BILBOKO DEUSTUALDEA IRAKURTZEKO "PREST"!

  • Deustualdeko euskaldunen arteko lokarri eta komunikazio bide izateko asmoz, Berbaizu euskara elkarteak herri aldizkaria plazaratu du berriki. Egunotan, bigarren alea prestatzen dabiltza eta laster batean kalean izango da.

2001eko maiatzaren 20an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Deustuko Erribera, Ibarrekolanda, Elorrieta, Arangoiti, San Inazio eta San Pedro Bilbo hiriko auzoak badira ere, zazpi auzook Deustualdea -administrazio arloan Bilboko 1. barrutia legez ezagutzen da- osatzen dute. Bertan, han-hor-hemengo euskara talde eta herri aldizkarien loraldi aroak eraginik eta etorkizuna euskaldunona izan behar duenaren iritziak sinetsirik, berein euskaldun batu zen iaz Berbaizu euskara elkartea sortuz. Euren xederik behinena Deustualdeko euskaldun komunitatea trinkotzea da, eta helburu horri eutsiz, gizartearen esparru guztietan euskararen normalizazioa lortzeko tresna eraginkorra izan gura dute. Hori guztiori erdietsi nahirik, lehendabizi euskara elkarteak aurrerantzean jarraitu beharreko lan ildoak (Deustuko euskaldunon elkar ezagutza erraztu, euskaraz bizitzeari muzin egiten dioten euskaldunengan eragin, euskarari dagozkion funtzioak berreskuratu, besteak beste) zehaztu, eta aldi berera, lantaldeak eratu zituzten xede eta ildoen gauzatzeko. Bilgune lan taldeak taberna-txokoa egitasmoa lantzen du. Gazte arloak gazteriaren inguruko egitasmoak mamitzen ditu. Kulturgintzakoek etorkizunekoan euskara elkarteak eskainiko dituen kultur zerbitzuak diseinatzen dituzte. Normalkuntza lan taldekoek esparru ezberdinetan euskararen normalizazioa lortzeko jarduten dute.
Deustuko jaien inguruko lanak koordinatzen ditu beste talde batek. Aisialdiko taldekoak inguruko herritarrei eskaintza atsegin eta euskalduna helarazten saiatzen dira. Azkenik, komunikazio taldekoek Deustualdeko euskarak dituen premiak eta bertako euskaldunen beharrizanak aztertzen dituzte.
Komunikazio lantaldeak egin ikerketaren puruz, euskarazko hedabide idatzi baten nahia nahiz beharra antzeman zen. Halatan, lokala lortu, erredakzio lan taldea eratu, hilabetekariaren azala eta egitura gorpuztu, eta finantzazioa lotu ondorenean, martxan ipini dute herri aldizkaria. Oraintsu -iragan martxotik goiti, xeheki-, "Prest!" doako hilabetekaria plazaratu berri dute, Deustualdearekin (berba hau erabiltzen dute 1925 arte herri independiente izan zenaren eremu osoa izendatzeko) lotuta dagoen informazioa hur-hurretik batu eta bertako euskaldunei nola batuaz hala bizkaieraz irakurtzeko aukera luzatuz. Berbaizu elkarteko lehendakari Jose Moralesek aldizkariko lehen zenbakian izkiriatua gure eginez, "garrantzi handikoa da Deustun euskara hutsezko komunikabide bat edukitzea eta, horregatik Berbaizu euskara elkartea sortzeaz batera, komunikazio batzordeak buru-belarri ekin zion aldizkariaren egitasmoa mamitzeari". Berbaizu euskara elkarteak, besteak beste, euskal komunitatea sendotzen lagunduko duen kalitatezko eskaintza kulturala ziurtatu gura die bertako euskaldunei, eta lan ildo horrekin bat eginez "Prest!" aldizkaria txukun, kalitatezko eta berritzaile dugu. Erredakzio taldera, berbarako, hedabide zenbaitetan (EITB, "Egin", "Berton" aldizkaria, "Hitzartu" aldizkaria ) arituriko eskarmentudun profesionalak eta berrikitan kazetaritza ikasketak bukaturikoak batu dira, baita kolaboratzaile andana ere.


HIZKUNTZA.

Euskara batua nahiz bizkaiera batuaz idatz daiteke kazetariaren gogora, beti ere bateko nahiz besteko arau eta legeak akorduan izan eta zuzen betez. Haatik, Deustualdeko euskaldunei (bederatzi mila inguru, euskara taldeak egin zerrendatzean) euskara txukun eta jasoko aldizkari bat eskaini nahian, "Prest!" aldizkarikoek zuzentzaile bat ipini dute langintza horretan. Egindako lan sendo eta errimeak bi mila aleko lehen zenbakia gauzatu du. Orain artean, aleok euskaltegi, taberna eta dendatan banatu ez eze, mila eta bostehun etxe euskaldunetara ere bidali dituzte. Aurrerantzean, inguruko euskaldunen helbidea lortu gura dute, "Prest!" aldizkaria posta bidez eta debalde Deustualdeko euskaldun ororen etxera hel dadin.


ATALAK.

Molde honetako aldizkariek ohiko duten egiturari eutsi diote; inguruko eskolen esku dagoen atala, artikulu monografikoak, gureak kanpoan, kanpokoak gurean, argazki zaharra, elkarrizketa, berri laburrak, kultura, kirola eta komikia. Orobat, zenbakirik zenbaki aldizkariko azalean agertuko den argazkiarekin lehiaketa antolatu dute. Argazkia Deustualdeko leku zehatz bat izanen da eta zein leku den jakinez gero, nahi duenak azalari datxekion datu-orria bete eta aldizkariaren egoitzara igortzearekin batera, liburu sorta baten zozketan esku hartuko du. Ibili-ibilian gauzak patxadaz eta astiro egin behar direla jakinik, aurrerantzean, epe laburrera begira sikiera, proiektua sendotu gura dute. Euskara elkartea eta aldizkaria ezagutzera eman, harpidetza kanpaina abian ipini, izaniko gabeziak zuzendu eta abar. Etorkizunera begirako egitasmoak, ordea, geroak zehaztuko ditu. Hektor Ortega "Prest!" aldizkariko zuzendariaren hitzetan, "aldizkaria orain hilabete jaio da, eta gure nahi guztia "Prest!" kalean ikustea zen. Aurrera begira ikusiko da zein bide hartuko dugun, baina beti ere unean uneko errealitatea eta bitartekoak kontuan izan beharko ditugu".


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude