Urola-Oria Kostaldea Arratoi kontuak eta beste


2001eko uztailaren 22an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Zumaia eta Getaria arteko itsasgaineko bidea oso polita da, begiratoki askorekin, nahiz eta batzuetan jausten diren harriengatik moztuta egon.
Laster "Getariako Arratoi" ospetsua ikusteko aukera izango dugu; bertaratzeko, herria hasi aurretik dagoen ezkerreko bidea har dezakezue (portura doana), eta mendiaren bidetxoa zabalik badago segitu, baina talaia izugarri hau oinez egitea gomendatzen dizuegu. Getaria euskal kostalde osoko herririk politenetakoa dela argi dago.
Kostaldeko errepidetik jarraituz, Getaria eta gero Zarautz herri turistikoa dugu. Berau zeharkatu eta atera ostean, Orio gainera igotzen hasiko gara. Hori bai, Orio herrira zuzen joan beharrean, lehenbizi mendatean bertan eskuinera desbideratuko gara, Aia-Pagoetako parkea norabidean. Era honetan, paisaia arbolatsuan zehar doan bideak askaldegi handi baten ondotik pasaraziko gaitu, mendatetik 3,5 km.tara Pagoeta natur parkearen sarrera aurkitu arte (ezkerrerako bidea beherantz).
Orio mendatetik ekarri dugun bidean aurrera, lau kilometrotara Aia dugu, Pagoeta kokatzen den udalerri zabalaren herrigunea. Gipuzkoako udalerririk handienetakoa eta batik bat menditsua.
Aia ezkerrerantz zeharkatu ostean, bidaiaren bukaera 10 km. beranduago dugun Orio da, ongi etorria ematen diguten arrantzontzien ondoan. Herriari kolorea eskaintzen dioten ontzi hauek sarrerako zubiaren alboan ikus ditzakegu, Oria itsasadarraren gainean.


GETARIA

Getariak herri txiki bati eskatu dakiokeen guztia dauka: Gipuzkoako lehenbiziko hirietakoa, pertsonaia oso garrantzitsuen sorterria, inguru zoragarria, monumentu natural eta artifizial ederrak, herri-giro polita eta gastronomiarako zaletasun nabaria.

Lehenago ere bai, baina batik bat 1209an Alfonso VIII.ak gotorleku hiri gisa fundatu zuenetik, Getaria beti itsasoari begira bizi izan da, batik bat baleanarrantzan nabarmenduz (hiriko armarria ikustea besterik ez dago). Bere izena "Kea" eta "Erria" hitzetatik omen dator; izan ere, San Anton mendia arerioen edo baleen presentzia zelatatzeko talaia pribilejiatua da.
Arrantza eta nabigazioaz arduratzearen ondorioz zenbait pribilejio jaso zituen. XV. mendean orduan irla zen San Anton ("Getariako Sagua") eta portuko etxeak lotu zituzten, herria ordenatuki garatzen joanez.


Getariako seme gorenak

Getaria arrantzale, itsasgizon eta nabigatzailez osaturiko herria da. Esaterako, 1711n Domingo Bonaetxea jaio zen, Polinesiako lehen esploratzaile eta Tahitiko konkistatzailea izan zena. Itsasoaz arduratu ez, baina mundu osoan ezaguna izan zen Cristobal Balenciaga "jostunen artean jostuna" ere Getariako semea zen, eta bertako hilerrian hilobiratua dago.
Baina munduan zehar herri honen izena ezaguna bada munduari bira egin zion lehenbiziko nabigatzailearen sorterri izateagatik da. Getariako armarrian ere munduko esfera ageri da, "Primus Circunderisti me" esaldiaz inguraturik.
Juan Sebastian Elkano 1487an jaio zen, eta 1519ean bost itsasontziz bere abentura fantastikoari ekin zion, Magallanes-en agindupean. Hau 1521ean Filipinetan hil ostean (indigenen aurkako borrokan) eta hiru untzi galdu ostean, Elkanok espedizioaren agintea hartu zuen. 1521eko abenduaren 21ean Tidor-etik bipiatutako Victoria ontzian 47 europar eta 13 indiar irten ostean, Sevillara, 1522ko irailaren 6an, 18 gizon besterik ez ziren iritsi (espedizioa hasi zuten 265 gizonen izenak beraien omenez jasotako Getariako monumentuan daude).


Ikustekoak

Errepidearen alboan, herria, Malkorbe hondartza eta portua dominatuz, Elkanoren monumentu handiosoa dugu, "Samotraziako Victoria"n inspiratutako brankako irudi batek burutzen duen 1922ko lana. Alboan dugun Aldamar parkean, frontoia, udaletxea, turismo bulegoa eta "Hemen" arte galeria ditugu, errepidearen bi alboetan.
Hemendik aurrera porturantz jaisten diren San Roke, Elkano, Nagusia eta Aldamar kale paraleloek osatzen duten alde zahar atsegina zabaltzen zaigu. Alde zaharraren ezkerrean dugun Gaztetape hondartzatik gertuen dagoena San Roke da, eta bertan "etxe gotikoak" deitutakoak ditugu, 29-35 zenbakien artean. Hauen pean txakolinerako kupelategi zaharrak gordetzen dira, sabai ojibalekin. 35ekoa osorik dago.
Elkano kaleak herriko eraikinik esanguratsuenetakoak gordetzen ditu; horrela, arrantzale etxe estu, garbi eta koloretsuen artean XIX.eko Romero etxe aipagarria dugu. Kale Nagusian berriz, etxe tipikoen artean bi jauregi nabarmentzen dira, udaletxe zaharra 3. zenbakian eta etxe barrokoa, 33.ean, baina batez ere, erdigune osoa dominatzen duen Salbatore eliza.
1429an amaitu eta XV.etik aurrera handitutako gotikoaren perla honek hiru nabe eta sabai ojibal oso lerdenak ditu. Bi ate eta beste hainbat dorre ditu (zaharrena Inkisizioarena, iparraldekoa). Gaur egungo dorreak sei gorputz ditu eta 1755ean bukatu zen; bost urte beranduago tximista batek sabaia hautsi eta teilatu arrunta jarri zioten. Eliza honetan, 1397an gipuzkoar herrietako ordezkariek Gipuzkoako Anaiartea eratu zuten. Dena den, beste tenplu batzuekiko desberdin egiten duena zera da, kaleen trazadura dela-eta, bere barrua aldapan dagoela, gora begira eta egitura irregularra duela. Benetan bitxia.
Baita ere, eliza bera harresien zati zenez, kaletxoetako bat (Katrapona) bere azpitik igarotzen da, defentsa bateria bat jartzea ahalbidetuz. Elizaren hormen artean estuturik, Zarautz eta Olasotarren Erdi Aroko dorretxea aurkituko dugu. Izen bereko kalean aintzinako Aldamar dorrea azpimarratuko dugu, frontoiaren atzealdean. Kale berean, 12an, Balenciagaren jaiotetxea dugu.
Azkenik, merezi du hondartzan eta kaian zehar paseotxo bat egitea, hain famatu den Getariako txakolina dastatzen dugun bitartean. Bertatik herriaren beste ikuspegi eder bat edukiko dugu. Kaia eta "Sagua" elkartzen diren lekuan arrantzaleen monumentua dago.


Getariako Arratoia

Kondairaren arabera, Keta arrantzale gazte eta galantak, Itegi eta Alsakarteko andereek bere maitasuna lortzeko hasi zuten hil ala biziko borroka ikustean, ikaraturik jainkoei harri bihurtzea eskatu zien, San Anton mendia sortuz. Borrokalari biek, hau ikusita, damututa eta tristeturik gauza bera eskatu omen zuten, eta horrela alde batean Haitzakoarria eta bestean Itegi punta sortu ziren.
Kondairak kondaira, gaur egun San Anton parke handi eta zoragarri bihurtutako itsasoaren gaineko talaia izugarria dugu. Oinezko bidetik igoz, ohartzen bazarete, haitz baten gainean zizelkatutako emakume baten irudia ikusiko duzue.


Santa Barbara Baseliza

Getariatik gora, Santa Barbara auzoan (ikus ibilbidea), oinezko bidea hasi eta 100 metro ingurura, eskuinera eta pixka bat gora doan lurrezko bidezidorra hartuko dugu, geroxeago galtzada moduko bat bihurtuko dena.
Bide honetan zuzen eta beherantz segituz, urrunean jada ermita ikusiko dugu. Baserri batzuetara iristean ezkerrera egin eta bertara ailegatuko gara, guztira ordu laurdeneko paseoan. Bertatik Zarautz eta bere hondartzako bista ederrak ditugu.


PAGOETA PARKE NATURALA

Aiako udalerrian zabalduz, turismo gune oso garrantzitsua den gipuzkoar kostaldetik gertu, inguru honek lasaitasun-uharte ederra osatzen du.


Parkearen ezaugarriak

9.000 hektareako parke honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku gaur egun, azken mendeetako giza presioa txiki samarra izan da, eta ondorioz, baso zabal eta aberatsa gorde ahal izan da.
Horrenbestez, faunaren inguruan, azeriak desagertu egin badira ere, 1982ko azterketa batek 20tik gora ugaztun (basurdeak, basakatuak, katagorriak...), bederatzi anfibio eta narrasti eta 46 hegazti mota aurkitu zituen. Dena den, animalia hauetako batzuk (ugaztunak batez ere) gauez ateratzen dira bakarrik, eta, beraz, berauek ikustea ez da oso erraza.
Florari dagokionez, urte horretako ikerketan 341 espezie aurkitu zituzten, baina segur aski gehiago daude, eremu pribilejiatu batean gaude-eta. Bertako espezie garrantzitsuenen artean artea, gaztainondoa, gorostia, hagina, haritza, lizarra, pagoa (jakina!), urkia eta abar aipa ditzakegu.


Agorregi burdinola

Parkearen sarrera nagusitik (iristeko ikus ibilbidea) hurbil Iturraran baserria dugu, kotxea utz dezakegun aparkalekuaren ondoan. Baserri hau gaur egun parkearen harrera gune eta interpretazio zentroa da, eta berez Gipuzkoako baserririk zaharrenetakoa dela dirudi, XIV.ean jada esistitzen baitzen. Gaur egun duen itxura orain dela lau mendekoaren antzerakoa da.
Baserriaren ondoan lorategi botaniko interesgarria dugu, bertan hainbat espezie ikusteko parada izanez. Honen erdian hain zuzen, Agorregirantz zuzenduko gaituen bidezidorra hasten da, sigi-sagan eta beherantz. Bidea oso ondo seinalizaturik dago eta ez dago galtzeko arriskurik. Azkenik, ordu laurdeneko paseoaren ostean, uraren soinua entzungai dugula, burdinola ikusgarriaren ingurura iritsiko gara.
Agorregi XV. mendean dagoeneko funtzionamenduan zegoela dirudi, XVI. erdialderako, ur emari txikia zela edo beste arrazoiren bat medio, lanari utzi bazion ere (errotek bere horretan jarraitu zuten). 1754an, Joaquin Lardizabalek, Laurgaingo jauna zenak, berriz ere martxan jartzea erabaki zuen, gaur ikus dezakegun lan bitxia eginez.
Izan ere, lau presen bidez Mindiko erreka eta Giltzur-Iturriko errekatik ateratako ura bi altura ezberdinetan kokatutako ur biltokik jasotzen zuten, makineria konplexua mugitu ahal izateko (bakarrarekin uraren indarra ez baitzen nahikoa). Berrikuntza nabaria izan arren, kalkulu batzuk txarto egiteagatik, ez dakigu burdinolak inoiz funtzionatu ote zuen (ondoko errotak bai).
Funtzionatu ala ez funtzionatu, egia dena zera da, hau dela Gipuzkoan geratzen diren antzinako burdinoletako bat, bakanetako bat, eta horregatik bakarrik, bere itxura bitxi eta ikusgarriarengatik, eta kokatzen den inguru ederrarengatik, bisitaldia merezi duela. Zabalik: 10:00-14:00 artean urtean zehar igande eta jai egunetan; uztaila eta irailean asteburuetan; abuztuan egunero (astelehenetan izan ezik) 10:00-14:30 eta 16:00-18:00 artean. Noski, hau parke zabal honetan egin dezakezuen ibileretako bat da, besterik ez, basoak beste txoko interesgarri asko gordetzen dituelako.
Informazio Praktikoa
AIA
Udaletxea: 943- 13 11 44.
Jatorduan:
Aitzondo Jatetxea- Orio-Zarautz bidea, 13,5. km.
Kanua Jatetxea- Gozategi Enparantza 11
Jauregi Bar-Jatetxea- Gozategi Enp. 9.
Jan eta lo egiteko:
Camping Zingira- Olaskoegia z/g. 943- 13 20 79.
Lo egiteko:
Pagoederraga Nekazal Etxea- Santiago auzoa. 943- 83 42 98. Logela bikoi-tza 7.000 pzta.
Agerre Soro Haundi Nekazal Etxea- San Pedro 21. 943- 83 50 53. Logela bikoitza 3.500-4.000 pzta.
Landarbide Zahar Nekazal Etxea- Laurgin. 943- 83 10 95. Logela bikoitza 5.500 pzta.
Olaskoaga Goikoa Nekazal Etxea- Ubegun bidea. 943- 58 08 14. Logela bikoitza 4.000-5.000 pzta.
Txangiluenea Landa Etxea- Gozategi plaza. 606- 10 24 23. Logela bikoi-tza 5.000-6.000 pzta.

ORIO
Udaletxea: 943- 83 03 46.
Udaltzaingoa: 943- 83 00 28.
Anbulategia: Kaia 1. 943- 83 58 88.
Jatorduan:
Xixario Erretegia- Eusko Gudari 2.
Itsas-Ondo Jatetxea- Kaia 7.
Joxe Mari Jatetxea- Herriko Enparantza.
Arrillaga Jatetxea- Aritzaga 4.
Lo egiteko:
Hostal Esnal- Aita Lertxundi 9. 943- 83 00 29. Logela bikoitza 4.000-5.000.
Aizperro Nekazal Etxea- San Martin auzoa (Igeldora bidea). 943- 83 54 19. Logela bikoitza 4.500-5.000 pzta.
Amalur Nekazal Etxea- Ortzaira auzoa. 943- 83 28 88. Logela bikoitza 4.000-5.500 pzta.
Camping Playa de Orio- Donostia-Bilbo errepidea, 13. km. 943- 83 48 01.

GETARIA
Turismo Bulegoa: Aldamar Parkea. 943- 14 09 57.
Osasun-zentrua: Kaia. 943- 14 06 53.
Botika: Elkano 1. 943- 14 04 41.

Bankuak:
BSCH eta Lan Kide Aurrezkia- Herrerieta.
Kotxe-Tailerrak:
Carrocerias Guridi- San Prudentzio auzoa. 943- 14 01 88.
Carrocerias Gotzon- K. Balentziaga Ibilbidea 7. 943- 14 05 04.
Jatorduan:
Elkano Jatetxea- Herrerieta 2.
Kaia Jatetxea- General Arnao 10.
Talaipe Jatetxea- Kai Zaharra.
Astillero Erretegia- kaia 1.
Jan eta lo egiteko:
**Hostal San Prudencio- San Prudentzio auz. 943- 14 04 11. Logela 5.000.
**Pensión Azkue- Meagas gaina. 943- 83 05 54. Logela 5.500-6.900 .
Abeta Nekazal Etxea- Meagas gaina. 943- 13 24 96. Logela 3.500-4.000.
Lo egiteko:
Agote-Aundi Nekazal Etxea- Askizu auzoa. 943- 14 04 55. Log. bikoitza 4.000-4.500 pzta.
Gure Ametsa Nekazal Etxea- Orrua. 943- 14 00 77. Logela bikoitza 4.000-6.500 pzta.

Azkenak
2025-08-18 | Elhuyar
Munduko hegazti guztien zerrenda bateratua argitaratu dute: AviList

Ornitologia-arloko mundu mailako bost erakunde nagusiak elkartuta, eta zazpi urteko lanaren ondotik, munduko hegaztien lehenengo zerrenda orokor eta bateratuta argitaratu dute, taxonomia, sistematika eta nomenklatura bateratuarekin: AviList. Prozesua gardena eta irekia izan da,... [+]


Dozenaka mila lagun Tel Aviveko kaleetan “gerra amaitu eta bahituak askatzeko”, eta Netanyahuk “Hamas indartzea” leporatu die

Gaza Hiria osorik okupatzeko onartu berri duten planaz kezkatuta, milaka israeldarrek Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroari exijitu die Hamasekin akordio batera iristeko "gerra amaitu" eta zerrendan dituzten bahituak aske uzteko. Herrialdeko lehen... [+]


Hainbat pertsona atxilotu dituzte eraso sexistak leporatuta Bilboko Aste Nagusiko lehenengo bi egunetan

Bilboko Aste Nagusian hainbat pertsona atxilotu ditu Poliziak eraso sexistak leporatuta. Egoera horren aurrean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan du Polizia "eraginkorra" dela eta Bilbon "inoiz baino polizia gehiago dagoela".


2025-08-18 | Dabid Martinez
Metaren eta adimen artifizialaren kolonialismo digitala

Drop Site News hedabideak (botere-abusuak mundu mailan agerian jartzeagatik ezaguna) argitaratutako ikerketak interneten bilakaeran kezka sortu beharko lukeen joera baten adierazle den albistea argitaratu du. Facebook, Instagram eta WhatsApp-en jabe den Meta multinazionalak [+]


2025-08-18 | Sustatu
ZelaiHandi, euskarazko testuen korpus handi eta (ia) libre bat

Orain NLP hizkuntza teknologietako euskal enpresak euskarazko testuen korpus handi bat jarri du sarean, Hizkuntza Eredu Handien (LLM) eta Adimen Artifizialeko ekimenen biltegi nagusia den Hugginf Face baliabidean. ZelaiHandi du izena.


Denon lepotik barre egin dute beste behin ere Donostiako Piratek

Eta, honekin bai, honekin amaitu da Donostiako Aste Nagusia! Piratei aste bete motz geratzen zaiela eta, egun bat gehitzen diote Aste Nagusiari. Aurten hogeigarren urtez jarraian egin dute Irrikitaldia. 


Sozialismorako Mugimenduak Bolivian agintzeari utziko dio 20 urteren ostean, eskuinari lekua utzita

Igandean eginiko presidentetzarako hauteskundeetan berretsi da ezkerreko koalizioaren porrota eta eskuinaren gorakada: PDC Alderdi Kristau Demokratikoko Rodrigo Paz Pereira senatariak eta Jorge Quiroga presidente ohiak (2001-2002) lehiatuko dute presidentetza... [+]


2025-08-18 | Behe Banda
Autosalaketa

Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]


Urkulluk gogorarazi du Txikik eta Otaegik errespetua merezi dutela biktima aitortuak direlako

Iñigo Urkullu lehendakari ohiak adierazi du Txiki eta Otaegi Eusko Jaurlaritzak aitortutako biktimak direla, eta hala "errespetua" merezi dutela. Haien biktima izaera ezin dela zalantzan jarri azpimarratu du.


2025-08-18 | Leire Artola Arin
Salpress berri agentzia
El Salvadorko gerrillaren arma ezkutua

Kontatzen ez dena ez da existitzen. Oso barneratuta daukagu lelo hori, baita informazioa boterea dela eta eragiteko gaitasun handia duela ere. Are gehiago gerra edo gatazketan, batik bat oraindik tresna digitalak asko garatu gabe zeudenean, informazioa ez baitzegoen hain eskura... [+]


11 urteko mutil bat hil da, igandean Bilboko igerileku batean bero kolpea jasan eta gero

Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.


Ostiraleko bileran Putinek su-etena onartu ezean, Trumpek dio “ondorio larriak” izango direla Errusiarentzat

Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Eguneraketa berriak daude