HITZ BITAN


2002ko urtarrilaren 13an
- Inmaculada Saratxaga orkestra zuzendariak «Gara»n: «Orkestra zuzendariak sentimenduen transmititzaileak gara (...) benetan axola duena publikoa emozionatua ateratzea da».
- Ricardo Ugarte eskultoreak honela zioen euskal arteari buruz egunkari berean: «Guggenheima daukagu McDonald’s-a dugun bezala, baina ez dago euskal arte garaikidea erakusten duen museorik. Eskultore eta plastikoen artean, metro koadroko sortzaile portzentai altuena dugu eta gure gobernuak ez du jakin aprobetxatzen. Oraindik ez dugu euskal artearen museo handi bat eta negargurea ematen du».
- Espido Freire idazleak «El Pais»en: «Benetako idazlea mundu honetan hain sartua dago ate imaginario bat sortzeko beharra duela errealitatearen gordintasuna jasateko».
- Aitor Aranak Bernardo Atxagak eginiko hitzaldiari honela erantzun zion «Euskaldunon Egunkaria»n: «Ez da inola ere ahaztu behar euskara, hilzoriko egiazko egoeran egon ondoren, egun susperraldi itxaropentsu bati loturik dagoela (...). Euskara indartzen eta normalizatzen den neurrian indartuko eta normalizatuko dira ‘euskal’ adjektibodun izen guztiak».


Eguneraketa berriak daude