AURTEN ZERGADUN GEHIAGOK EGIN BEHARKO DU ERRENTA AITORPENA

  • Iazko emaitzak ikusita, aurten errenta aitorpena egin behar izateko muga 5 milioi pezetatik 3 milioi pezetara jaitsi dute EAEko foru aldundiek. Araban eta Gipuzkoan aste honetan hasi da kanpaina eta maiatzean Bizkaian eta Nafarroan zabalduko da epea.

2001eko apirilaren 15ean
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) kanpaina aste honetan hasi da Hegoaldean. Apirilaren 2an eman zitzaion hasiera Araban eta Gipuzkoan, eta ekainaren amaiera bitartean iraungo du. Hegoaldeko gainerako herrialdeetan, Bizkaia eta Nafarroan, maiatzaren 2an abiatuko da, eta guztiek ekainaren edo uztailaren amaieran bukatuko dute.
PFEZen arauetan egindako aldaketen ondorioz, aurreko urteetan baino askoz hiritar gehiagok egin beharko du zerga aitorpena, aitorpena egiteko gutxieneko muga 5 milioi pezetatik (200.000 libera) 3 milioi pezetara (120.000 libera) jaitsi delako, nahiz eta etxebizitzari ematen zaion tratamendua lehen baino hobea den. Neurri honek izango duen eragina, aldundi bakoitzak egindako aurreikuspenen araberakoa izango da. Araban, agudoen ibili den aldundia izanik, aldaketa hori dela medio 9.560 arabar gehiagok egin beharko du aitorpena. Arabako PPren gobernuak dioenez, iaz 10.000 zergadun galdu ziren. Eta Araban horrela gertatu baldin bazen, erraz jakin daiteke, proportzionalki, zer gertatu zen gainerako euskal herrialdeetan. Hala ere, Bizkaiko Aldundiak aurreikusten duenez, 1999an izandako 486.772 aitorpenen antzeko kopurua izango da. Arabako kasuan, uste denez, apirilean bertan 5.053 milioi pezeta itzuliko dira, eta urte amaierarako 9.633 milioi pezeta izango dira itzuliko direnak, hau da 1999an baino %4,7 gehiago.


NAFARROAK ARAUDI PROPIOA DU.

EAEko foru aldundi guztiek onartu dute PFEZaren berrikuntzak ez zuela ia inolako eraginik izan aitorpenen kopuruan, eta, beraz, berrikuntzak porrot egin zuela. 1999ko errenta aitorpenak bost milioitik beherako diru sarrerek aitorpenik egin beharrik ez izatearen berrikuntza izan zuen, eta lortutako emaitzek ez zituzten pozik utzi foru aldundietako arduradunak. Neurri horrekin eta hileroko atxikipenetan bi puntu jaistearekin, aitorpenen kopurua asko murriztuko zela espero zuten. Bizkaian, esate baterako, azken urteetan bostehun milatik gora aitorpen egin izan da. Nafarroak araudi propioa du, eta ez du horrelako arazorik izan.
1999ko kanpainan, itzuli beharreko aitorpenen kopurua ez jaisteaz gainera, igo egin zen, eta 13.000 aitorpen gehiago izan ziren dirua itzuli beharrekoak. Guztira, era honetako 392.530 aitorpen izanik, 50.000 milioi pezeta inguru itzuli ziren. Aldiz, ordaintzea egokitzen zitzaien zergadunen aitorpenak 48.000 gutxiago izan ziren; hala 92.242 aitorpen egin ziren eta 25.000 milioi pezeta bildu ziren. 1999ko kanpainan 486.772 aitorpen izapidetu ziren, eta aurreko urtean 526.340. Beraz, 40.000 aitorpen gutxiago egin izanak ez ditu, inolaz ere, aurreikusitako helburuak bete.
Gipuzkoan 307.473 aitorpen egin ziren, eta horietako 220.560 dirua itzultzeko eskubidea zutenek eginak izan ziren, eta guztira 26.989 milioi pezeta itzuli ziren. Ordaindu behar zutenenak, berriz, 85.621 izan ziren eta 14.244 milioi pezeta ordaindu zizkioten Ogasunari. Bizkaian, 486.772 aitorpenetatik 378.787 dirua itzuli beharrekoak izan ziren, guztira 47.972 milioi pezeta. Ordaindu behar izan zutenen aitorpenak 94.242 izan ziren, eta 22.026 milioi pezeta ordaindu zizkioten Ogasunari. Horregatik, aurtengo kanpainan 3 milioitik gorako diru sarrerak dituztenek ere aitorpena egin beharko dute.


PROBIENTZIEN ARTEKO EZBERDINTASUNAK.

Alderdi politikoek dituzten arazo politikoen ondorioz, EAEn ez da lortu PFEZaren araudia bateratzerik, eta Bizkaiak ezberdintasunak ditu Araba eta Gipuzkoarekiko. Besteak beste, garrantzitsuenak aipatzeagatik, batetik, Bizkaiak pentsio planetarako ekarpenei Arabak eta Gipuzkoak baino muga handiagoa jartzen die, eta, bestetik, akzioen eta etxebizitzen salmentarekin lortutako gainbalioei tratamendu murriztaileagoa ezartzen die. Jarraian, aldaketa esanahitsuenen aipamena egingo dugu.
Bizkaian, pentsio planetan egiten diren ekarpenak lortzen duten zerga murrizpenaren muga lan errendimenduekin eta jarduera profesionalekin lortutakoaren %25ean dago, gehienez 1.300.000 pezetara iritsiz. Ezkontideek, 1,2 milioi pezetatik beherako diru sarrerak edo errentak baldin badituzte, oinarri zergagarritik kentzeko aukerarekin, gehienez ere, 400.000 pezeta jarri ditzakete pentsio plan batean. Bizkaitik kanpora, ekarpenen muga 1,2 milioi pezetakoa da, eta ezkontideen kasuan 300.000 pezetakoa.
52 urtetik gorakoen pentsio-planetarako ekarpenek malgutasun handiagoa izango dute. Horrela, zergadunek beste 100.000 pezetako kenketa egin dezakete 52 urtetik gorako urte bakoitzeko, lan errendimenduen %40ko edo 2,6 milioi pezetako gehienezko mugekin. Bizkaitik kanpora muga hori 2,5 milioi pezetakoa da.
Minusbaliotasunen bat duten pertsonek pentsio planetarako ekarpenak 2,6 milioi pezetako mugaraino gehitu ditzakete eta Bizkaitik kanpora muga hori 2.500.000 milioi pezetakoa da.
Ondare gehikuntzetan gaur egun Bizkaian indarrean dagoen legeria utzi da, eta horrek esan nahi du bi urtetik gora edukitako ondasunen eskualdaketa bidez lortutako gainbalioentzat %20a utziko dela grabamen tasa gisa. Araban, Gipuzkoan eta Nafarroan, Espainiako Estatuaren gainerakoan bezalaxe, %18a izango da gainbalioengatik ordaindu beharrekoa, hau da Bizkaian baino 2 puntu gutxiago.
Ondarearen gaineko zerga ordaintzera beharturik dauden zergadunen etxebizitza salbuetsirik geratuko da Bizkaian, gutxienez bere balioaren lehenengo 30 milioi pezetetan. Orain arte, etxebizitza horien balioa erabat sartzen zen zergaren oinarri zergagarrian, eta orain hori nabarmen murriztuko da. Hegoaldeko gainerako herrialdeetan muga hori 25 milioi pezetakoa da.


EAE-KO ZERGADUNEK 1,33 BILIOI PEZETA ORDAINDU ZITUZTEN 2000. URTEAN.

EAEko ogasunak urtetik urtera diru gehiago biltzen du zergadun partikularrekin nahiz enpresekin. 2000. urtean 1,33 bilioi pezeta bildu zituen, eta aurreko urtean 1,22 bilioi pezeta, beraz azken urte horretan %9,4 gehiago bildu zuen. Bizkaian, 690.868 milioi pezeta bildu ziren, Gipuzkoan 432.002 milioi pezeta eta Araban 214.943 milioi pezeta.
Ogasunak lortzen duen diru kopuru hori atal bat baino gehiagoren bidez biltzen du. PFEZen atalean 422.692 milioi pezeta bildu ziren, eta hortik 214.425 milioi pezeta Bizkaiari dagozkio, 140.349 Gipuzkoari eta beste 67.918 Arabari. Sozietateen gaineko zergaren atalean 150.619 milioi pezeta bildu ziren, 77.502 Bizkaian, 46.403 Gipuzkoan eta gainerako 26.714 Araban. Eta guztien artean ekarpenik handiena BEZari dagokio, guztira 464.447 milioi pezetako ekarpena egin baitzuen, hortik 233.456 Bizkaian bildu zen, 152.814 Gipuzkoan eta beste 78.176 milioi pezeta Araban. Diru sarreren beste ataletako bat fabrikazioaren zerga bereziena da, eta hor 173.974 milioi pezeta bildu ziren. Bizkaian 89.284 milioi pezeta bildu ziren guztira, Gipuzkoan 56.924 eta Araban 27.766. Azkenik, "gainerako zergak" delako beste atal bat dago. Atal horretan 126.081 milioi pezeta biltzen dira; hurrenez hurren, Bizkaian 76.201, Gipuzkoan 35.511 eta Araban 14.369.
Aurreko datu horien arabera ikus dezakegunez, Eusko Jaurlaritzari emandako 100 pezetatik, 51,76 Bizkaiko Foru Aldunditik datoz, 32,72 Gipuzkoakotik eta 15,96 Arabako Foru Aldunditik. Horren arabera, 1999. urteko zenbakiekin alderaketa bat egingo bagenu, Arabaren ekarpena 0,32 puntu igo da, Gipuzkoarena 0,12 eta Bizkaiarena, aldiz, 0,44 puntu jaitsi da.
Ekarpenen igoera horrek gauza bat esan nahi du Eusko Jaurlaritzako arduradunentzat: ekonomia ondo joan da, batzuentzat besteentzat baino hobeto joan bada ere.
Gauzak horrela, Gipuzkoan diru bilketak beste herrialdeetan baino igoera ahulago izan duenez, EAE dagoen Elkartasun Fondoak 1.707 milioi pezeta eman dizkio Gipuzkoari. Fondo hori sortu zenetik, orain arteko urte guztietan Bizkaia izan da fondo hori jaso duena. Horrek, besteak beste, garbi erakusten du azken urteetan hainbeste enpresaren suntsipena eta birmoldaketa jasan behar izan duen Bizkaiko herrialdea hobetzen joan dela urtez urte.

LANGILEAK ZERGADUN
Hego Euskal Herriko zerga bilketaren %80 langileen errenten bidez lortzen da, hau da, nomina baten bidez kobratzen dutenengandik. Nomina dutenek ezin dute iruzurrik egin errenta horrekin. Beraz, nomina hori ez dutenek aukera gehiago dituzte horretarako. Horrela ulertzen da Hego Euskal Herrian urtero 400.000 milioi pezeta (16.000 milioi libera) inguruko iruzurra egotea, nagusiki, lanbide liberalen eta enpresaburu txiki eta handien partetik.
Hain zuzen ere, gizarte soldataren aldeko borrokan ari direnen ustetan, zergen iruzur honi aurre eginez lortuko litzateke, batetik gizarte soldata duin bat ahalbidetzea eta, bestetik, enplegua sortzeko baliabideak lortzea eta, horrela, gizarte soldataren premia murriztea. Horretarako ezinbestekoa da, noski, iruzurrari zorrotz aurre egitea eta lortzen dena helburu horretarako xedatzeko borondatea izatea.

LANGILEAK DIRA GEHIEN ORDAINTZEN DUTENAK
Hego Euskal Herriko zerga bilketaren %80 langileen errenten bidez lortzen da, hau da, nomina baten bidez kobratzen dutenengandik. Nomina dutenek ezin dute iruzurrik egin errenta horrekin. Beraz, nomina hori ez dutenek aukera gehiago dituzte horretarako. Horrela ulertzen da Hego Euskal Herrian urtero 400.000 milioi pezeta (16.000 milioi libera) inguruko iruzurra egotea, nagusiki, lanbide liberalen eta enpresaburu txiki eta handien partetik.
Hain zuzen ere, gizarte soldataren aldeko borrokan ari direnen ustetan, zergen iruzur honi aurre eginez lortuko litzateke, batetik gizarte soldata duin bat ahalbidetzea eta, bestetik, enplegua sortzeko baliabideak lortzea eta, horrela, gizarte soldataren premia murriztea. Horretarako ezinbestekoa da, noski, iruzurrari zorrotz aurre egitea eta lortzen dena helburu horretarako xedatzeko borondatea izatea.


Azkenak
Aroztegiko epaiketaren kronika (bosgarren eguna)
Frogarik gabe, zigor eskaera gogorra auzipetuen gainean

Fiskalak eta akusazio partikularrak zazpi auzipetuen zigor eskaerak berretsi dituzte, 46 hilabeteko kartzela zigorra eta 56.000 euro enpresei egindako kalteen ordain gisa. Auzipetuen abokatuek absoluzioa eskatu dute. Epailearen eskuetan geratu da erabakia.


Arabako zentral fotovoltaikorik handienari baimena eman dio Espainiako Gobernuak

231.000 panel jarriko dituzte, Arabako hego-mendebaldeko ehun hektareatan zehar: Armiñonen. EUskal Herriko bigarren eguzki parke handiena izango da.


2025-05-23 | Gedar
Preso politikoei harrerak egitea debekatzen saiatuko dira berriz Espainiako Estatuan

PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.


2025-05-23 | ARGIA
Arantxa Tapia fitxatu duen enpresak diseinatuko du Jaurlaritzaren mila milioi euroko inbertsioa

Maiatzaren 22an EAEko Legebiltzarrak mila milioi euro zorpetzeko lege proiektua onartu du “zientzian, teknologian, enpresan eta industria sektorean eragiteko”. Naiz hedabideak jakitera eman duenez, Eusko Jaurlaritzak KPMG Asesores SL enpresari eskatu dio plana... [+]


2025-05-23 | Irutxuloko Hitza
Aldi baterako alokairu kontratuen “iruzurra” salatu du Donostiako Stop Kaleratzeakek

Donostiako Parte Zaharreko maizter batek 11 hilabeterako alokairu kontratua bost urterako legezko kontratu bihurtzea lortu du.


Netanyahuk dio ‘Palestina askatu’ dela gaur egungo ‘Heil Hitler’

Washingtonen Israelek duen enbaxadako bi langile tiroz hilda agertu eta gero egin ditu adierazpenak Netanyahuk. Israelgo Gobernuak zuzenean lotu ditu Washingtongo erasoak eta  Europako zenbait gobernuburuk Gazako sarraskiaren aurka egindako adierazpenak.


Seaskaren baliabideak emendatzeko eskatu diote Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko parlamentariek

Maiatzaren 21ean bidali diote gutuna Elisabeth Borne Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko sei parlamentariek. Dagoen ikasle kopurua ikusita, ikastoletarako aurreikusi dituzten lanpostuak "aise gutxiegi" direla deitoratzen dute gutunean. Kexua adierazteko... [+]


Eibarko Udalak jai batzordeari jarritako oztopoak salatu dituzte

Eibarko San Juanetara begira, Eibarko jai batzordeak udal-gobernuaren eta alkatetzaren aldetik jasotzen ari duen jarrera salatu du. JHH Jaixak Herrixak Herrixandakoak batzordeak luzatu proposamenak "arrazoirik gabe" errefusatu dituztela deitoratzeaz gain, Udalak... [+]


2025-05-23 | Elhuyar
Ipar globaleko konpainia gutxi batzuk dira baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazken arduradun nagusiak

Ehun konpainia multinazional baino ez daude baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazka guztien % 20aren atzean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak egin duen ikerketa baten arabera. Ikerketak agerian utzi du iparralde globaleko herrialdeetako konpainiak baliabideez... [+]


“Arau askorekin jaten ikasten badugu, agian ez ditugu gorputzaren beharrak nabarituko”

Mireia Centeno Gutierrez psikopedagogoak haurren elikaduraren inguruko zenbait gako eman ditu; hala nola jatera behartzeak eta jakiak debekatzeak dituen ondorioak aipatu ditu.


Aroztegiko epaiketaren kronika (laugarren eguna)
Taldean erabakita, dena era baketsuan egin zutela esan dute auzipetuek

Ostegunean auzipetuek deklaratu dute, eta haien adierazpenetatik honakoa laburbildu liteke: Lekarozko plazan edo akanpadan biltzen ziren herritarrek taldean erabakitzen zuten zer egin; oro har, obren eremura joan eta makinen aurrean era pasiboan jarri.


Eguneraketa berriak daude