Oraingoz izan gabe


2002ko ekainaren 02an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Gure herriak ez dauka kondairarik./ Pobrea da. Ez dauka/ pirata koxkor pare bat,/ langile sofritu batzuk,/ muga zentzugabe asko,/ mila zorigaizto/besterik. Ez da gutxi." Horrela hasten da Joxe Azurmendik 1968an idatzi zuen »Manifestu Atzeratua» izeneko olerkia.

Gezurra badirudi ere, garaiak ez dira hainbeste aldatu. Globalizazioaren eragina nabarmena izateaz gain, gure erakunde batzuk etengabeko erasoa eramaten ari dira aurrera, euskal kultura behar den bezala gara ez dadin. Hor ditugu, esaterako, Nafarroa Garaiko Diputazioa, euskararen irakaskuntzari jarritako oztopoez gain, Eusko Ikaskuntza, Udako Euskal Unibertsitatea, Leitzako Maxurrenea eta Oteizaren Fundazioarekin erakusten ari den jarrera maltzurra. Hala ere, ez da faltako hori Nafarroan baino ez dela gertatzen pentsa dezakenik, Euskadin, kulturari dagokionez, gauzak ondo joango balira bezala. Egia esan, arazoak ez dira falta gure artean baina kezkagarriena, ene ustez, Ibarretxeren erreinuan somatzen den tentsio eza dugu. Gazteluko plazako ondare historikoa zabortegietara bota nahi zuen Iruñeko Udaletxeak baina, zorionez, herritar askoren oposaketarekin topo egin dute espekulazioaren jarraitzaile amorratuek. Hala ere, aztarna historikoak errespetatzeko jendeak erakutsi duen grina txalogarria baderitzogu, zergatik kultura arloan ez gaitu kezkatzen euskal zinemaren egoera negargarriak? Zinema historia eta istorioak jasotzeko baliabide eta lekuko bikaina izanik, orainaldia azaltzeko eman zitzakeen aukerak alferrik galtzen ari gara.
EUSKAL zinemaren egungo egoera ulertzeko bere historiaren azterketari ekin behar diogu, iraganeko ondare historiko bihur dadin baino lehenago. Gainera, egungo gizartean irudiak duen garrantzia ez du inork kolokan jartzen. Euskal ikuspuntutik literatura, musika edota antzerkigintza UEUn azterturik izan badira ere, eta bide batez, aipatu jakintza arloek beren historia eta Sailak UEUko egituran badituzte ere, zinemagintzari eskainitako arreta, berriz, eskasa izan da oso. UEUk, aurten, zinemari zor zaion arreta eskaini nahi dio. Antolatzaileen ustez, aurtengoa izango litzateke euskaraz egiten den lehen hurbilpen serio eta sakona, are gehiago ikastaroaren ikuspegi zabala kontuan hartzen bada.
Euskal zinemaren historia ezagutaraztea eta gaurko egoeraz aritzeko esparrua irekitzea da ikastaro honen antolatzaileen asmo nagusia. Honetarako egileak eta filmak, kritikoak nahiz ikerlariak bilduko dira Iruñan, UEUren egitarauaren barruan, uztailaren 15etik 19ra bitartean.
HELBURUAK. Euskal zinemaren historia ezagutarazteaz gain ekoiztutakoaren ardatza bilatu eta ikustatu nahi dute antolatzaileek, Euskadiko Filmategiaren eta Golem zinemen laguntzaz. Golem aretoetan M. de Champreux-ek 1930ean, Gaëtan de Bernoville idazlearen liburuan oinarrituta, burutu zuen "Au Pays des Basques" eta Alain Resnais-ek 1950ean eginiko "Gernika" laburmetraia ikusi ahal izango dira doanik uztailaren 15ean. Hiru egun beranduago, 18an hain zuzen, Jose Julian Bakedanoren "Oraingoz izen gabe" eskainiko da areto berean filmean parte hartu zutenen presentzia eta guzti.
Hitzaldiak, bestalde, gaika antolatu dira: "Euskal Herria eta bere historia zineman. Bertatikako eta kanpotikako ikuspegia", "Zinema bat eraiki nahirik", "Artea, marrazkia, esperimentalismoa", "Literatura eta zinema" eta beste hainbat gai jorratuko dituzte pantaila eta bideo baten inguruan bildutakoek. Hitzaldi hauek film ugari izango dituzte lagun, bertan esaten denaren froga eta informazio osagarri gisa.
HARRIBITXIAK. Bost egunetako egitaraua osatzeko aukeratu den material osagarriaren interesaz jabetzeko ikastaroan aztertu ahal izango diren zenbait laburmetraia egun nekez ikus ditzakegula kontuan hartu beharko genuke. Gainera, antolatzaileak oso pozik daude Orson Welles-ek gure artean errodatu zituen bi dokumentalak (50 minutu guztira) eskaintzeko baimena lortu dutelako.
XX. mendea atzean gelditu zaigunean, ez zaigu gaizki etorriko euskal zinema sortzeko eta garatzeko egin eta egiten ari diren saioak (zoritxarrez, gero eta gutxiago) berrikustea eta aztertzea. Gure zinemaren eta ikus-entzunezko komunikabideen egoera gure euskal kulturaren osasuna neurtzeko bitarteko aparta da.
G. Brassensek abestuko lukeen gisan, "itsuak ere konsziente dira horretaz", zinema aretoetatik ez pasa arren


Azkenak
2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak “irain arrazistak” gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


2025-07-17 | ARGIA
Europan espetxean denbora gehien daraman preso politikoa
40 urteren ostean Georges Abdallah askatuko dute uztailaren 25ean

Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


2025-07-17 | Joan Mari Beloki
Ekialde Hurbila sutan

Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]


Eguneraketa berriak daude