ZUBITIK ZINTZILIK

  • Ezkerralde langile eta eskuinalde burgesaren artean, edo berauek lotuz, Portugalete dugu, bien arteko nahasketa atsegin eta kontzentratua, eta, batez ere, Bizkaia zubia ala zubi esekia deiturikoa, Bizkaiako sinboloetako bat.

2001eko maiatzaren 06an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Santurtziren ondo-ondoan kokatua, Portugalete txiki, baina girotsua datorkigu, bertako (eta Bizkaiko) ikurra den Bizkaia zubi ikusgarriarekin (bertaratzeko, Sestaoko hasierako kartela ikusi bezain laister bi aldiz ezkerrera egin, aldapa gogorra jaitsi, eta berriz ere ezkerrera). Zubi hauxe erabiliko dugu, hain zuzen, Nerbioi ibaia zeharkatzeko.


PORTUGALETE

Portugaletek Santurtzirekin batera hiri bakarra osatzen duela esan genezake, batetik bestera igarotzeko batzuetan kalea zeharkatu besterik egin behar ez delako (edo muturreko adibide bat jarriz, eraikin baten barruan gela batetik bestera pasatzea).
"Portu" (ingurukoen artean hala izendatua baita) kasu bitxia da, batetik hiru kilometro karratutan 50.000 pertsonatik gora bizitzeak, imajina dezakezuenez, herrian sekulako giro eta animazioa sortzen dituelako eta bestetik, nahiz eta Ezkerraldean kokatu, beti langile baino burges kutsu handiagoa izan duelako.
Gaur egun, Portugaletek pozik eskaintzen ditu bere alde zahar gogoragarria, Nerbioi ondoko pasealeku polita, eta batez ere, honen gaineko Bizkaia edota zubi esekia, Bizkaia osoko ziluetarik ezagunenetarikoa eta portugaletetarrak harrotzeko arrazoi nagusia.

Laburpen historikoa
Nahiz eta herri gisa lehenagotik existitu, hiri gisa 1322an eratu zen, Maria Diaz de Haro Bizkaiko Andereak luzatutako foruari esker. Hortik aurrera, Erdi Aroren azkenaldia (XIV-XV. mendeak) Euskal Herriko beste leku askotan bezala sendien arteko borroken gorabeherek markatu zuten. Portugaleteren kasuan Salazar sendia aipatu behar dugu, 1379an beren izena daraman dorretxea eraiki zuena.
Bitartean, itsasadarraren ondoko gotorleku gisa sortutako hiria merkataritza eta industrian murgiltzen hasten da, XVI. mendean gaur arte iraun duen garapen ekonomiko eta demografikoa hasiz. Hirugarren Karlistadan (1871-75) setioa eta hiria hartzea jasan ondoren, hortik aurrera bere modernizazioa azeleratu egin zen, trenbidea, zubi ospetsua eta abar inauguratuz.
Urte horietan Portugalete modan jarri zen burgesiaren baitan, hondartzak eta bainuetxearengatik batik bat, eta gaur berau edertzen duten eraikinetako asko egin ziren. Mende honen bigarren erdian berriz, ondoko guneetako industrializazioak eraginda, hiriak sekulako hazkunde demografikoa izan du, Euskal Herriko "Hong-Kong txikia" dei genezakeena bihurtzeraino.

Ikustekoak
Santurtzi eta Portugalete lotzen dituen Nautika Eskolatik 820 metro neurtzen dituen burdinazko kaia sortzen da, Abraren uretan barneratzen dena. Itsas haizeaz gozatzeko leku egoki honetan kainaberadun arrantzale bat baino gehiago ikusiko duzue.
Erdigunerantz, aldiz, Txurruka kaia hasten da, portuko lanak zuzendu zituen injeniariaren omenez. Bere gainean XIX-XX. mendeko etxe burges ederrak altxatzen dira. Halere, bertatik paseatzen hasi aurretik eskuinean dugun Areilza Doktorearen parkean sartu gaitezke.
Txurruka kaiaren erdian hiri honetako sinboloa hasten da, itsasadarra zeharkatzen duen Bizkaia zubi ospetsua. 1893an eraikia, munduan bere moduko lehenengoa izan zen, hots, bi mutur dituen zintzilikako lehen zubia, (gaur egun bederatzi daude soilik), itsasontzi handiak pasatu beharrak ez baitzuen zubi arrunta egiteko aukerarik uzten. Burdinazko eraikin harrigarri honek ibaiaren zabalerak dituen 160 metroak lotzeko sistemarik erabiliena izaten jarraitzen du, eta bere interesagatik, Gizateriaren Ondaregai izendatu dute.
Zubia igaro eta laster Orubearen plaza ederrera iritsiko gara, herriaren erdigunea markatzen duen zabalgunera.
Plazan bertan, estilo nahasketa nabaria erakusten duen mende hasierako Musika kiosko ikusgarria dago. Plazaren erdi-erdian, berriz, Victor Txabarriri eskainitako monumentua dago, XIX. mende amaierako euskal ekonomia eta politikagintzan eragin handia izan zuen portugaletetarraren oroimenean.
Enparantza edertzen laguntzen duten beste bi eraikinak 1884ko udaletxe barroko-neoklasikoa (arkupeduna eta tonu urdinetan margotua dagoenez oso ikusgarria), eta estilo kolonialeko (beste batzuentzat neoklasikoa) hotela dira. Azken hau Bizkaiko mende hasierako aristokraziaren topagune zen. Azkenik, udaletxearen alboan, Santa Maria eta Salcedo kaleen kantoian, Portugaleteko urrezko garaiko beste eraikin ikusgarri pare bat ikusiko dugu, plaza ederrari amaiera ezinhobea emanez.
Salcedotik jarraitu eta Iturrizar kalean ezkerrera joz Santa Clara komentura iritsiko gara. Bertan Errenazimentuko plateresko estiloko kanpandorrea azpimarra dezakegu. Herriko beste tenplu erlijioso nagusira joateko, aldiz, bide beretik itzultzea eta Santa Maria kale aldapatsua igotzea gomendatzen dizuegu, horrela "Portu"ko kalerik girotsuenetarikoa ezagutuko duzue-eta. Kale honetan bertan, lehenbizi topatuko duzuena Salazar dorretxea izango da, 1379. urtean egina eta 1934an berreraikia izan zena.
Itsasadarra behatzeko begiratoki aparta osatzen duen inguru honetan antzinako harresien zatitxo bat ere ikusiko duzue, erdi puntuko arku bat eta guzti. Ondoan dagoen Santa Maria basilika hiriko eraikin historikorik garrantzitsuena da. Gotiko-Errenazimenduko estilokoa, gurutze latindarrean hiru nabe ditu. Barruan zutabeak, triforioa, gurutzeriako sabaia eta erretaula nagusia nabarmentzen dira. Azkenik, bisitaldia La Canilla pasealekuan buka dezakegu, lau urtaroak irudikatzen dituzten estatuen inguruan.
INFORMAZIO PRAKTIKOA
PORTUGALETE

Turismo Bulegoa:
Manuel Calvo z/g. 94- 495 60 03.

Udaletxea:
94- 472 92 00.

Udaltzaingoa:
94- 472 92 92.

Anbulategiak: <
- Barrengoitia z/g. 94- 496 71 13.
General Castaños 34. 94- 483 66 02.
Gurutze Gorria: Geltoki z/g. 94- 462 83 97.

Botikak:
- Egusquiaguirre- Maria Diaz de Haro 1. 94- 495 47 91.
- Sarria- General Castaños 20. 94- 496 21 26.

Bankuak:
- BSCH- Abaro Etorbidea 6.
- BBVA eta BBK- General Castaños.

Kotxe-tailerrak:
- Carrocerias El Cadagua (garabia)- Zomillo 8. 94- 483 37 83.
- Taller La Estrella- Axular 1. 94- 495 68 30.

Jatorduan:
- El Abra Jatetxea- Maria Diaz de Haro 6.
- Nervión Jatetxea- Maria Diaz de Haro 7.
- Baserri Amaike Erretegia- Jose Zaldua 31
- Unai Bar-Jatetxea- Gipuzkoa 12.

Lo egiteko:
-Hotel Bellmar- Ortuño de Alango 31. 94- 483 45 00.
- Pensión La Guía- Virgen de la Guía 4. 94- 483 75 30.


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude