ZER ESAN TXORA-TXORA EGINDA GABILTZANEAN?

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Garaia duk, motel, esaiok! Ez pentsa geiho, esaiok! Amodioaren aurrean egia lotsagabe esaten ikasi behar duk» zioen 1988ko Hertzainak-en abesti ezagunak. Garai hartan gazte asko identifikatu zen kantarekin, Euskal Herrian nekez ligatzen omen zelako. Eta ez dirudi kantak gaurkotasuna galdu duenik, euskaldunak ligatzen txarrak garela nahiko zabaldua dagoen iritzia baita. Euskaraz ligatzea, gainera, gaitzagoa gertatzen omen zaio askori. «Gauza batzuk euskaraz esatea oso ‘hortero’ geratzen da» erantzun digu galdetutako gazte batek; «niri ez zait ateratzen ‘gustatzen zatzaizkit’ eta horrelakoak esatea» beste batek. Eta egia da bihotzeko kontuetan erdaratako erreferentzia ugari dugula. Bada, euskarazko erreferentziak zabaltzeko kezkarekin batzuk hasi dira lanean. Lasarte-Oriara hurbildu gara, bertako Ttakun Kultur Elkarteko Aisialdi Saileko buru den Iñaki Eizmendirekin hitz egitera.

2001eko udaberrian Nafarroako Gobernuko Hizkuntz Politikarako Zuzendaritza Nagusiak deialdi bat egin zuen gazte hizkera ikastetxeetan lantzeko helburuarekin. Ttakun Kultur Elkarteak eta Urtxintxa Eskolak elkarrekin proiektu bat aurkeztu zuten eta huraxe izan zen Nafarroako HPZNk aukeratutakoa. Deialdiak ezaugarri zehatzeko proiektu bat eskatzen zuen: 10 bat orduko moduloa eskola orduetan emateko, adarra jotzea, haserretzea eta ligatzea gaitzat hartuta. «Gai hauen inguruko esamoldeak lantzeko, jolasean oinarritutako programa bat prestatu genuen» dio Iñaki Eizmendik. 2001eko udazkenean hasi ziren berau praktikan jartzen Nafarroako ikastetxeetan. Altsasu, Etxarri, Lizarra, Garralda, Elizondo edo Iruñea inguruko ikastetxeetako DBHko 2. eta 3. mailatan dagoeneko eskaini dute modulua. Lasarten ere, moldaketa batzuekin, martxan jarri da eta beste leku batzuetara ere zabaltzen ari dira eskaintza. Aretxabaletan esaterako saio batzuk eginak dituzte.


MAITE ZAITUT

Horrela du izena lagunarteko hizkeraren inguruko programan ligatzeari dagokion joko batek. Denak borobilean eseriko dira, bakar bat zutik geratuz. Zutik dagoenak, adibidez, «maite zaitut begi berdeak dauzkazulako» botako du. Eta ezaugarri hori betetzen duten guztiek lekuz aldatu beharko dute, zutik zegoena ere toki bat topatzen saiatuko delarik. Zutik geratu berri denak egitura bereko esaldia bota beharko du orduan: «Maite zaitut zure irribarrea txokolatea bezain goxoa delako», esaterako, eta jolasak modu horretan jarraituko du.
Beste joko bat hitzak lotzearen ariketa da. Bi kaxa hitzez beteko dira, bata adjektiboz eta bestea sustantiboz. Bi kaxatatik paper bana hartuta, ikasleek piropoak osatu beharko dituzte. «Begiak» eta «distiratsua» egokituz gero, ez dirudi lan zaila denik. Baina «ipurdia» eta «merkea» tokatuz gero?


LIGATZEKO ZERRENDA

«Ikasleek erabiltzen dituzten esamoldeak jasotzen eta, egokiak badira, haiekin jolasten saiatzen gara» dio Eizmendik. «Baina erdaratik hartuta badaude edo balore aldetik ez badira egokiak, guk bildutakoak eskaintzen dizkiegu edo haiek berriak sor ditzaten ahalegintzen gara». Ligatze kontuetako esamoldeen zerrenda egina dute, gaika sailkatua: hitz goxoak, kuttunkeriak, piropoak, masturbazioa, ligatzeko saiakera, larrua jotzea, sexurako gogoa... Esamoldearen oinarria ere kontuan hartzen da eta hizkuntza zein balore aldetik egokia ote den ere adierazten da. Hona hemen programa honek egokitzat jo dituen hainbat adibide:

Eiakulazioa: marmita hustu, olioa aldatu.
Hitz Goxoak: panpoxa, sorgintxu, laztana, zurrukutuna, kuttuna, txilipristina, bihotza, azukre-koxkorra.
Kondoia: langabetuaren zorroa.
Txolinduta egon: Gaztanberatu, txora-txora eginda ibili, eulia kaketan bezala egon, ur gaineko aparretan ibili.
Larrua jo: txortan egin, txorta jo, txotxoka egin, mok-mok, gainkatu, tiki-tiki, estali.
Ligatzen saiatu: nesketara/mutiletara joan, erasoa bota, katotan ibili.
Masturbatu: kanpaia jo, xagua klikatu, idiarena egin, partxisera jokatu.
Piropoak: neskamotza, larru onekoa, mutil/neska puska, mutil/neska katxarroa, hori gerribuelta!, popa-eder.
Sexu jolasean aritu: lardaskan aritu, txokolatinak izan, zirri egin, larrea aurkitu.
Musukatu: zopa-janean aritu, mukiak jan.

Iñaki Eizmendi ados dago «gustatzen zatzaizkit» ligatzeko orduan esamolderik egokiena ez dela esatean. «Beste formula batzuk bilatu behar dira, formula naturalak». Garbi utzi nahi du euren helburua ez dela gazteei ligatzen erakustea, «euskaraz ere horretarako esamoldeak badaudela eta hizkuntzarekin jolas egin daitekeela» adieraztea baizik. Garbi du horrelako programek eragina izan dezaketela euskara erabiltzeko ohitura duten gazteen artean. Baina hortik kanpo ordea, zaila ikusten du: «Berez euskara ezertarako erabiltzeko ohiturarik ez badute, ez dira bat-batean euskaraz ligatzen hasiko» Hasten direnean, erreferentzia batzuk izango dituzte behintzat

Mobil bidezko maitasun mezuak
Bergarako Jardun Euskara Elkarteak urtero amodiozko gutunen lehiaketa antolatu ohi du. Azkenekoak, ordea, berrikuntza bat izan du, ohiko gutunen lehiaketaz gain, sakeleko telefono bidezko maitasun mezuen lehiaketa ere antolatu baitute. Gazteen artean hain zabalduta dauden sms-etan maitasunak ere tokia bazuela pentsatu zuten antolatzaileek. Eta orotara 57 mezu jaso zituzten; 14 urte zituzten lehiakide gazteenek eta 54 zaharrenak, baina parte hartu duten gehienak 20 urtez beherakoak dira. Saria Azpeitiko Gorka Beobidek lortu zuen eta sari banaketa ekitaldia joan den otsailaren 14an, San Balentin egunean burutu zen.

Mezu saritua:
Zuretzat; (m)imoak, (a)isia, (i)lusioa, i(t)xaropena, d(e)sioa, guzti(a)!

Beste mezu batzuk:

Nere bizitzari argia ematen dion pertsona bakarra zu zara bihotza.
Zu nire bezain ni zure, bide banatan baino batean ez hobe?
Maite beltx hori, hire ikatzaren epela behar diat negu gorrian nire berdetasuna hori ez dadin.
Arraintsua itsasoa, landaretsua basoa, zu zaitut beti nire bizitzan, maitasunaren gozoa.
Eder hori: sakelekoaren leihoa ireki eta bihotzak lagun egin eta, eguzki izpiekin talka egin dut. Goizero zurekin ernatzen naiz maittia.
Iturri ondoan nago. Zatoz atoan laztana, gaurko hotzagaz gerritik heldu eta mosu bero bat emongo deutsut. Maite zaitut.
Zeinek eman deutsu baimena nire bizitzan sartzeko? Zeinek niri askatasuna kentzeko? Eta zeinek nire bihotza hola urraketako? Nik neuk.
Kuttuna! 10etan Bihotz kalean, sentimenduen atarian eta amodioaren pisuan, ados? Ez ahaztu kondoiak... ezta arima ere.
Iep wapisimo! erran nai datzt lenengo lagun 1 zinla, gro ilusio 1 ta orain nre bihotzean dagon gauzaik edrena!! Aunitz mait datzt mxu aundi 1.
Bixotxa! 23 urt egitn dizkiagu gaur: Zorionak!
Joeee! Horrenbeste kontzentratu naiz zure mezuko muxuan, ezpainak itsasita gelditu zaizkidala! Etorri ni salbatzera!!!
Zugnak sntimnduk z dt mugark infntoan galtzn dielko, amtsk zugnko maitsna areagtzn dt mund irealn burtik kndu ezin zaitdalk; m. zaitd al diotsut ne biotzn jab zalako


Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


Eguneraketa berriak daude