IBILTARIEK HITZORDUA DUTE IGANDEAN

  • 1994an antolatu zuen lehen aldiz Abusu Ikastolak ibilaldia. Aurten ere gogo handiz ekin dio lan berberari. Beraiek dioten bezala, ibiltariak dira. Ez diote gezurrik, ikastolaren sorreratik hona 25 urte besterik pasa ez diren arren, lau aldiz lekualdatu baitira. Gaur egun Bilboko Pontoi Bideko irin lantegi izandako eraikin batean daude. Badakite beraz zer den batetik bestera ibiltzea eta horrela erakutsiko diete maiatzaren 27an Abusu auzora joaten diren guztiei.

2001eko maiatzaren 27an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Maiatzaren 27an euskaltzaleek, Bizkaikoek batez ere, Abusun dute zita, Bilbo eta Arrigorriaga bitartean, ibaiaren ondoan dagoen auzunean, hain zuzen. Ez da lehen aldia, 1994an ere Ibilaldia bertan ospatu zelako, baina denborak ere behar berriak ekartzen ditu eta jaialdia bertara itzuliko da aurten ere. Antolatzaileek, dena den, ez dute uste bigarrena izateak jendea bi aldiz pentsatzera bultzatuko duenik, are gehiago, helburua aurreko Ibilaldien markak gainditzea dela diote, "nahiz eta zaila izan, Bilbon bertan delako".
Aurtengo ekitaldiaren antolatzaile den Abusu Ikastolak gorabehera askotxo ezagutu ditu bere historian zehar, beste askok bezala, baina gaur egungo egoera ikusirik bertako arduradunek etorkizuna baikor ikusten dute. Ikastetxeak egun D ereduan (lau urtetik gorako umeei jadanik ingelesezko klaseak ere ematen zaizkie) aritzen diren 215 ikasle biltzen ditu, haurtzaindegi, haur-hezkuntza, lehen hezkuntza eta DBHn banatuak. Bertako ikasle asko ibaiaren beste aldean dagoen auzoko haur eta gaztetxoak dira, baina gero eta gehiago Bilboko Txurdinaga, Santutxu zein Alde Zaharreko umeak ere hurbiltzen dira, eta baita Arrigorriagako zein Basauri herrietakoak ere. Azken finean, Maider Martinez aurtengo jaiaren koordinatzaileak zera dio: "Bilboko auzo bateko ikastola izateari utzi eta Bilboko ikastola bihurtu nahi dugu".


MENDE LAURDEN EGOITZAZ EGOITZA.

Abusu Ikastolak datorren ikasturtean bere 25. urteurrena ospatuko du. Duela mende laurden, auzoko elizak gurasoei utzi zien lokal batean hasi ziren, Bilboko partean, handik urtebetera Arrigorriagako lurretara igarotzeko, lan kooperatiba batek zituen lokal batzuetara hain zuzen. Hauek lokalok Ibaizabal ibaiaren ondoan zeuden eta gutxienez urtean behin urez gainezka egiten zuten. Egun, aipatutako lokala Jubilatuen Etxea da, eta ibaiaren kanalizazioari esker ez da zorionez uholdeen menpe bizi. Horren ondoren Arrigorriagako Udalak utzitako beste egoitza batzuetara joan behar izan zuten, babes ofizialeko etxe bateko behealdean kokatutako lokal batzuetara alegia, Santa Isabel auzoan zehatz-mehatz.
1994an, auzoan egin zen lehenbiziko Ibilaldiaren ostean, Abusu Ikastola Bilboko lurretara itzuli zen berriz ere, oraingoan BBKren haurtzaindegi izandako lokaletara. Horixe izan zen, hain zuzen ere, aurreko Abusuko Ibilaldiko koordinazio gunea, eta egun, auzoko anbulatorioa bertan dago kokatua. Azkenik, erromesaldi luzea bukatzeko, 1997an Ikastola Pontoi Bideko (ibaiaren ondoan eta Bilboko lurretan hau ere bai) irin lantegi ohira igaro zen, baina oraingoan behin-betiko egoitza izateko asmoz.
Abusu Ikastola berez Zaratamoko Ikastolako sortzaileetariko bat izan zen, geroago -"Juanra" auzokidearen omenez- Juan Ramon Azpiri Ikastola izena hartuko zuena. "Aipaturiko ikastola hau, Hego Uribe eskualdeko beste ikastolekin batera sortu genuen, gure proiektuaren jarraipenaren bermatzailea izango zelakoan" dio Maider Martinezek, "baina gure proiektuaren etorkizuna ziurtatuta zegoela uste genuenean, Zaratamoko Ikastolak sare publikoan integratzea erabaki zuen, kooperatiben legea bete gabe". Hala eta guztiz ere, asanbladaren erabakia ez errekurritzea adostu zuten publikotasunaren aurkakoek, ikastola bezala jarraitzeko bozka gehienak Abusuko jendeak eman zituelako. Gauzak horrela, federazioarekin hitz egin ondoren, Abusu Ikastolaren ekimena auzoan bertan eta eraikuntza berri batean aurrera eramatea erabaki zuten.
"Buruari buelta asko eman eta gero, eta Buia eta Seberetxe tokien aukerak baztertu ostean, auzoko sarrera den Boluetako zubiaren ondoan dagoen etxetzarrean finkatu ginen; negoziazio luzeak izan eta gero, Abusuko Ikastola bertan kokatzea lortu genuen, antzina irin lantegi izan zen eraikinaren itxura ez aldatzearen konpromisopean".
25 urte euskal irakaskuntza bultzatzen. Abusu Ikastola, esan dugun bezala, duela 25 bat urte hasi zen funtzionatzen. Hasieran soilik haur hezkuntzako umeekin eta hortik aurrera horiek beste ikastola batera igaro behar izaten zuten. Urteak aurrera joan ahala maila berriak sortzen joan dira, lehen hezkuntza esaterako, eta iaztik aurrera dagoeneko DBHrekin hasi dira, 1. maila arte hain zuzen. Horrela, aurtengo Ibilaldiaren helburu nagusia DBHko zikloa aurrera eraman ahal izatea da, horretarako hainbat azpiegitura behar baitituzte. Lortutako dirua, beraz, DBHko inbertsio horiek (ikasgelak, laborategia, teknologia gela...) amortizatzeko erabiliko dute.
Azpiegitura berriak behar dituzte, bai, baina gaur egun jadanik bilduma zabala dute erakusgai: haur hezkuntzarako haurtzaindegi eta psikomotrizitate gela, aurre zein lehen hezkuntzako ikasgelak, lehen hezkuntzako informatika, ingeles, eskulan eta praktika gelak, gimnasioa, sukalde eta jantokia, futbito eta saskibaloirako kantxa... eraikintzar zahar baina berriztatu honetan aurki ditzakegun azpiegituretako batzuk dira.
Eraikinak kanpoko harrizko hormak aldaketarik gabe gordetzen ditu, baina barruko guztia berria da, eta orain egin nahi dutena, besteak beste, azken solairua egituratu eta prestatzea da, Ibilaldiak posible egingo duen inbertsioan sartzea, hain zuzen. Gogora dezagun berriz ere ikastolak bere ibileran hainbat egoitza ezagutu duela eta 1994an ospatutako Abusuko Ibilaldia hain zuzen egoitza hau eta inguruko lurra erosi asmoz prestatu zutela. Eraikina oraindik ordaintzen ari dira, baina bigarren festa honekin antolatzaileek azkeneko zor horiek ere zuritzea espero dute.


ETORKIZUNERAKO APOSTUA.

Aurtengo Ibilaldiak, aurreko guztiek bezala, bertako ikastolari aurrera egiten laguntzeaz gain baditu beste helburu orokorrago batzuk, tokian tokiko gizarte eta hizkuntza egoerekin zerikusia dutenak. Horrela, aurtengo edizioari so, esan behar den lehenbiziko gauza hauxe da, Abusu oso auzo erdalduna dela (euskaldun kopurua %10era hel litekeela uste da). Bilboko garapen handiari esker sortutako etorkin-auzoa da eta antolatzaileek aitortzen dute bertako kaleetan euskara eta euskaraz girotzea oso zaila egiten zaiela, "nahiz eta horren alde borrokatzen ari den jendea badagoen". Dena den, oraindik kalean euskararik entzutea gaitza bada ere, ikastolako gurasoek esaterako, sekulako lana egin dute urtetan, gure hizkuntzak bere lekua izan dezan Bilboko auzune honetan. Eta Ibilaldiak izan dezakeen eragina aztertzeko, Maider Martinezek gaur egun ikastolak 170 bat bazkide edo senide dituela gogoratzen digu, aurreko jaia ospatu zenean, 1994an, 70 besterik ez ziren bitartean.
Antolatzaileen beste helburu garrantzitsu bat beraz, Abusuko auzoan eta ondo-ondoko Arrigorriagan euskara eta euskal kultura indartzea izango da, gaur egun bizi duten ahulezia egoeratik ahal bezain laster irten daitezen. Beraiek ere aitortzen dute egoerari egun batetik bestera buelta ematea zaila dela, baina pixkanaka bertako jendea kontzientzia hartzen doala ere azaltzen digute itxaropentsu. Horrela, berezko euskara elkarterik ez badago ere, Tribu izeneko elkartea aipatu behar dugu, kalean euskararen presentzia indartzen saiatzen den taldea hain zuzen. Hala ere, inguruko euskal motore eta erreferente nagusia ikastola da, mugitzen den ingurune erdaldunean berak antolatzen baititu urtean zehar ekitaldirik garrantzitsuenak, hala nola, Olentzero, Inauteriak, bertso jaialdiak edota festak.
Argi dago beraz, Abusuko euskaldunen itxaropena bertako haurrak direla, euskal irakaskuntzan hezi diren umeak alegia. Honen inguruan, auzoan A eta B ereduek indar handia izaten jarraitzen duten arren, euskal ereduaren presentzia gero eta nabarmenagoa dela esan behar da.


Azkenak
2025-08-30 | Patxi Aznar
Beste urrats oker bat

Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]


2025-08-29 | Egiari Zor
Elkarbizitza demokratikoak begirunea eta neurritasun instituzionala eskatzen ditu

Abuztu honetan polemika berri bat piztu digute, beste behin, belarrondokoa ematea baino larriagoa izan dena. Azken hamabost urte baino gehiagoan, Glen Cree ekimenetik hasi, Estatu bortxaren biktimei aitortza legala emateko mekanismoen sorreratik segitu eta herri honetan ireki... [+]


Caparrosoko Valle de Odieta makroetxaldea epaituko dute lurrak nitratoz kutsatu dituelakoan

Irailaren 2an izango da epaiketa Iruñeko Zigor Arloko 2. epaitegian, ustez 2021ean makroetxaldeak haren inguruko lurrak minden hondakinekin kutsatzeagatik. Sasoi hartan Valle de Odieta makroetxaldeko administrazio kontseiluan ari ziren bost pertsona epaituko dituzte.


Maila altua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons.
Bakarlaria: Isabelle Faust (biolina).
Egitaraua: Pärt, Dvorak eta Sibeliusen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]


Eskoletako euskalduntzea “arriskuan” ikusita, Aiaraldeko dozena bat ikastetxek konpromisoen dekalogoa adostu dute

Gordin esan dute Aiaraldeko ikastetxeok: euskalduntzea “arriskuan dago” eta ikastetxeek, bakarrik, ezin diote aurre egin “egoera larriari”. Autokritika egin, eta hamar konpromiso hartu dituzte, hezkuntza komunitateek praktikara eramatekoak. Era berean,... [+]


Atlantikoko korronte baten kolapsoa adituek uste baino gertagarriagoa da

Ikerketa batek ondorioztatu du adituek uste baino AMOC korrontearen kolapsoa egoteko aukera handiagoak daudela. Korrontean aldaketa handiek eta azkenengo kolapso batek euri tropikaletan eraldaketa handiak eragingo lituzke, Europan negu oso hotzak eta uda lehorrak izango... [+]


Gutxienez 23 hildako izan dira Errusiak Kieven egin duen aire erasoan

600 misil eta dronetik gora bota ditu Errusiak Ukrainako hiriburuaren aurka. Gerra hasi zenetik egindako aire eraso handienetakoa da. Zelenskik nazioarteari eskatu dio erantzun dezala, Putin Trumpekin bildu eta bi aste eskasera.


2025-08-29 | Joan Mari Beloki
Trump bake bila?

Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]


Poligono eolikoak: oportunismo gutxiago eta plangintza demokratiko gehiago

Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]


Nafarroako informazioaren arloko profesionalek Gazako kazetarien sarraskia salatu dute

Informazioaren arloko dozenaka profesional bildu dira ostegun arratsaldean Iruñeko Gazteluko Plazan, Gazan kazetari lanetan ari direnen aurka Israelgo armada egiten ari den sarraskia salatzeko.


Semaforo gorria

Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]


Kai Nakaik, Marenek eta Olatz Salvadorrek gezurtatu egin dute Bilboko Udalak esandakoa: ez zien beste eszenatoki bat eskaini

Bilboko Udalak ostegunean adierazi du Abandoibarrako kontzertua bertan behera geratu eta gero, Plaza Biribileko agertokia eskaini ziela hiru artistei, baina ezezkoa eman zutela. Abeslariek bertsio hori ukatu eta zehaztu dute: bakarrik Kai Nakari eskaini zioten.


Bigarren aldiz moztu dute Espainiako Vuelta Israelen parte-hartzea salatzeko

Bigarren aldiz gelditu dute Katalunian Espainiako Vuelta Israel-Premier Tech taldearen parte-hartzea salatzeko. Hainbat pertsonak Palestinako banderak atera dituzte eta txirrindularien bidea oztopatu dute Oloten.


“Bero jasangaitza” eta “arreta urria” salatu dute Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan

Nafarroako Osasun Departamentuak iragarri du ospitaleko solairu gehienak klimatizatuko dituztela 2026 amaierarako. ARGIAk elkarrizketaturiko bi erizain laguntzaileek nabarmendu dute premiazkoa dela banako gelak, komun irisgarriak eta aire girotua izatea.


Araba eta Nafarroa zeharkatzen zuten Forestaliaren bi autopista elektriko bertan behera geratu dira

Araba eta Nafarroa zeharkatu behar zituzten goi-tentsioko bi linea elektrikoren proiektuak ez dira gauzatuko. Espainiako Trantsizio Ekologikorako Ministerioak Aragoiko Tueste herrian Forestaliak egin behar zituen lau poligono eolikoen proiektuak artxibatu ditu.


Eguneraketa berriak daude