PASMOAK ETA ZORNEAK GARBITUZ

  • Azienda larriari eman ohi zaion pasmo-belarra sasoian dago, eta batzuek pasmoari aurre egiteko erabiltzen duten arren, botika indartsuak ditu eta kontuz erabili behar da.

2007ko otsailaren 21an
Kolore eta tamaina guztietako aziendaren etorkizuna euri-jasaren ondorengo errioarena baino uhertuagoa den aro honetan hauen pasmo eta zornetaz aritzea neguko barazkien erregetza dagoenerako galdua duen azaren azpiko orria irudituko zaizu, baina tira...
Azienda guztien azienda nagusia garenok gehienetan pasmo-belar (Anagallis arvensis) eta zorne-belar (Senecio vulgaris) ahulak erabiltzen ditugu. Hauek uda partean hazten direnez orduan jasoko ditugu botika-kutxara. Orain, ordea, sasoian dago aziendaren pasmo-belarra (Ajuga reptans). Ondo izen zelebrea duen familia bateko senide da belar hau, ezpaindutenena alegia. Belardi heze eta freskoetan bizi da eta lurraren kontrako hostoak eta lore multzo ubel motzak ondoko belar handiagoak itzal egin aurretik garatzen ditu udaberrian. Ugalketarako erleen laguntza behar du eta hauek erakartzeko lorezti ttantta du, zain, ezpaindun lorearen barruan. Behin landarea sortuta zuztarrak lurrazalean zabalduz bere jira-buelta kolonizatzera ematen da. Honexegatik erraz topatzen da, zorten-motzak izanagatik urrutitik igerri baitaiteke loreen ubel-gune deigarria. Botika indartsuak ditu eta kontuz erabili beharrekoa da. Azienda larriari ematen zaio baina jende batek pasmoari aurre egiteko hartzen du. Sendatuagatik jipoi ederra ematearen fama duenez argi! Hala ere, baten batek baino gehiegok hartu beharko luke ea azienden etorkizuna argitzen laguntzen duen.


Azkenak
“Ez ezazu indarkeria obstetrikoa salatu, ez baduzu argi galduko duzula: denbora, dirua eta osasun mentala”

Nazio Batuen Erakundeak Espainiako Estatua zigortu du Nahia Alkortak bere lehen erditzean jaso zuen biolentziagatik, baina Gobernuek ez dute ebazpena onartu. 'Mi parto robado' liburua idatzi du bizitakoa gizarteratzeko, eta arazo sistemikoa dela azaltzeko.


Amurrioko Udalak dirulaguntza kendu dio Aiaraldea Komunikabideari

Aiara eskualdeko euskarazko komunikabide bakarra da Aiaraldea, eta Amurrioko Udalarekin 2012. urtetik izenpetua eta indarrean zuten euskara sustatzeko hitzarmena "alde bakarrez" eta "inolako jakinarazpenik eman gabe" eten du udalak. Erabakia "oso... [+]


Maitena Duhalde hizkuntzalaria:
“Lapurdiko itsas hegian egun 80-90 urte duen belaunaldiaren hizkera deskribatu dut”

Donibane Lohizunen jaio zen Duhalde 1987an, baina Uztaritzen bizi eta hazi da, eta etxean zein herrian entzundako euskararen aldaerek bultzatu dute Lapurdi itsas hegiko euskarari buruzko tesia egitera. Gaur egun, EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultatean ari da irakasle lanetan... [+]


2024-05-23 | Elise Dilet | Enbata
Energia herritarrak

Gaur egun, etengailu bat sakatzea keinu hutsala da. Gehiengoak ez daki energia-ekoizpenaren gibelean zer dagoen, energia-ekoizpen orok eragina baduelarik. Erregai fosiletan eta nuklearrean oinarritutako energia ereduaren hauskortasunari buru egiteko, energia herritarren... [+]


Eguneraketa berriak daude