eginen dute uztailaren 1etik aurrera

Hilabeteetako protesten ostean, TCC enpresako zuzendaritzak ez du aurrera urratsik egin eta langileek leher egin dute. Greba mugagabera doaz, baita sanferminetako ez ohiko zerbitzuetan ere. “Enpresak erantzukizunez jokatuko balu saihestu litekeen zerbait” dio langile... [+]


Sustrai Erakuntzak salatu du enpresa batek Nafarroako lau eremutan kobre meategiak ireki nahi dituela

Fundazioaren arabera, Aguilar de Codes eta Sorlada artean, Villamayor de Monjardinen, Villlatuertan eta Kasedan ustiatu nahi dute kobrea. Iberian Copper SL izan da Nafarroako Gobernuari lau eremu horietan prospekzioak irekitzeko baimenak eskatu dizkion enpresa. 


Ehunka herritar elkarretaratu dira Hernanin San Joan gaueko eraso arrazisten kontra

Hernaniko Txosna Batzordeak azaldu duenez, gutxienez hiru eraso arrazista izan ziren herrian ekainaren 23ko gauean, eta horren harira zabaldutako “bulo eta gezur arrazistak” salatu ditu. Udalak ere adierazpen instituzionala onartu du gertaturikoa gaitzesteko. Amher... [+]


Sánchezen NATOko tratuak hautsak harrotu ditu zenbait estatu kideren artean

Asteazkenean bozkatuko dute NATOra bideratutako diru kopurua, eta Pedro Sánchez Espainiako presidenteak kuoten igoeran lortutako salbuespenak haserrea piztu du AEBetako eta Europako zenbait herrialdetako gobernuetan.


Galdakao-Usansoloko eta Gernika-Lumoko ospitaleetako “prekaritatea” salatu du ESK-k

Sindikatuak adierazi du bi ospitale horietan behin-behinekotasunean daudela langile gehienak, eta ordezkapenak ez direla bermatzen; ondorioz, langileen lan-karga areagotzen dela. Gehitu du larrialdi zerbitzuetan “gainkarga” dagoela.


Ezusteko bila

Madrilgo presidente Ayuso faxistak itsuskeria egin dio EAEko lehendakari Pradalesi, euskaraz aritu delarik, harrokeriaz, aldibereko itzulpen sistema erabiltzeari uko egin eta alde eginda. PPko senatari batek ere “txorradatzat” hartu du “hogei... [+]


Oporrik ez elkartasunari

Prekaritateak prekaritate, Euskal Herriko ezkerreko militanteak, oro har, ez gara txarto bizi. Udako oporrak dira horren adibide, asko baikara atseden plan bikaina dugunok; ikastaldi aroko gure ekologismoari, ordea, keroseno kiratsa dario. Zein baino zein hegaldi garestiagoak... [+]


2025-06-25 | Castillo Suárez
Alferrikako bidaia

Lehengoan batera elkarrizketatu gintuzten Gonzalo Hermo poeta galiziarra eta neu. Kontatzen nion niri ere gustatuko litzaidakeela esatea nire aurrekoak marinelak izan zirela, baina nire familian denak dira galdatzaileak. Gainera, eremu industrial batean bizi naiz, itsasotik... [+]


Eguneraketa berriak daude