LIBURUAK


2001eko uztailaren 15ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
HITZAK ETA GILTZAK
IÑIGO ARANBARRI
ALBERDANIA
99 orrialde
1.500 pezeta
60 libera

EUSKARA BIZI-BIZIA NAHI DUEN HIZTUNAREN GOGOETAK
Bere hizkuntza sutsuki maite duen euskal hiztuna dugu Iñigo Aranbarri, eta normala denez, hoberena nahi du hainbeste maite duenarentzat. Sentimendu horrek bultzatuta bildu ditu Alberdania argitaletxearen eskutik plazaratu berri duen «Hitzak eta giltzak» liburuan jasotzen diren gogoeta guztiak. Euskara bizi-bizia izan dadin nahi duelako. Eta hiztegietan eta gramatiketan ez ezik, hiztunon ahoan dagoelako benetako komunikazioaren giltza, hiztun entzulearen belarria sarraila delarik. Hizkuntzaren kontaminazio edo degradazioa salatzetik abiatzen da, eta horretarako erremedio batzuk eskaintzen ditu, bere hiztun konpetentearen ikuspegitik, baina gehiegi estrapolatu nahi gabe egindako gogoetak dira bereak. Hizkuntzaren paisaia basamortu bihurtzen ikusten duelako eginak, zeren nahiz eta azken urte hauetan euskara izugarri hedatu den eta alor berriak ere irabazten ari den, hedatzen ari garen euskara horren kalitatearen inguruko kezkak sortu zaizkionik ere bada, eta horien artean kokatzen da Iñigo Aranbarri eta «Hitzak eta giltzak»eko hausnarketa ere. Euskararen egokitasuna bilatuz, kanpoko irizpideen zain egon gabe, euskararen barrutik egindako gogoetak hauek.

XX. MENDEKO POESIA KAIERAK:
JOSE ANGEL IRIGARAY
Antologia egilea,
Koldo Izagirre
SUSA
62 orrialde
700 pzta/ 28 lib.


IRIGARAYREN NAFARTASUNA EDO NAHIKARI GALDUA

Benito Lertxundiren jarraitzaileek buruz jakingo dituzte Jose Angel Irigaraten poema franko. Izan ere, "Oi Zuberoa!", "Aiezkoako mendietan", "Bizkaia maite", "Orreagako gatazka" eta beste asko, poeta nafar honen buru bihotzean sortuak dira eta Jose Angel Irigay berak, Antonio Bershchik, Anje Duhaldek, Javier Bustok...kantatu izan dituzte baita ere. Orain, berriz, patxada osoan irakur ditzakegu, horiek eta oraindik kantatuak izan ez direnak, Koldo Izagirrk eginiko aukeraketan sartu diren guztiak, Susa argitaletxeak plazaratutako "XX.mendeko poesia kaierak" bilduman. Izagirrek dioenez, Jose Angel Irigarayren poesia nafartasuna adierazteko ahalegin handia, da hizkuntzaren galera, suntsipen historikoa edo nahikari galdua islatzen duena. Baina horretaz bain baditu gai intimistak ukitzen dituzten poemak ere.
EROTRENA
KARLOS SANTISTEBAN/JON ZABALETA
AIZKORRI
93 orrialde
850 pezeta
34 libera

HAMAIKA IBILALDI ETA ABENTURA GOZATZEKO TRENA

Jon Zabaletaren marrazkiekin eta Karlos Santistebanen irudimenak sortutako istorioaren barruko abentura guztiekin osaturik dago «Erotrena», hamar urtetik aurrerako neska-mutikoetan pentsatuz Aizkorri argitaletxeak plazaratu duen hauxe. Irati da liburuko protagonista nagusia, haren ahotik ezagutuko baititugu ikasgelakoekin tren museora joan eta berari eta hain gogoko zuen Iker ikaskideari Eurotrenean, Westrenean, Trentzanian, Titrenicen eta beste askotan gertatu zitzaizkien guztiak. Kuxkuxero amorratuak izaki biak, halako batean andereño eta beste ikaskideengandik banandu eta tren berezi batean sartzea ez zitzaien bururatu bada? Tren horretan gizon bitxi bat zegoen. Hark zioenez, berak asmatua zen komuneko uraz zebilen tren hori, probatu nahi al zuten? Baietz, besteek. Eta horrela hasiko zen Irati eta Ikerren abentura.

DIALEKTOLOGIA GAIAK
GAIAK
KOLDO ZUAZO
ARABAKO FORU ALDUNDIA
298 orrialde
1.700 pezeta
68 libera

GEROKO EUSKARAREN OINARRIAK ONDO FINKATZEKO

Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle bi (Orreaga Ibarra eta Patxi Salaberri) eta EHU/UPVko beste bi (Iñaki Camino eta Koldo Zuazo) aspaldi elkartu ziren dialektologia ikerketak bultzatzeko asmoz. Eta elkarlan horren ondorioz, 1998an «Nafarroako hizkerak» liburua kaleratu zuten. Oraingoan, berriz, EHUk Donostian antolatu ohi dituen Udako Ikastaroen babesean duela bi urte aurkeztu zituzten emaitzak jasotzen dituen «Dialektologia gaiak» liburuarekin datoz. Koldo Zuazo arduratu da Nafarroako hizkerak ez ezik, beste eremu batzuetakoei ere leku egiten dien lan bilduma hau osatzen. Ukitutako gaien artean, Bermeoko hizkeran gertatzen ari diren aldaketak, Donostiako euskararen zertzeladak, Luzaideko hizkeraren azterketa, eta euskal azentuaren gaineko ikerketen berri ematen duen txostena daude.

BARNE IBILERAK
Luis Mari Mujika
HIRIA
381 orrialde
2.950 pezeta
118 libera

LUIS MARI MUJIKAREN POEMARIO BERRIA, 1985-1996

Sei poema-bilduma biltzen ditu Luis Mari Mujikak, Hiria argitaletxearen eskutik eta Antton Mendizabalek eginiko marrazkiekin, plazaratu duen poemario berrian. «Barne ibilerak» dauka liburuak izenburutzat, eta 1985. urtetik 1996ra bitartean Lizartzako seme honek idatzi dituen poemak jasotzen ditu. Bere sormenaren alde formalak, poesia soziala, sinbolismo umotua eta bizitzan goza edo paira daitezkeen sentimenduak, hau da, bakardadea, amodioa, ezina eta fede-eza bezalakoak ditu gaitzat Luis Mari Mujikak bere poemario honetan. Teknikaz, berriz, nahiz bere lan gehiena olerki soltean eman, «Barne ibilerak»en, oso maiz, poesia neurtura jotzen du, sonetora, zortziko txikira, kopla zaharretara... eta hori, Luis mari Mujikak poesian forma neurtuak erreibindikatu nahi dituelako.

EGUN BETE ETXEAN
Paco Capdevila
AIZKORRI
23 orrialde
395 pezeta
15 libera


KALERA EZIN ATERA IZANA FESTA BIHURTZEKO ERAK

Haurrak kalea maite du, baina badira egunak, eguraldi oso txarra egiten duelako-edo, kalera irteterik ez daukana. Zer egin horrelakoetan, zeharo ez aspertzeaz gain etxeko giroa infernu bilaka ez dadin? Bada, makina bat gauza, Josu Lartategik euskaratu duen Paco Capdevilaren ipuin antzeko liburuska honek adierazten duenez. Haur horrek, adibidez, nonahi utzitako trastez beteta duen bere gela txukuntzeari ekin diezaioke. Jostailuren bat hautsirik balego, aitatxori edo amatxori hura konpontzeko eskatu. Bazkaltzeko orduan, mahaia jartzen eta jasotzen lagundu. Gero, buruhausgarriren bat egiten saiatu edota maite duen norbaiti eskutitzen bat idatzi. Gurasoekin hitz egiteko aprobetxatu eta haiek beraien bizitzari buruz kontatutakoak entzun. Aita-amak txikitan egiten zituzten jolasak ikasi... Badu zer egin franko, eh!

TANTIRUMAIRU LESAKAKO IKASTOLA
BATZUEN ARTEAN
LESAKAKO IKASTOLA
115 orrialde


TANTIRUMAIRU LESAKAKO IKASTOLAREN 25 URTE

Hogeita bost urte bete zituen Tantirumairu Lesakako ikastolak 1999an. Ez zen edonolako ospakizuna, eta une gogoangarri hori sekula ahaztu ez dezan inork, ikastola horren hastapenak eta hogeita bost urteotan izan duen bilakaera guztia jasoko zituen liburu berezi bat prestatzea erabaki zuten Tantirumairukoek. Baita egin ere! Hona hemen «Tantirumairu Lesakako ikastola. 25 urteurrena» liburua. Kolorezko argazkiz eta oroipenez ederki hornituta datorkigu. Bertan azaltzen dira, besteak beste, Tantirumairuk 1974. urtetik hona izandako «bezero» guztiak (ikasle guztien izenak eta argazkiak eskaintzen baititu), eta baita ere ikastola hori sortzeko aurretik egindako ahaleginak eta behin sortu eta gero abian jarritakoen oihartzun egin diren komunikabideetako idazlanak, bizitutako pasadizoak, Nafarroa Oinez Lesakan...


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude