KUTXAZAIN AUTOMATIKOEK EUSKARA IKASI DUTE


2002ko martxoaren 24an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Eskua poltsikoan sartu eta sosarik gabe gaudela ohartu gara beste behin ere. Bezero garen banku nahiz aurrezki kutxaren sukurtsalik hurbilena bisitatzeko ordua, beraz. Kutxazain automatikoan txartela edo libreta sartu ondoren, pantaila batek galdetuko digu ea eragiketak zer hizkuntzatan egitea nahi dugun. Hori da esaterako BBK, Caixa, Kutxa, Vital Kutxa eta Euskadiko Kutxaren kasua. Kutxazain automatiko batzuetan, ordea, ez digute dirua atera, saldoa kontsultatu edo eskuko telefonoa kargatzeko aginduak euskaraz egiten utziko. Horixe gertatzen da, besteak beste, BSCH eta Banco de Vitorian.

Badira, ordea, bezero euskaldunen nahi eta beharretara egokitutako zenbait banku eta aurrezki kutxa, baina oraino euskararen aldeko hautua egiten duten bezeroak gutxi gorabehera %15a baino ez dira. Euskadiko Kutxak Hego Euskal Herrian dituen kutxazainetan eragiketen %16 egiten dira euskaraz, hau da, 30.000 bezero inguruk egiten dituzte. Kutxako datuak oso antzerakoak dira, bezeroen %15ak darabil euskara. Gazte gipuzkoarren artean erabilera portzentaiak gora egiten du, %20-23ra arte hain justu ere.
Ildo horretatik, Kutxako euskara itzultzaile Joxe Austin Arrietaren iritziz, portzentaia baxuak dira "gipuzkoar biztanleriaren euskara ezagutza maila teorikoaren argitan. Sustatu egin behar da txartelen euskarazko erabilera, denok eguneroko alor guztietan nozitzen dugun inertzia soziolinguistiko erdaldunari aurre egiteko". Orain hamabost bat urte jarri zituen martxan Kutxak lehenbiziko kutxazain automatikoak, eta lehen une beretik, hala eskatutako erabiltzaileek aginduak euskaraz ematea posible izan dute. Halaber, txartela nahiz libreta euskaraz erabiltzeko zenbait kanpaina ere antolatu ditu, Beasain, Lasarte-Oria eta Tolosan bezero euskaldunen artean opariak zozketatuz. Lortutako emaitza positiboek kanpaina berriak abiarazteko asmoa sendotu dute.

Kutxazainetatik harantzago.

Bestalde, Kutxako bezeroei etxera bidaltzen zaizkien kontu laburpenak eta bestelako gutun estandarrak ia beti bi hizkuntza ofizialetan doaz. Dena den, kutxazain automatikoetan euskara soilik erabiltzen dutenei automatikoki gutun pertsonalizatuak euskaraz bakarrik bidaltzeko sistema martxan jartzen hasiak dira. Euskadiko Kutxaren bezeroek ere makinetan eragiketak euskaraz egiteko aukera dute, baita sukurtsaletan egin ohi diren eragiketak ere; besteak beste, mailegu bat eskatu, kontu bat ireki edo mailegu baten simulazioa egin. Aurrezki kutxa honetan ezarrita dauden hizkuntza irizpideen arabera, etxera bidalitako gutunak eta, oro har, dokumentazio guztia elebitan dago. Hala ere, bezero den udalak, kultur taldeak edo bestelako bezero batek bidalitako kontu laburpenetako datu batzuk gaztelaniaz egon daitezke. Zer egin beharko luke Euskadiko Kutxako bezero batek merkataritza agiri eta idatziak euskara hutsean jaso nahiko balitu? Oraino ezinezkoa du, baina aurreikuspenen arabera, udaberritik aurrera egin ahal izango du sukurtsalean edo Telebanka izeneko zerbitzuan baldin eta horren berri eman badu.

Eragiketak euskaraz nola egin?

Kutxazain automatikoetako eragiketak euskara hutsean egin ahal izateko, ez dago beste munduko ezer egin beharrik. Izan ere, Euskadiko Kutxan adibidez txartela lehenbiziko aldiz jasotzerakoan kutxazainera jo eta norberak aldatu beharko luke hizkuntza, txartelaren banda magnetikoa gaztelaniazkoa baita, eta beraz euskarara egokitzeko bezeroak berak hizkuntza erregistroa aldatzeko ardura hartu behar du. Euskadiko Kutxako Euskara Zerbitzuaren arduradun Inaxio Garrok dioenez, aurrezki kutxako arduradunok bezero gazteenentzat hasiera-hasieratik euskarara egokitutako txartelak ateratzea aztertzen ari dira.
Kutxako kutxazainetan, berriz, bada "Hizkuntza aldatu" izeneko aukera. Txartelaren edo libretaren jabeak aukera hau sakatzea besterik ez du. Hala ere, Joxe Austin Arrietak eragiketok gaztelaniaz egiteko ohiturari oztopo iritzi dio: "Oraindik euskaldun gehienok letra idatziari, inprentakoari nahiz informatikoari, beldur atabikoa diogu. Gainera, agian, beldur edo dena delako hori diru kontuetaz aritzerakoan izu bihurtzen ote den ere esan liteke...". Kutxak Gipuzkoako zenbait udalekin sinatu hitzarmenari esker, kutxazainean agertzen den lehenbiziko mezua, bezero ororentzat, euskara hutsean azaltzen da. Helburua plastikozko diruaz baliatzerakoan ere jendeak euskara erabiltzera ohitzea litzateke


Azkenak
Itsaso zakar bat eta bi ahots poetiko

Xak eta Ekiza

Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.

-------------------------------------------------------

Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]


“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Eguneraketa berriak daude