EUSKAL KUTXAK ESPAINARANTZ HEDATZEN

  • EAEko aurrezki kutxa eta kreditu kooperatibak beren hedatze prozesua eta irabaziak sendotzen ari dira; horrela adierazten dute iazko datuek. Hiru kutxen arteko bat-egiteari dagokionez berriz, gaur egungo giro politikoaren ondorioz, oraingoz, ez du aurrera egin.

2001eko maiatzaren 20an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Euskal Herriko aurrezki kutxak, kreditu kooperatibak bezalaxe, hedatze geografikoaren bidetik ari dira ahalegintzen, eta jokabide hori duela urte batzuk hasia bada ere, are gehiago sendotzen ari da orain. Aurten, dagoeneko, hainbat urrats egina da zentzu horretan, eta nagusiki norabide jakin batean: Espainiako Estatua. Hego Euskal Herriko aurrezki kutxa eta kreditu kooperatiben multzoak 125.000 milioi pezetatik (5.000 milioi libera) gorako irabaziak izan zituen 2000 urtean, eta kreditu-inbertsioek 3 bilioi pezetako kopurua gainditu zuten, erakunde horietako bakoitzak argitara emandako memorietan ageri denez. Hego Euskal Herriko aurrezki kutxa gisa honakoak aipatzen ditugu: BBK Bizkaian, Vital Kutxa Araban, Kutxa Gipuzkoan eta Caja Navarra Nafarroan. Eta kreditu kooperatiba gisa, berriz, ondorengoak ditugu: Euskadiko Kutxa, Baserritarren Kutxa eta Nafarroako Baserritarren Kutxa. EAEko aurrezki kutxen gizarte egintzak 15.000 milioi pezetatik gorakoak izan ziren iaz, hau da, aurreko urtean baino %18,8 gehiago.
Aurtengo urterako aurreikuspena joan den urtekoaren bidetik doa, bertako arduradunen ustetan. Hauek adierazi dutenez, erakunde horien arazo larriena ordainketen berandutzea da, eta azken urteetan gutxieneko mailara jaitsi da. Bestalde ez dute benetakotzat jotzen atzeraldi batean erortzeko arriskua, nahiz eta ez duten ukatzen geldialdi ekonomiko apal bat izango denik.


HEDATZE POLITIKA.

Hego Euskal Herriko lau aurrezki kutxek, zergen aurretik, 88.305 milioi pezetako mozkinak izan zituzten, eta aurreko urtean 86.717 milioi pezetakoak izan zituzten. Kredituetan egindako inbertsioa ere aurreko urtekoa baino dezentez handiagoa izan zen, 2000. urtean 2.934.943 milioi osatuz eta aurreko urtean, berriz, 2.462.370 milioi. Aldiz, langileen eta bulegoen kopuruek ez zuten aldaketa handirik izan, hurrenez hurren, 5.820 eta 870 zituzten joan den urtean eta 5.812 eta 863 aurrekoan.
Iazko ekitaldian kutxak bat etorri ziren alderdi garrantzitsu batean, hau da, Espainiako Estatura hedatzeko ahaleginean. Vital Kutxaren asmoa Arabatik kanpo 12 bulego irekitzea da; lehendik ere baditu bulego batzuk Miranda de Ebro, Burgos, Logroño, Valladolid eta Madrilen, eta bulego gehiago ireki nahi ditu, bi Madrilen eta bat Zaragozan. Kutxak Madrili emango dio lehentasuna Espainiako Estatuan hedatzeko helburuari begira. Dagoeneko 32 bulego ditu Madrilen eta bat Bartzelonan. Aurten beste sei bulego ireki nahi ditu. Kutxak, dagoeneko, baditu sukurtsalak Gazteizen, Hendaian eta Baionan. BBK-k, bestalde, 45 bulego ireki nahi ditu Madrilen, eta, horrela, joan den urtean baino hamalau gehiago izango ditu. Ekitaldi honetan zehar 62 bulego zabaldu nahi ditu Bizkaitik kanpo. Caja Navarrak, Aurrezki Kutxen Espainiako Konfederazioko beste erakunde batzuekiko lankidetzan, hedatzen joateko duen asmoa ezagutarazi zuen bertako lehendakari Miguel Sanzen bidez. Nolanahi ere, uko egin dio beste kutxa batzuekin bat egiteko aukerari, oraingo status juridikoarekin jarraitu ahal izateko.
Euskadiko Kutxak 22.021 milioi pezetako mozkinak izan zituen, zergak ordaindu aurretik, 2000. urtean; hala, aurreko urteko 20.379 milioi pezetako mozkinak gaindituz. Bere kreditu inbertsioa, joan den urtean, 734.732 milioi pezetakoa izan zen, eta aurreko urtean 622.803 milioi pezetakoa. Euskadiko Kutxak urte honetarako duen helburua, beste euskal kutxen antzera, hedatze geografikoari ekitea da, horretarako 75 bulego berri irekiko ditu 2004. urtea bitartean, 19.000 milioi pezetako inbertsioarekin.
Baserritarren Kutxak, zergak ordaindu aurretik, 2.402 milioi pezetako irabaziak izan zituen 2000. urtean, aurreko urteko 2.182 milioi pezetakoak gaindituz. Bere kreditu-inbertsioa 99.000 milioi pezetakoa izan zen 2000. urtean, eta 89.389 milioi pezetakoa aurreko urtean. Kutxa honek 49 bulego ditu eta Bizkaian eta Araban soilik aritzen da, 261 langilerekin. Bere hedatze politika geraturik dago, eta zerbait izatekotan ere euskal lurralde hauetara mugaturik legoke.
Nafarroako Baserritarren Kutxari dagokionez 2.000. urtean 3.761 milioi pezetako irabaziak izan zituen, eta 1999an 4.056 milioi pezetakoak. Nafarroako Baserritarren Kutxa Espainiako Estatuko Baserritarren Kutxen Federazioan sarturik dago, eta 1999. urtearen amaieran 129 bulego eta 409 langile zituen, bulego horietako 27 Iruñean eta bere eskualdean izanik. Bere jardueraren esparrua, Nafarroaz gainera, Errioxa, Gipuzkoa eta Arabako hainbat aldetara iristen da, eta 2000. urtean ere hedatzen jarraitu zuen. 1999. urtean bere baliabide propioak 22.900 milioi pezetakoak ziren eta 196.065 milioi pezetako kreditu-inbertsioa izan zuen.


15.000 MILIOI GIZARTE JARDUERETARAKO.

2000. urtean zehar, BBK, Kutxa eta Vital euskal aurrezki kutxek 15.329 milioi pezeta xedatu zituzten gizarte jardueretarako, eta horrek %18,8ko igoera esan nahi du aurreko urtearekiko. Batzuentzako kopuru garrantzitsua bada ere, beste batzuen iritziz, esate baterako LABen iritziz, ez da nahikoa, beren ustez, %50a xedatu beharko bailitzateke helburu horretarako.
Egindako ekarpen guztien arteko %43,6, hau da, 8.179,3 milioi pezeta, kultura eta aisialdirako xedatu zen. Gizarte eta osasun laguntzarako 7.025 milioi pezeta xedatu ziren, gizarte jardueretarako emandakoaren %37,4. Hezkuntza eta ikerketa arloan 2.971,9 milioi pezeta jarri ziren, hau da, %15,8. Azkenik, ondare historiko, artistiko eta naturala babesteko 592 milioi pezeta xedatu ziren, %3,2.
Gizarte egintzetarako egindako ekarpen guztiaren %83,5, hau da, 12.796,3 milioi pezeta, Kutxa beraren egintzari atxikirik dago. Gainerako 2.476 milioi pezeta, hau da, %16,2, lankidetza egintzetara xedatu zuen. Azkenik eta amaitzeko besteren egintzetarako 57,1 milioi pezetako ekarpena egin zuen, hau da, guztiaren %0,4 .

GIRO POLITIKOAK GERARAZI EGIN DU EAEko KUTXEN ARTEKO BAT EGITEA
Duela urte batzuek geroztik, prentsak EAEko aurrezki kutxetako arduradunei behin eta berriz aipatzen dien gai nagusietako bat beren arteko bat-egitearen kontua da. Caja de Navarra honelako operazio batean sartzeko aukera bazterturik dago lehen urrats bati begira, behintzat. Kutxa bakoitzeko zuzendaritzen aldetik jasotako erantzuna ere beti berbera izan da: ez dago ezer, guk ez dakigu ezer, hori politikoen esku dago, eta abar. Egia da, bestalde, euskal kutxetako lehendakarien adierazpenen bidez, gehiago edo gutxiago, bat-egite horren aldeko jarrerak ageri direla. Inolako zalantzarik gabe, bat-egitearen aldeko jarrerarik argiena, hasierako interpretazioak aurkakoak izan baziren ere, BBKko lehendakari Jose Ignacio Berroetarena izan da. Vital eta Kutxako lehendakariek jarrera zalantzatsuagoa edota are aurkakoa ere agertu izan dute.
Gauza jakina denez, gaur egungo egoera politikoaren ondorioz, egunetik egunera urrunago ikusten da Caja Navarra honelako bat-egite prozesu batean sartzeko aukera, nahiz eta abertzale giroan bat-egitearen aldeko jarrerak sumatu. Bitartean, EAEko beste hiru kutxekin harremanak ditu, eta Kutxa Euskal-Nafarren Federazioen erakundearen barruan dago.
Ibarretxeren legealdi berria hasi aurretik, delako bat-egite horrek gauza egina zirudien. EAJk, EHren lankidetzarekin, gobernu berria osatu ondoren, lehendakariorde eta ekonomiako sailaren arduradun zenak berak iragarri zuen kutxen arteko bat-egitea lehentasunezko helburua zela, eta legegintzaldi horretan gauzatuko zela.
Baina, krisialdi politikoek, lehenik, Gipuzkoako Aldundian, EAJ bertako gobernutik atera eta PP sartu zenean eta, bigarrenik, EHk Ibarretxeren gobernuari bere babesa kentzearen ondorioz legebiltzarrean gutxiengoko egoeran geratzerakoan, kutxen bat-egitearen proiektua zokoratzea eragin dute. Honelako operazioa burutzeko erabaki politikoa ezinezkoa da honelako krisialdi egoera batean hartzea. Egin berri diren hauteskundeetako emaitzen ondoren sortzen den gobernu motaren arabera ikusiko da proiektua bere zokotik atera eta gauzatzen den edo erabat bazterturik uzten den. Ez da erraza izango erabaki bat hartzea, dirudien bezala, EAEren egoera politikoan funtsezko aldaketarik gertatzen ez bada, eta, ondorioz, politika mailako giro nahasi eta zatituak jarraitzen badu.
Testuinguru honetan inor ez da harritzen Kutxa Euskal-Nafarren Federazioko lehendakari Fernando Spagnolok inolako bat-egiteko asmorik ez dagoela adieraztea, duela gutxi egin duen bezala. Honela, Spagnolok euskal kutxen memoria aurkezteko ekitaldian, apirilaren 17an, zioenaren arabera, "ez dago bat-egiteari buruzko inolako azterketarik, eta ez da inolako lanik egin zentzu horretan".
LAB-Finantzak sindikatu abertzaleak, bestalde, euskal kutxek bat-egiteko interes kaskarra dutela adierazi zuen hurrengo egunean. Kutxen federazioko lehendakari Spagnoloren jarrera salatu zuen, berau "bat-egitearen guztiz aurka agertzen delako". Baina, sindikatu abertzalearen ustetan, aukera handia dago bat-egitea gauzatzeko eta arrakastatsu gertatzeko, betiere Euskal Herriaren ikuspegi sozial batetik eta eraikuntza ekonomikoaren alderditik begiratuta, nahiz eta garbi utzi zuen ez duela horretarako borondate politikorik sumatzen.


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude