Albisteak 

1853. alea
2002-05-12
alde 0    kontra 0

EUSKALKIAK ETA ADMINISTRAZIOA

Horixe da Mendebalde kultur elkartearen V. Jardunaldietan jorratuko den gaia. Maiatzaren 10 eta 11n izango dira jardunaldiok Bilbon, Bizkaiko Batzar Nagusien aretoan. Besteak beste, Jose Mari Satrustegi, Jexux Eizagirre, Gotzon Lobera, Juan Jose Larrea eta Imanol Bilbao arituko dira hizlari gisa.


TXILLARDEGIREN LIBURU BERRIA

Jose Luis Alvarez Enparantza «Txillardegi»ren «Hacia una socio-lingüística matemática» liburua kaleratu berri du SEI elkarteak. Bertan, Txillardegik 80ko hamarkadaz geroztik landu duen teoria, soziolinguistika matematikoa, azaltzen du gazteleraz. Teoria bera euskaraz azaldu zuen aurretik «Bat» aldizkarian eta UEUren argitalpenetan. Besteak beste, euskararen ezagutza, hiztunen leialtasuna eta konponbideak jorratu ditu egileak liburuan oinarri matematikoak baliatuta eta euskararen egoera erreferentzi gisa hartuta.


GIZA KATEA BEHOBIARAINO

«Euskararen ofizialtasuna erein, herritar guztien hizkuntz eskubideak bermatu» lelopean, giza katea antolatu dute AEK, EHE, Euskal Konfederazioa, Oinarriak eta Abokatu Euskaldunen Sindikatuak maiatzaren 11rako. Euskalgintzak jasandako erasoei erantzun asmoz, Irun, Hendaia eta Endarlatsatik giza kateak abiatuko dira eta Behobiako Industrialdean elkartuko dira eta bertan «euskararen haritza» landatuko dute zazpi probintzietako lurrarekin. Ondoren, Sustrai Colina, Sebastian Lizaso eta Estitxu Arozena arituko dira bertsotan eta Anje Duhaldek abestuko du.



HERRI HIZKERA EZAGUTU ETA ZABALTZEKO

Hainbat bilketa lan egin izan da Ondarroako herri hizkeraz. Dena den, Ondarroako Udalak horiek batzeko eta herriko hizkuntzaren erabilera bultzatzeko beharra somatuta, beka deialdia egin du. Proiektuak ekainaren 21a baino lehen aurkeztu behar dira eta 12 hilabeteko epean egin beharko da lana.



Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
azala  
azala1852
 
azala1851

1853 zenbakia.
2002ko maiatzaren 12a

   
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys