Kontzertu ekonomikoaren gazi-gezak

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Eztabaida luze eta eszenifikatu baten ostean, azkenik, Kontzertu Ekonomiko berria izango dugu Eusko Autonomi Erkidegoan. Gainera, eta hau gauza ona da, Nafarroak duen Komenio Ekonomikoarekin parekatuko da iraupenari dagokionez, eta Nafarroakoak bezala mugarik ez izateak, bere alde ona duela ezin daiteke, inola ere, uka. Iraupenaz gain, badauzka, eduki ere, alderdi tekniko baikor ugari. Hala nola atzerritarren egoera hemengook dugunarekin berdinduta geratu da eta honek Europako Batasunarekin izan ditzakegun arazoak saihestuko ditu, egoiliar eta ez-egoiliarrentzat arau berak aplikatuko baitira zerga zuzenetan. Enpresa- talde kontsolidatuen tratamenduarekin ere ezberdintasunak zeuden, baina azkenik, eta gero aipatuko ditudan alde politikoak airean utzi ostean, konponduta geratu dira; izan ere, enpresa-talde bateko zenbait enpresak beraien jarduera EAEn gauzatzen badute, zergak ordaintzerakoan talde nagusitik kanpo geratuko dira eta Foru Ogasunek izango dute arlo honetako eskuduntza. Honez gain, zerga berriak ere kontzertatuak dira eta estatuko funtzionarioen atxikipenak Foru Ogasunek bilduko dituzte; ondorioz, zerga-sarreren kopurua hazita geratuko da eta gobernu zentralari ordaindu beharko zaion Kupoak gorakada nabarmenik ez duenez izan, baliabide publiko ugari izaten jarraituko dugu.

MODU batean edo bestean esanda, Kontzertuaren eduki teknikoa ona da eta horregatik Foru Ogasunek baliabide ekonomiko asko erdietsiko dituzte EAEko aurrekontu itxurosoak burutzeko. Hiru Ahaldun Nagusiek ikuspegi honen arabera jokatu dutela deritzot, nahiz Arabakoa presio politikoa egiten aritu den.
Baina gakoa arlo politikoan datza. Izan ere, Europako Batasunean (EB) presentzia izatea nahi zuten Eusko Jaurlaritzak eta EAJk zuzendutako bi Foru Aldundiek, eta Aznarrek atzera bota du eskakizun hori, estatua, bakarrik, gobernu zentralak ordezkatu behar duela aitzaki bezala erabilita. Erakunde publiko guztiek eta beraz autonomi erkidego orok ez al dute, bada, estatua osatzen? Doktrina ofizialaren arabera, EAEk edo Nafarroak, inoiz eta inola ere, ezin dezakete beren burua ordezkatu eta defenditu atzerriko foroetan, nahiz kanpotik eragindako neurriek kalteak sortu geure baitan; horretarako gobernu zentrala dago eta jakin, badakigu, gobernu zentralak hartutako erabakiak sarritan, EAEn hartutakoaren aurkakoak izan direla. Honen adibidea pizgarri fiskalen kasua izan zen; hain zuzen, gobernu zentralak EAEn onartutako zerga-pizgarriak errekurritu zituen behin baino gehiagotan, eta gero, EBra errekurtsoak iritsi zirenean, lehen aurka eta fiskalaren papera egin zuena erakunde komunitarioan, defendatzaile bihurtu zen. Paradoxikoa!
EGOERA hau larria bada, ez da gutxiagorako Kontzertu Ekonomikoak zuen paktuaren zentzua bertan behera geratzea. Izan ere, paktu batean alde batek ezin dezake nahi duena egin eta negoziaketa honetan gobernu zentralak bere kabuz berari zegokion zerga-sistema ezarri zigun, nahiz hori aurretik indarrean zegoena izan. Egoera honen aurrean Jaurlaritzak ez du erantzunik eman, nahiz Joseba Egibarrek iragarri 2002ko urtarrilaren 1ean Kontzertu Ekonomiko berririk ez bazegoen «gerra» sortuko zela. Zergatik ez zuten EAEko erakundeek Kontzertu Ekonomikoa luzatu eta, sinbolikoki bederen, berorren zerga txikiren bat bertan behera utzi eta berri bat sortu? Honela jardutea bai izan zitekeela subiranotasunaren adierazgarri! Baina ezarritako guztia onartu zen, isilik geratu ginen, bai alderdi abertzaleak, bai sindikatu abertzaleak, baita 600 mila boto emaile horiek ere. Soberaniarantz jotzeko benetako borondaterik balego, ziur naiz gehiago egin zitekeela, baina ez al da izango egoera honetan nahiko ongi gaudela, mitxelin eta guzti?
Kontzertu Ekonomikoa paktua ez dela eszenifikatu nahi zuen Jose Maria Aznarrek eta lortu du. Begi bistan geratu da, bestalde, zerga-subiranotasuna gobernu zentralak nahi dueneraino heltzen dela eta Kontzertu Ekonomikoa emandako zerga-sistema dela. Azken finean, politiko ikuspegitik, zein da autonomi erkidego arruntetako zerga-sistema eta Kontzertu Ekonomikoaren (edo Nafarroako Komenio Ekonomiko) arteko diferentzia, biak gobernu zentralak bere kabuz emandakoak baldin badira?
Ipar Irlandak duen autonomia politikoa EAE edo Nafarroarena baino murritzagoa da, baina ipar irlandarrek nahi dutena erabakitzeko eskubidea dute, hots, autodeterminatzeko eskubidea, ez guk ordea. Kaiola urrezkoa izan arren, kaiola izaten jarraitzen du… Segi dezagun bada Aberri Eguna bakoitzak bere aldetik ospatzen


Azkenak
2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak “irain arrazistak” gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


2025-07-17 | ARGIA
Europan espetxean denbora gehien daraman preso politikoa
40 urteren ostean Georges Abdallah askatuko dute uztailaren 25ean

Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


2025-07-17 | Joan Mari Beloki
Ekialde Hurbila sutan

Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]


Eguneraketa berriak daude