"GLOBALIZAZIOAN ERE EUSKAL IDAZLEAK BADU ZER ESANA"


2021eko uztailaren 23an
Zein izan da "El huesped de la noche" argitaratzera eraman zaituen prozesua?
Alberdaniakoak eskaini zidaten "Piztiaren izena" liburua erdaraz jartzeko aukera. Juanjo Jimenezek itzuli zituen han agertzen diren ipuinak eta ipuin horietako bat zabaltzeko aukera ikusi nuen. Haritik tiraka-tiraka hasi eta beno, gaztelaniaz "El huesped de la noche" izena duen liburua osatzea lortu nuen. "Piztiaren izena"ren egokitzapen bat da, haren bertsio bat. Gaztelerazko bertsio honetan, jatorrizko liburuan zeuden ipuin gehienak errespetatzen dira. Halere, hango glosa literarioak, euskal munduarekin zerikusi zuzena zutenak, jakina, ez dira jaso.

Gero eta idazlan gehiago gazteleratzen duzu. Zergatik?
Beno, idazle batentzat norabide normala da hori. Azkenean, idazle batek nahi duena bere lana ahalik eta irakurle gehienengana heltzea da, eta hori, euskal idazleentzat eta munduko idazle guztientzat ere, itzulpenen bidez bakarrik lortzen da. Eta horretaz ari garela, hemendik pare bat astera Alfaguararekin beste liburu bat kaleratuko dut, "Los días de la cera", alegia, "Argizariaren egunak"en itzulpena.

Globalizazioak zer eragina izan dezake euskal literaturan?
Hizkuntza bakoitza, munduko handiena baldin bada ere, globalizazioaren edota unibertsaltasunaren aurrean, hizkuntza partikularra da. Ingeles idazle bat edo euskal idazle bat idazle partikularrak dira, unibertsaltasunaren aurrean. Izan ere, unibertsaltasunak ez du esan nahi hizkuntza handien presentzia, hizkuntzen presentzia baizik. Kultura fenomeno plurala da anitza delako. Alde horretatik, euskal idazleak ere mundu horretan zer esana baduela uste dut, beste edozein idazlek bezalako zer esana, hain zuzen.


Azkenak
2024-06-17 | Hala Bedi
Berakah-k familiak etxegabetzen jarraitzen du Gasteizko Alde Zaharrean, udalaren axolagabekeriaren aurrean

Auzoan Bizi Etxebizitza Sareak salatu du Berakah programa beste bi familia etxegabetzen saiatzen ari dela, iaz beste familia batekin egin zuen bezala. Dagoeneko salatutako hauetaz gain, Berakahko kasu gehiago ari dira heltzen etxebizitza sarera. Berakah programa Santa... [+]


2024-06-17 | dantzan.eus
Ba al datoz gazteak euskal dantzara?

Transmisioa eta dantza taldeetako erreleboa aztertu nahi izan dugu Dantzan Ikasi topaketetan, eta gazte belaunaldiek lan egiteko ereduak ezagutu nahi izan ditugu “Gazteen parte-hartzea euskal dantzan” mahai inguruan: Eder Niño Barakaldoko... [+]


18 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen sexu erasoa leporatuta

Adingabe bat bortxatu izana egozten zaio gazteari, zenbait komunikabideren arabera. Lakuabizkarra auzoan izan da erasoa, larunbatetik iganderako gauean, auzoko jaien testuinguruan. Kontzentrazioa egin dute erasoa gaitzesteko.


Ekofeminismoaz, motozerra eskutan

Duela hilabete inguru, unibertsitateko kide gizonezko baten liburu aurkezpenean ginela, egoera bitxi samarra gertatu zitzaigun. Ekologiari buruzko liburua zen eta erreferentzien artean hainbat pentsalari ekofeminista zeuden. Egileak, baina, inongo momentuan ez zuen aipatu... [+]


2024-06-17 | Jakoba Errekondo
Udaberria jan dezagun mikatzetik

Arabako Errioxako udaberriak ez dauzkat ahazteko. Urte dezentetan harrapatu ditut sasoi horretako loraldi betean hango mahastiak eta harrigarria da; laburra da paisaia berria, baina iraupen motz horretan begien sabaia erretzen du eta ordura artekoak ahantzarazten.


Eguneraketa berriak daude