LIKIDATZEN ARI DIRA SEKTORE INDUSTRIAL ESTRATEGIKOAK


2003ko maiatzaren 11n
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Azken hilabete hauetan, Euskal Herriko sektore industrial estrategikoak saltzeko edo likidatzeko prozesu larri eta arriskutsua ezagutu dugu, hau da, etorkizuneko subiranotasun nazionala kolokan jar dezakeen jardunaren lekuko izan gara. Euskal Herriko geroak ere eskakizun du geure errekurtso naturalak garatzea eta sektore bereziki estrategikoetan enpresa sendo indartsuak ezartzea, baldin gero eta burujabeagoak izango bagara eta enplegu berriak sortzeko motorrak izango baditugu. Eusko Jaurlaritzaren grina pribatizatzailea galgatu ezean, hots, eragozpenik gabe enpresa estrategikoak likidatzen uzten segitzen badu, ziur aski desagertu egingo dira sektore industrial estrategiko ardurakoak, hala nola, ondasunen ekipamenduetakoa, zeina ia galtzeko zorian baita dagoeneko.

Izenez zerrendatzen hasita, ondoko sektore hauek aipatu behar ditugu: gasaren sektorea, zeinetan Naturcorp euskal enpresa publikoa Asturiasko HidroCantábrico enpresa pribatuari saldu baitiote duela gutxi; eta ondasunen ekipamenduen sektorea, zeinetan, antzina ez dela desagertu den Mecánica de la Peña ez ezik, Babcock Wilcoxen berehalako likidazioa baitugu ate-joka.


NATURCORP HIDROCANTABRICORENTZAT.

Joan den martxoaren azken aldera, Eusko Jaurlaritzak Asturiasko HidroCantábrico enpresa elektrikoari esleitu zion gasaren sektoreko Naturcorp enpresa, 537 milioi euroren ordainetan. Enpresa horrek ez ezik, Iberdrola, Gas Natural eta Enel enpresek ere aurkeztua zuten eskaintza, baina, adierazpen ofizialen arabera, azkeneko horiek Asturiaskoak baino balio apalagoa izendatu zioten Naturcorpi. Zifra zehatzetan azalduta, 415, 466,9 eta 505,5 milioi euroko balioa eman zioten ondoz ondo. Adjudikazioaren berriak harri eta belarri utzi zuen Euskal Herrian finantzen eta enpresen sektoreko jende ugari, uste zabaldua baitzen Iberdrola, egoitzaz Bilbokoa den enpresa elektrikoa, egingo zela esleipenaren jabe. Ordea, ez zen hala gertatu, betiere Eusko Jaurlaritzako iturri ofizialen arabera, Asturiasko enpresak, Naturcorpen gaineko diru eskaintza hobea egiteaz gainera, Iberdrolak ez bezala, egoitza EAEn mantenduko zuela ere agindu zuen.

Operazioaren ondoren, ondoko hauek dira Naturcorpen akziodunak: HidroCantábrico (%62), Energiaren Euskal Erakundea, EEE (%32,8) eta Donostiako Udala (%5,2). Eusko Jaurlaritzak, dena dela, %10era murriztu nahi du bere partizipazioa, hots, EEEren partizipazioa. Artikulu honi erantsi diogun taulan, zehatz-mehatz ageri dira Asturiasko elektrikari salduta pribatizatu diren Naturcorpen aktiboak. Bestalde, Naturcorpek %7ko kuota zeukan gasaren merkatuan, eta Asturiasko enpresa %10era iritsiko da orain. Bezeroei dagokienez, 500.297 izango ditu guztira, eta kopuru horretatik 160.000 bakarrik izango dira Asturiaskoak. Sarearen neurriari gagozkiola, 3.900 kilometro hartuko ditu orotara, baina 879 bakarrik izango dira Asturiaskoak. Fakturazioaren arloan, berriz, 350 milioi eurokoa da aurreikuspena, eta kopuru horretatik 54 milioi izango lirateke Asturiasen sortuak. Amaitzeko, aipa ditzagun mozkinak: 49 milioi eurotako etekina izango luke guztira, baina 11 milioi bakarrik izango lirateke Asturiasko enpresarenak.

Laburbilduz, Naturcorpen aliantzatik sortutako enpresak honako helburu hauek jarri dizkio bere buruari: 2007. urterako, %18ko kuota lortu nahi du gasaren merkatuan; milioi bat bezero inguru izatera iritsi nahi du, eta bider lau multiplikatu nahi du gasaren salmenta.


EGOITZA SOZIALA BILBON

Adjudikazioa gauzatu ostean, Asturiasko HidroCantábrico enpresa elektrikoaren kontrolpeko Naturcorp enpresa da, gaur egun, Espainiako estatuko gas konpainietan bigarrena. Balioari dagokionez, 814 milioi eurokoa izendatzen diote; 3.900 km-ko sarearen jabe da (EAE, Asturias eta Katalunia hartzen ditu), 312 enplegatu dauzka (250 EAEn) eta 450 milioi euroko fakturazioa. Inbertsioen arloan, 2007a bitartean gutxienez 500 milioi euro ezartzeko hitza eman du, eta kantitate horren ia erdia izango litzateke EAEn inbertitzekoa.

HidroCantábrico enpresaren eskumenekoa izango da konpainia berriaren gestioa. EEErekin izenpetutako itunaren arabera, konpainia horrek Euskal Herrian mantenduko ditu egoitza eta zuzendaritza, baina Asturiasko elektrikak "bere kabuz jarduteko marjina handia izango du, enpresa berriaren estrategia eta operazio industrialetan". Han eta hemen diotenez, Bilbon ezarriko dute enpresa berriaren egoitza soziala. Beste argibide batzuk emate aldera, berriz, hona hemen Asturiasko HidroCantábrico enpresa elektrikoaren akziodunen gaineko datuak: Portugalgo EDP da %40aren jabe, Alemaniako ENBW %35arena (Frantziako EDFk badu partea ENBWn), Caser %8,3arena eta Cajastur %16arena.

Adjudikazioa baino lehen, Eusko Jaurlaritzak agindua zuen Bizkaiko Badiaren pastel zatia esleipena lortzen zuenarentzat. Hortaz, orain da HidroCantábricori zerbait egokituko ote zaion ikusteko garaia. Ziklo konbinatuko zentrala da Bizkaiko Badia Elektrizitatea, dagoeneko abian dagoena. Segidan, datorren uztailean, Bizkaiko Badia Gasa, berriro gasifikatzeko planta, jarriko da martxan. Dirutan, 650 milioi euroko inbertsioa egin dute, eta gaur egungo sozioek daukate erosteko lehentasunezko eskubidea. Oraingoz, Eusko Jaurlaritzaren EEEz gainera, Iberdrola, British Petroleum y Repsol YPF dira sozioak. Dirudienez, BP eta Repsol beren kapitala uzteko prest daude, baina ez hala Iberdrola, zeinek, antza denez, handitu egin nahi baitu partizipazioa. Horrenbestez, honako hauxe da kakoa: onartuko al du Iberdrolak HidroCantábrico konkurritzaileak Bizkaiko Badian tokia hartzea? Naturcorp Asturiasko enpresak erosi ondoren, ez da garbi ikusten zein den Iberdrolaren posizioa.


MECANICA DE LA PEÑA LIKIDATUA.

Mecánica de la Peña enpresaren kasuan, alde batetik ondasunen ekipamenduko sektorearen krisi orokorra eduki behar da kontuan, baina, horrez gainera, enpresa horrek bizialdiko hainbat garaitan pairatu duen gestio txarra ere hartu behar da aintzat. Babcock Wilcox enpresarekin batera, ondasunen ekipamenduko sektoreko bandera ontzia izan da Euskal Herrian. Enpresa bi horiek inguruko enpresa txiki eta ertainen motor eta enplegu sortzaile gisa ezagutu izan ditugu.

Urdulizko enpresa hori 1.000 enplegatu izatera ere iritsi zen goien-goienean zebilenean. Krisia krisiaren gainean izan ondoren, ordea, 300 langile baino ez zeuzkan iaz, erabateko likidazioa egiteko garaia heldu zitzaionean. Hainbat hilabetetako mobilizazioen ostean, kontratuak eteteko akordioa itxi zuten langileek, erretiro aurreratuen eta indemnizazioen planen trukean

Babcock Wilcox likidatzeko zorian
Plantillako langileak beren lanpostuen alde egiten ari diren mobilizazioak mobilizazio, aldaketa ederra ezagutu beharko du gaurko egoerak, baldin Babcock Wilcox likidatuko ez badute. SEPI erakundearen aurreikuspenen arabera, honela gertatuko da likidazioa. Lehenik eta behin, Ezkerraldeko enpresa zatika saltzeko asmoa du; izan ere, produkzioko parteren batean enpresak baditu bezeroen eskariak, eta litekeena da zenbait eroslerentzat interesekoak izatea. Adibidez, horixe da balbulen dibisioko partearen kasua. Aktiboen salmentaren arloan, higiezinak, lur sailak eta pabiloiak besterentzea aurreikusi du, eta operazio horretatik ateratako diruarekin estaliko lituzke oraingo 650 langileei eman beharko lizkiekeen indemnizazioak.

Alabaina, operazioa horrela eginez gero, posible ote da lanposturen bat mantentzea? Estimazio optimistenen arabera, dibisio batzuk salduz gero, posible da 200 edo 250 lanpostu gordetzea. Baina edonola ere, ez lirateke gaur egungo BWko lanpostuak izango, zeren likidatua geratuko baita, baizik eta beste enpresa batekoak. Kontuak horrela izanik ere, zer gertatuko da soberako ia 400 enplegaturekin? Egungo egunean, Alemaniako Babcock Borsig firma da BW enpresaren jabea, berak erosi baitzuen funts publikoen kontura saneatua izan ondoren. Hortaz, Alemaniako firma horrek negoziatu beharko ditu ia 400 langile horiek lanpostua uzteko baldintzak.

Deskribatu dugun horixe da hasierako plana, sindikatuen kontrako erantzuna eta mobilizazioak jaso dituena. Ondasunen ekipamenduko enpresa ez desagertzeko konpromisoa eskatu diete sindikatuek PPko Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari, bata galtzearekin batera erabat likidatua geratuko bailitzateke, halaber, ondasunen ekipamenduko euskal sektorea, eta berekin ekarriko bailuke BWren hornitzaile diren beste enpresa askoren hondamena. Horrenbestez, elkartea berriz ere SEPIren kontrolera pasatu dadila eskatzen dute sindikatuek. Neurri batean bederen, onartzen dute lanpostuetan nolabaiteko moldaketa egin beharra, baina ezinbesteko jotzen dute firma bere osoan mantentzea eta zatika salmentan ez jartzea.

Hamaikatxo gertaera ezagututako enpresa dugu BW. Kapital pribatukoa izan zen lehenbizi, eta sozioek negozio ederra egin zuten, harik eta ordainketetan lehenengo etena eskatu zuten arte. Etenaren ondorioz, Estatuaren eskuetara pasatu zen, hots, erakunde publikoen kontrolera igaro zen gestioa. Orduan, PSOE zegoen agintean. Gobernu horren gogoko lagunak jarri ziren Ezkerraldeko enpresaren buru, eta haiek gestionatu zuten harik eta PP agintera heldu zen arte. Behin PP gobernura iritsita, alderdi horretako lagunak egin ziren ondasunen ekipamenduko enpresa ardurakoenaren gestioaren jabe. Ibilbide horretan, funts publikoen bidez saneatu zuten enpresa, eta halako batean ia hutsaren truke saldu zioten Alemaniako multinazional bati, garai bateko BW enpresaren jatorriko enpresa bati. Orain, hasierako konpromisoak ondo bazterrera utzita, Alemaniako multinazionalak saldu egin nahi du Ezkerraldeko BW enpresa. Egoeraz jabetuta, enpresako euskal sindikatuek elkartearen kontrola hartzeko eskatu diote SEPIri, garai bateko INI erakundeari, baina ez dirudi horretako asmo handirik duenik.

Esan bezala, behin eta berriz berregituratu dute BW enpresa urteen joanean, eta, hala, hirurogeita hamargarreneko hamarkadan 5.000 langiletik gora bazituen ere, 650 arte murriztu zaio plantilla 30 urteren buruan. Esan beharra dago, dena dela, enpresa horretako langileek, beste enpresa txiki eta pribatu askotakoek ez bezala, 52 urtetik aurrerako edo lehenagoko erretiroko planak ezagutu dituztela, eta funts publikotik kobratu dutela begi-bistako onura hori


Azkenak
Iturengo arotza eta arte birziklatua

Ituren (Nafarroa), 1777. Erramun Joakin Sunbil (1755-1821) arotza Donamariako Joana Mari Ezpondarekin ezkondu zen. Ia 40 urte eman zituzten ezkonduta, Joana Mari 1806an hil zen arte. Eta tarte luze horretan, noizbait, Iturengo arotzak santu baten kobrezko estatua urtu omen zuen... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


Honezkero, hemen dago beherakada

Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.

Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]


2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


Gizon heterosexualak eta literatura feminista: hausnarketa bat

Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]


Auzolanean ikastola eraiki!

Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]


Amasa-Villabonako EH Bilduri erantzuna

Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]


Irunen eskuin muturreko “auzo patruilak” sortu dituztela salatu dute

Hainbat talde "neonazik" azkenaldian Irunen zabaltzen ari dituzten mezuak salatu dituzte asteazkenean Harrera Sareak eta hainbat kolektibok herrian. Eskuin muturreko "auzo patruilak" antolatzen ari direla salatu dute, eta hauek jendearen jatorriaren arabera... [+]


Udal legearen kontrako epai euskarafoboa
Euskararen aurkako erasoa salatu dute 200 alkate eta udal ordezkarik, eta hizkuntza bultzatzeko konpromisoa berretsi

Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Espainiako Auzitegi Gorenak joan den astean ebatzitako sententzia salatzeko prentsaurreko bateratua egin dute Bilbon. Sententzia "euskal gizartearen eta euskal erakundeen borondate demokratikoaren aurkako eraso zuzena" dela... [+]


Alonsotegiko Udalari dirua itzultzeko eskatu dio Bizkaiko Aldundiak, iruzurra egin zenetik hamairu urtera

Egun EH Bilduren esku dagoen udalak ia milioi bat euro itzuli beharko lioke foru erakundeari, duela hamairu urte, EAJ agintean zenean, diru-laguntza bat ez zelako behar bezala erabili, baizik eta iruzurra egiteko, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi duenez. Eskaerak erabat... [+]


Ertzaintzaren 300 BMW ibilgailuen erosketan irregulartasun posibleak salatu zituen barne txosten batek

Eusko Jaurlaritzako Ogasuneko Kontrol Ekonomikoko Bulegoak barne txosten bat egin zuen Ertzaintzak jaso dituen 300 BMWen esleipen kontratuaren hainbat baldintza kritikatzeko. Ezarritako baldintzak zehatzegiak eta murriztaileegiak zirela salatu du ogasunak, eta horrek enpresa... [+]


Txosnetako “beto politikoaren” aurkako GKSren kanpaldiaren kontra oldartu eta lau pertsona atxilotu ditu Poliziak Gasteizen

Bi aste barru hasiko diren hiriko jaietan txosna jartzen utzi ez dietela salatzeko kanpaldia egin nahi zuten Gasteizko GKSk eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, Andre Maria Zuriaren plazan. 20:30ak aldera, ertzainak oldartu egin dira kanpaldian zeudenen aurka, eta bi... [+]


Lotsa sentitzen dut giza generoko kide izateagatik

Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]


2025-07-24 | Nicolas Goñi
Europan, oraingo sinplifikazioaren izenean, biharko bizitzak kaltetuko dira

Jarduera ekonomikoak sinplifikatzeko eta lehiakortasuna indartzeko aitzakiarekin, Europa mailan baita Europar Batasuneko hainbat estatutan ere, klima, ingurunea eta giza osasuna kaltetuko dituzten legeak biderkatzen ari dira 2024tik, askotan interes pribatuen lobbyen eraginpean... [+]


Eguneraketa berriak daude