ESPORTAZIOAK: HAZKUNDE EKONOMIKOA ULERTZEKO GAKOA

  • Herri bateko merkatu ekonomia ondo dabilenaren adierazgarri garbienetakoa haren esportazioen edo kanpo merkataritzaren indarra da. 2000. urtean Hego Euskal Herrian esportazioek %25 egin zuten gora, 3 bilioi pezetako mozkina lortuz.

2001eko maiatzaren 13an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Azken asteotan euskal gobernu autonomikoek, Nafarroakoak nahiz Gasteizkoak, 2000.urteko balantze ekonomikoaren datuak jakinarazi dituzte. Eta biak bat etorri dira iazko urtea Hego Euskal Herriko ekonomian oso urte ona izan zela adierazteko garaian. Biak %4,3 hazi dira, Espainiako Estatuak (%4,1) eta Euroguneak (%3,4) baino hazkunde handiagoa lortuz. Inolako zalantzarik gabe, Hego Euskal Herriak izan duen hazkunde ekonomikoaren gako nagusietako bat kanpomerkataritzaren igoeran datza, eta oso bereziki bere esportazioetan, %23 igo baitira aurreko urtearekiko. Igoera handiena Nafarroan izan zen, %26koa, eta EAEk %16ko igoera izan zuen.
Urte honetarako aurreikuspenak ez dira okerragoak. Hala esan daiteke, behintzat, bi Gobernuen eta hainbat erakunderen adierazpenak entzunda, esportazioetan nolabaiteko murrizpenen bat gerta badaiteke ere. Gobernuek %3,5eko hazkundea iragartzen dute 2001. urterako Espainiako Estaturako orokorrean, baina azken asteotan, BBVAko azterketen arabera, aurreikuspen horiek %2,8ra jaitsi beharko lirateke. Nolanahi ere, Hego Euskal Herriko ekonomiak gainditu egin dezake kopuru hori, aurreko urtean gertatu zen bezala.


ESPORTAZIOAK SEKTOREKA ETA LURRALDEKA.

Nafarroako esportazioak 2000. urtean 848.295 milioi pezetakoak (33.932 milioi libera) izan ziren, hau da, aurreko urtean baino %26,3 gehiago. Horrela, 1994az geroztik Nafarroako esportazioak goraka joan dira. 327.632 milioi pezeta (13.105 milioi libera) 1994an, 566.179 milioi pezeta (22.647 milioi libera) 1997an. Nafarroako inportazioak, bestalde, 637.858 milioi pezetakoak izan ziren, aurreko urtean baino %21,9 gehiago. Inportazioak ere etengabean igo dira, esate baterako 1994an 214.566 milioi pezetakoak izan ziren eta 1997an 385.953 milioi pezetakoak.
Sektoreka, berriz, Nafarroako esportazioak, 2000. urtean, garraioari (498.157 milioi pezeta) eta makineria mekanikoari (93.143 milioi pezeta) lotutakoak izan dira nagusiki. Hirugarren lekua nekazaritza arloari dagokio, 50.613 milioi pezetarekin, eta gero papera eta kartoiari, 42.679 milioi pezetarekin, eta produktu kimikoei, 840.052 milioi pezetarekin. Funtsezko horien ondoren, makinaria elektrikoa, produktu metalikoak eta ehungintza aipa genitzake esportazioen arloko garrantziaren arabera.
Esportazio horien xede diren herrialdeei dagokienez, 2000. urtean, batez ere Eurogunera bideratu ziren. Frantziara, 184.641 milioi pezeta esportatu ziren, Alemaniara 153.006 milioi pezeta, Erresuma Batura 112.984 milioi pezeta, eta Italiara 66.634 milioi pezeta. EEBBetara, aldiz, 18.805 milioi pezetako esportazioak bidali ziren.
EAEk, berriz, esportazioen eta inportazioen gorakada handi batekin itxi zuen 2000. urtea. Oraindik behin-behinekoak diren datuen arabera, 1,9 milioi pezeta inguruko esportazioak izan zituen, aurreko urtearekiko %16,48ko igoera, beraz, inportazioak 1,6 bilioi ingurukoak izan ziren, %31,07ko igoerarekin. Esan beharra dago inportazioen igoera petrolioaren prezioak gora egin izanak eta euroak dolarraren eta beste dibisen aurrean balioa galdu izanak eragin duela.
Lurraldeka Bizkaia nagusitzen da esportazioen arloan (740.000 milioi pezeta), %24,435 igoz aurreko urtearekiko. Gipuzkoak 580.000 milioi pezetako esportazioak egin zituen, hau da, aurreko urtean baino %11,80 gehiago. Azkenik, Arabak 570.000 milioi pezetako esportazioak izan zituen, %11,97ko igoera izanik.
Euskal Autonomi Erkidegoko kasuan ere esportazioen xede diren herrialdeak Europakoak dira, haien %80 bereganatuz. Nolanahi ere EAEko esportazioek behera egin dute Europako Batasunean, eta igo egin dira Europako beste herrialde batzuetan, batez ere ekialdekoetan. Europatik kanpoko esportazioak Ipar eta Hego Amerikara bideratu dira, eta zerbait gutxiago Afrikara, Ozeaniara eta Asiara, nahiz eta Ekialde Hurbilerako esportazioek gora egin duten.
EAEn esportazio gehien izan duten sektoreak turismo autoena eta merkantzien garraiorako ibilgailuen zati eta osagarriena dira. Horien ondoren honako gaiak esportatzen dira gehien: petrolio edo mea bituminosoen olioak, kautxuzko neumatiko berriak, trasatlantikoak eta itsasontziak,eskuko erremintentzako tresna aldagarriak, aleatu gabeko altzairuzko edo burdinazko profilak, hodiak eta profil hutsak eta hodietarako eta galdaretarako iturgintzako gaiak.


EUROPAKOA BAINO GEHIAGO HAZI.

Hego Euskal Herriko ekonomia Europakoa baino gehiago hazi zen 2000. urtean, industri sektoreak eta kanpo merkataritzak izan zuten jarduera onari esker. Horrela nabarmendu dute Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko arduradunek azken egunotan. Hego Euskal Herriko Barne Produktu Gordinak %4,3 egin du gora. Epe horretan bertan Espainiako Estatuak lortutako hazkundea baino bi hamarren gehiagoko igoera da, eta delako Eurogunean lortutako %3,4koa baino askoz handiagoa.
Nafarroaren hazkunde ekonomikoa %4,3koa izan zen, aurreko urtekoa baino lau hamarren handiagoa, baina, horrekin batera, KPI ere asko igo zen (%4,1). Hala ere, Nafarroako arduradunak itxaropentsu daude etorkizunera begira, nahiz eta, Estatu Batuetako ekonomiaren moteltzearen ondorioz, Nafarroako ekonomia eraginda gerta daitekeela dioten batzuek. Datu hori koiunturala delakoan daude. Ekonomiaren hazkundea kanpo merkataritzaren jarduera onean oinarritu da nagusiki, 1999 urtearekiko %26 hazi baita. Horrela orekatu ahal izan zuen Nafarroak kontsumo iraunkorreko barne eskaeran izan zuen beherakada.
Nafarroaren eragile ekonomiko nagusia 2000. urtean industri sektorea izan zen, %5,4ko hazkundearekin, eta bigarrenik zerbitzuen sektorea, %3,8 baino zertxobait gehiagoko igoerarekin. Nekazaritzak ere gora egin zuen, baina hamarren bat besterik ez dio eragin hazkunde orokorrari. Ogasun publikoak, bestalde, 930 milioi pezetako saldo positiboa izan zuen 2000. urtean, nahiz eta esan beharra dagoen 1999an kopuru hori handiagoa izan zela, 2.405 milioi pezetara iritsi baitzen.
EAEk Nafarroaren antzeko hazkundea izan zuen, %4,3koa. Hemen ere Nafarroaren antzeko eragileak dira nagusi, industria eta kanpo merkataritza, %16,6ko hazkundearekin. Inbertsioek gorakada garrantzitsua izan zuten eta, horrekin batera, inflazioak ere bai, %3,8ra helduz. Eusko Jaurlaritzako arduradunek diotenez, 90eko hamarkadan hiru lurraldeen arteko batez besteko hazkundea %3,5ekoa izan zen. Bitarte horretan Espainiako Estatukoa %2,6koa izan zen eta Europako Batasunekoa %1,8koa.
Beste erakunde batzuen aurreikuspenak ezkorrak izanik ere, Eusko Jaurlaritzako nahiz Nafarroako Gobernuko arduradunek egiten dituzten aurreikuspenak baikorrak dira 2001. urterako ere. Nafarroako Gobernuak %3,5eko hazkundea jarri du 2001erako helburu gisa, eta Eusko Jaurlaritzak, berriz, %4koa. Halaber, aurreikuspenen arabera, 2001-2003 urte bitartean EAEko batez besteko hazkundea %3,5ean kokatu beharko litzateke. Gogoan izan beharra dago Espainiako Gobernuak eta Europako Batasunak ekonomi hazkundeari dagokionez egin dituzten aurreikuspenak 2000. urtean izandakoen azpitik daudela, batez ere Estatu Batuetan gertatzen ari den ekonomiaren moteltzeak izan dezakeen eragina kontuan izanda. Egiten duten aurreikuspena %3koa da. Betidanik oso azterketa zorrotz eta zuzenak egin izan dituen eta urtez urte asmatu izan duen BBVAren Azterketa Zerbitzuak jaitsi egin du bere aurreikuspena, eta %2,8an jarri du Espainiako Estatuko 2001. urteko ekonomiaren hazkundea.

HAZKUNDE IKUSGARRIA
Hego Euskal Herriko esportazioak era ikusgarrian hazi dira azken urteotan. Adibide bat jartzearren, EAEn nahiz Nafarroan ia bikoiztu egin da azken sei urteetan, 1995eko 1,5 bilioi pezetatik 2.000ko 2,7 bilioira igaroz. Euskal esportazioek 1995ean lortutako 1,5 bilioi pezetako kopurutik 1,03 bilioi pezeta EAEri zegozkion eta gainerako 473.487 milioi pezetak Nafarroari. Hurrengo urtean esportazio horiek 1,68 bilioi pezetakoak izan ziren, hortik EAEri zegokion zatia 1,17 bilioi pezetakoa izanik, eta Nafarroari 503.307 milioi pezetakoa. 1997. urtean, guztira 2,09 bilioi pezeta izan ziren, 1,53 bilioi EAEri zegozkionak eta 566.179 milioi pezeta Nafarroari. 1998. urtean 2,27 bilioi pezetako esportazioetatik 1,61 bilioi EAEkoak izan ziren eta 660.088 milioi pezeta Nafarroakoak. 1999ko 2,29 bilioi pezetako esportazioen 1,62 bilioi zegozkion EAEri eta 671.682 milioi pezeta Nafarroari.


Azkenak
Euskal diaspora elkartuko da Boisen, eta jendetsua izatea espero dute

AEBetako Idaho estutako Boise hiriburuan ospatuko dute euskal kultura ezagutarazteko, eta euskal diaspora batzeko. Hainbat ekitaldi egingo dituzte uztailaren 29tik abuztuaren 3ra arte.


Gurasotasun baimena 16 astetik 17ra luzatuko du Espainiako Gobernuak, eta 32 aste gurasobakarrentzat

Astearte honetako gobernu bileran onartuko dute PSOEk eta Sumarrek, akordioa iragarri baitute. Neurria "berehala" ipiniko dela indarrean jakinarazi dute.


Astebeteko liskarren ondoren, Thailandiak eta Kanbodiak su-eten akordio bat sinatu dute

Duela astebete, bien arteko mugan Thailandiako eta Kanbodiako tropak elkarri eraso egiten hasi ziren, Frantziaren kolonizazio aldian jatorria duen gatazka berpiztuta. Bi herrialdeek "berehalako eta baldintzarik gabeko" su-etena ezartzea adostu dute astelehenean, 35... [+]


Zuzenean eta zeharka 434.000 palestinar hil ditu Israelek 2023ko urritik, Gazako biztanleriaren %20, kalkulu baten arabera

The Lancet aldizkari ezagunak iazko uztailean eginiko "aurreikuspen zuhurraren" ondoren, zuzenean eta zeharka Gazan hilda egon daitezkeen palestinarren kopurua eguneratu du Steven Donziger abokatu entzutetsu estatubatuarrak, The Lancet-en formula... [+]


Europa makurrarazi du Trumpek
AEBek Europako produktuei %15eko muga-zergak ipiniko dizkie, eta alderantziz ezer ere ez

Horrez gain, Europa behartu egin du gasa AEBei erostera, 750.000 milioi euro xahutu beharko ditu horretan datozen hiru urteotan; beste 600.000 milioi euro gehiago inbertitu beharko ditu han, "inbertsio estrategikoetan"; eta, "ehunka milioi euro", zehaztapen... [+]


Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


Gosez hiltzen ari gara

Nire gorputza erortzen ari da. Ama kolapsatzen ari da nekeak jota. Nire lehengusuak egunero jokatzen du bizitza laguntza pixka baten truke. Gazako haurrak gure begien aurrean hiltzen ari dira eta ezin diegu lagundu.


Octavio Alberola zendu da, Donostian Franco hiltzen saiatu zen anarkista

1962ko udan, CNT Francisco Franco diktadorea hiltzen saiatu zen Donostian, ETAren laguntzarekin. Octavio Alberola anarkistak koordinatu zuen ekintza, baina huts egin zuten.


Paul Urkijoren ‘Gaua’ hurrengo filmaren soinu bandaren grabaketan parte hartu du Aiaraldeko Iaiaiai taldeak

Irrintzi eta performance taldeak aste honetan egin ditu grabaketak Paul Urkijoren eta Mursegoren eta Aran Callejaren gidaritzapean, eta beste artista batzuekin elkarlanean, Ibon RG-rekin besteak beste. Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko dute pelikula, urrian.


2025-07-28 | Gedar
Arrazakeriarekin lotu ziren iazko gorroto-delituen ia erdia Espainiako Estatuan

%37 genero- eta sexu-diskriminazio kasuekin loturik egon ziren, eta aporofobia %33 hazi zen. Gorroto-delituen intzidentzia tasarik altuena Nafarroan identifikatu zuten iaz.


Umezurtz geratu diren Palestinako haurrei eskolak ziurtatzeko 41.000 euro bideratuko ditu Salam Gaza erakundeak

Nafarroako Kutxa Fundazioari esker 41.000 euro bideratuko ditu Palestinara Salam Gaza Gobernuz Kanpoko Erakundeak, umezurtz geratu diren haurrei eskolak bermatzeko gutxienez beste urtebetez. Alor akademikoa eskaintzeaz gainera, babes psikologikoa eta laguntza emozionala... [+]


2025-07-28 | Hala Bedi
Gasteizko kanpaldian jasandako Poliziaren bortizkeria salatu dute GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak

GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak salatu dute Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak gogor kargatu zutela "giro lasaian" egiten ari ziren ekimenaren aurka. Lau atxilotu, 11 identifikatu eta hamarnaka zauritu utzi zituzten Poliziaren esku hartzeari buruzko bestelako... [+]


Espetxetik irten da Georges Abdallah, Europan espetxean denbora gehien zeraman preso politikoa

40 urte pasatxoko espetxealdiaren ostean, joan den ostiralean atera zuten espetxetik, eta segituan Libanora eraman, bere jaioterrira. Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz ez... [+]


Eguneraketa berriak daude