FRANCOREN AZKENA


2003ko urtarrilaren 05an
Frankismoaren azken urteetako gizartean eta kulturan gertatutakoaren kronika egiteko, 1973tik 1975era ZERUKO ARGIAn argitaratutako testu esanguratsuenak bildu ditu Pilar Iparragirrek, "Franco hil da" liburuan.

Liburuak, ARGIAk iaz hasitako ildoari jarraipena ematen dio. "Hitzak" izenburupean argitara eman zen liburuaren segida baita hau. Jarraipena izanik ere, bi liburuon artean bada desberdintasun nabarmen bat. Izan ere "Franco hil da" liburua Frankismo garaiko gertaeren inguruko kronika bat da.
Pilar Iparragirreren esanetan, liburua idaztearen helburu nagusia "garai hartako memoria historikoa egitea" izan da. Liburu honekin, beraz, Frankismo garaiko Euskal Herriko giroa gerturatu eta ZERUKO ARGIAko arduradun nahiz langileek bizitakoa bildu nahi izan da.
Liburua kronika bat da, zentsura zela-eta garai hartako giroa nekez islatu daitekeelako ZERUKO ARGIAko orrialdeetan garai hartan agertzen zenarekin soilik. Hori dela eta Pilar Iparragirrek Frankismo garaiko giroan kokatze aldera, eta giro horrek euskal kazetagintzan eta bereziki ZERUKO ARGIAn izan zuen eragina argitzeko azalpenak ematen ditu aldizkariko artikulu desberdinez lagundurik.

MULTA.

Zergatik aukeratu den 1973tik 1975erako tarte hori? Frankismo garaiko urte esanguratsuenak izan zirelako. Gorabeherez beteriko urteak. Eta ZERUKO ARGIArentzat ere ez ziren urte onak izan. 1973an bertan, aurreko urtean argitara eman zituen bi artikulu zirela medio 25.000 pezetako isuna jarri zion Espainiako Ministerio de Información y Turismo delakoak.
Zigor handia zen hura aldizkari xume batentzat -garaiko gutxieneko soldata hilean lau mila pezeta inguruan zegoen-. Berri tamalgarri hark, aldizkariak bere jardun osoan ia inoiz egin ez zuena egitera eraman zuen: "El director general de prensa" delakoak izenpetzen zuen ZERUKO ARGIAkoen bekatu zerrenda, zegoen bezala, hau da gazteleraz, argitara eman zuten.
Zentsuraren gorabeherez gain, bazituen aldizkariak bestelako arazoak tartean. Euskara batuarena zen horietako bat. Iritzi kontrajarriak ziren orduan euskara batua zela eta ez zela, eta batua izatekotan nolako batasuna behar zuen... 1973an aipatzekoak dira gai horren inguruan Luis Villasante eta Gaztañaga erretoreak idatzitako artikuluak. Izan ere euskara, politika... gisako polemikak oso gogor bizi ziren garai hartan.
Aipatu gai polemikoei lotuta, Joxe Azurmendik lan esanguratsu ugari kaleratu zituen ZERUKO ARGIAn. Izan zuen oihartzunen artean aipagarriena, "Politika eta Amorrazioa" izenburupean idatzi zuena da. Oihartzuna izan zuela diogu, erantzunak ere izan zituelako. Gurutz Ansola, Gorka Trintxerpe (Patxi Zabaleta) nahiz "Larresoro"renak ("Txillardegi").

URTE BELTZA.

1973a atzean utzi eta 1974a "Urte beltza" bezala iragartzen zuen ZERUKO ARGIAk bere editorial batean. Giro hartan izan ziren Salvador Puig Antich eta Hinz Chez-en hilketak, zentral nuklearren zabaltzea zetorrela eta horren inguruko polemika, ekonomi egoera txarra eta langile eta enpresarien arteko liskarrak.
Kalean eta egunerokotasunean gertatzen zena bazen ere, komunikabideetan ezer gutxi aipatzen zen, edota aipa zitekeen gai hauen inguruan. Argitara ematen zena lerro artean ematen zen, adibide gisa, sarri erabiltzen ziren nazioarteko gaiak Euskal Herriko gaiei buruz azalpenak emateko. Hori bai, beti ere lerro artean interpretatu behar zirelarik.
Iberduerok zentral nuklearrak martxan jarri nahi zituela zabaldu zenean, egundoko iskanbila sortu zen. Egoera horren aurrean zuhur jokatu nahi izan zuen ZERUKO ARGIAk eta Aranzadi Zientzia Elkartearen eskuetan utzi zuen gaiari buruzko azalpenak emateko zeregina. Gaiaren garrantzia zela-eta lehenengo orrialde batzuk eskaini zitzaizkion.
Politika kontuak ere ez ziren aparte geratzen eta Xabier Arzallusi urte hartan egin zion ZERUKO ARGIAk lehenengo elkarrizketa.
Euskal kultura eta musikagintza zela eta ez zela, orduan ere izaten zen zeresana. Aipagarriak dira kontu horien inguruan Edorta Kortadi nahiz Xabier Letek idatzitako lanak. Metaforak erabiliz, bihotzez eta sutsuki egindako adierazpenak biltzen dira. "Giroak baldintzatuta-edo, orain orduan baino neutroago idazten da", dio Pilar Iparragirrek.
"Otok zaharra eta ekatzak berria" izenburua zeraman 1974ari agurra ematen zion editorialak. Francoren osasun egoera zela-eta, isilean bazen ere bere etsai porrokatuenen begirada alaitzen hasia zen.
Garaian kokatze aldera, urte honetantxe afusilatu zituzten ETAko Anjel Otaegi eta Jon Paredes Manot "Txiki", eta FRAPeko Jose Luis Sanchez Bravo, Ramon Garcia Sanz eta Humberto Buena. Salbuespen egoera izendapenarekin errepresioa leku guztietara zabaldu zen.
Giro politiko hartan, 1975a Emakumearen nazioarteko urtea izendatu zuten. Eta izendapen hari erantzuna ematen zion Miren Jone Azurtzak astekariko orrialdeetan. Bere adierazpenetan zalantzan jartzen zuen emakumearen nazioarteko urte hura, baina era berean berdintasunaren izenean egoera horretaz baliatu behar zela gaineratzen zuen.
1975eko azaroaren 20an hil zen Franco. ZERUKO ARGIAk ere nolabait ospatu behar zuen gertaera hura baina kontu handiz egin zuen. Franco hil zela adierazi gabe, "Juan Carlos Errege" izenburua eman zitzaion editorialari. Baina ZERUKO ARGIAko ale hark, bazuen beste berezitasun bat: bi editorial zeramatzan. Bigarrenak "Biziberritu" izenburua zeraman. Aldizkariaren etorkizunaz mintzo zen. Erronka berri bati ekin behar ziotela zioen. Aldizkariak moldaketa beharra zuela, alde batetik aurrera begira irekiko zen mundu berriari begira eta bestetik kazetagintza berriaren aurrean ere. Honela eman zitzaion, 1975era bitarteko ZERUKO ARGIAren ibilbideari amaiera.
Aukera aparta, beraz, memoria historikoa berreskuratzeko. Bizi izan zutenek gogoratzeko, eta bizi izan ez zutenek berriz, euskal kazetagintzari buruz gehiago ikasteko


ASTEKARIA
2003ko urtarrilaren 05a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: 1975eko fusilatzeak
Mikel Paredes. Beste zer esanik ez da, 'Txikiren anaia' esanik
"Hain dira burumotzak, ez dakite zer den idealismoa, ez askatasun egarria"

1975eko irailak 27. Franco hilzorian, Juan Carlos I.a Borboikoa ordezko izendatua ordurako. Bost fusilatu: Txiki, Otaegi, Sánchez Bravo, Baena, García Sánz. Jon Paredes Manot Txiki-ren anaia da Mikel. Begietara begira-begira zuela fusilatu zioten anaia... [+]


María Victoria Sánchez-Bravo
"Ez dut nahi nire neba José Luisen izena garbitu besterik"

María Victoria Sánchez-Bravo Sollak badu iloba bat bost izen dituena: Luisa Ramona Humberta Anjela Juana da. 1975eko irailaren 27an Franco diktadoreak fusilatu zituen bost borrokalarien izenak daramatza neskak. José Luis Sánchez-Bravo Solla... [+]


August Gil Matamalari mila eskerrez irailaren 28an

Irailak 27, krimenaren +42. urtea. Gezurra dirudi Bartzelona urrunean abokatu zahar bati eztarria korapilatzea, euskaldunok espektakulutan entreteniturik gabiltzan bitartean.


Otaegiren fusilatzea argitzeko eskaerari ezetz esan dio espainiar justiziak, 42 urteren ondoren

Tramitera ere ez dute onartu auzitegiek eskaera. Azpeitiko Udalak eta familiak frankismoaren krimenen kontrako Argentinako kereilara batuko dute kasua.


2016-09-27 | Uztarria
Kereila kriminala jarri du Angel Otaegiren familiak, hilketaren ardura argitzeko

Haren hilketaren erantzuleak zeintzuk diren argitzea eta horiei ardurak eta erantzunkizunak eskatzea nahi dute. Horretarako, sumarioaren kopia bat eskuratzea nahi dute. Bidea "zaila" izango dela azaldu du Angel Otaegiren familiako abokatuak, baina "merezi"... [+]


Eguneraketa berriak daude