"ARKALAZ", ZAHAR ETA GAZTEEN ARTEKO IDATZIZKO ZUBIA

  • Amorebieta-Etxanoko herritarrek euskara hutsezko Zorrontzako Euskara Alkartearen eskutik "Arkalaz" herri aldizkaria jaso dute berriki. Egunotan, otsaileko bigarren alea prestatzen dabiltza eta, gesu batean, kalean izanen da zornotzar ororen gozagarri.

2001eko otsailaren 25ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Amorebieta-Etxano (Bizkaia) herriko lau gaztek Zorrontzako Euskara Alkartea sortu eta "Arkalaz" herri aldizkaria plazaratu dute, herriko euskara normalizatze eta haren erabilera sustatze aldera. Hilabetekari eratu berri honen bidez, sortzaileek zornotzarrei Amorebieta-Etxanoko euskara egunero edonon erabiltzeko balekoa dela helarazi nahi diete; eta, halaber, orain arte, arrazoi bat edo besteren aitzakian, euskara irakurle izan ez dena, irakurle bihurtu. Bestenaz, Euskal Herriko berein herri euskaldunetan jazo den legez, aiton-amona eta ilobek ez dute elkar erraz ulertzen -herri hizkera eta euskara batuaren arteko aldea izaki-, eta ondorioz, gai horretan aditu diren zenbait soziologoren aburuz, arazo horrek norberaren euskararekiko konfiantza galera ekar lezake, baita guraso eta seme-alaben arteko hizkuntza loturaren etena ere. Horixe berori herrian gertatu izanak zer edo zer egitera bultzatu zituen, eta, halaxe, lan egiteko ordua zela erabaki zuten. Azkenean, hara-hona ibili eta aldizkariaren proiektua ondo erregosi ostean, euskara eta kultura ardatz duen "Arkalaz" (elkarrekin, euskara batuan) hilabetekaria argitaratu dute, euskara batuaren eta herri hizkeraren arteko zubi lana egin eta herritarren kontzientzia astintzeko xedez. Euskara elkarteko eta "Arkalaz" aldizkariko zuzendari den Karmele Aurtenetxe andreak dioskunez, "sasoiko jendeak ez du batuaz idatzitako egunkari edo aldizkari bat irakurtzen, ulertzen ez duelako. Eta horrexegatik guk euskara ulerterraza erabili gura genuen, edonork ulertzeko modukoa. Lehengo batean, adibidez, sasoiko gizon bat gugana hurbildu eta zera esan zigun: 'ez dago aldizkarian letra bat bera ere irakurri ez dudana'".
Amorebieta-Etxano herria Durangaldean lekutua dago eta artean, zonalde honetan bertan, Durangoko Berbaro euskara elkarteak sona handiko "Eras" aldizkaria argitaratzen zuen. Amorebieta-Etxano herrian bestalde, bada lehendik gaztelaniaz idatziriko beste aldizkari bat ere. Hartara, "Arkalaz"ekoek gomendio eta aholkuak hurretik jaso dituzten arren, aldizkari berri bat sortzea ez da inondik ere egiteko makala, norbera non sartzen den kargu hartu aitzin, afera askori (diru laguntzak, lokala, publizitatea, baliabide teknikoak eta abar) aurre egin behar baitzaio. Edozelan ere, egitasmoa gauzatu da eta aldizkariak, oraingoz informazio lokala izango du abiapuntu; inguruko berriak nahiz bizilagunen bizimodu, ohitura eta iritziak gailenduko direlarik. Lehenengo alean, hainbat gai aztertu dute: herriko Zubietxe iturriari buruz Maite Ingunzak izkiriatu duen azterketa historikoa, edota herrian arras ezaguna den Daniel Lauzirika jaunari beren beregi eginiko elkarrizketa, besteak beste. Laster banatuko duten bigarren alean, ostera, azpimarratzekoak dira herriko seme den Mikel Urdangarin kantari entzutetsuari egiten dioten elkarrizketa, edota, Amorebieta-Etxanon bertan, ikusizko antzerkigintza lantzeko helburuarekin sortu zen Markeliñe antzerki taldeari buruzko erreportajea. Bidenabar, aipa dezagun aldizkariak hamar atal edo sail dituela xeheki: Zornotza Atzo, herriko historiaz mintzo dena; Zornotzan Zer, herriko berriak aztergai dituena; Elkarrizketa; Zer Dinozu?, herriko elkarteen esku dagoen atala; Bertotik&Kanpotik, herritarren iritzia jasotzen duen atala; Ikastetxeak, gai bat edo beste jorratzeko herriko ikastetxeek euren esku duten atala; Gutunak; Komikia; Inkesta; eta Agenda. Atal hauek behin-behinekoak dira, aurrerantzean atalen bat gehi edota ken baitaiteke. Urtarrileko lehen zenbakitik, orotara, 3.500 ale argitaratu eta herritarren artean banatu dira, irakurketaren trukean. Dohain. Guztia lortzeko, Eusko Jaurlaritzatik eta Amorebieta-Etxanoko udaletik jaso du laguntza euskara elkarteak. Maketazio lanetan Graficas Lizaso-ren laguntza izan du. Eta aldizkaria egiteko, Zornotzako Koralak utzi dio lokala.


AURRERA BEGIRA.

Orain artekoa herritarren kontzientzia harrotzeko grinak eta herriko euskarari dioten maitasunak eraginda izan bada ere, geroak bide bertsua edo hobea izan beza gura dute. Halaz, kolaboratzaile bila hasi dira herrian nahiz inguruetan, eta dagoeneko, kazetaritza ikasten diharduten zenbait ikasle hurreratu zaizkie. Alabaina, "Arkalaz" hilabetekariaren etorkizuna irmo errotzeko, lehen-lehenik tresneria informatiko egokia erosi behar dutela adierazi digute, orain arte euren etxeetan dutenaz baliatu baitira. Eta, ondoren, aldizkaria finantzatzeko nahitaezko diren iragarkiak lortu. Mikel Ingunza Diseinu eta Publizitate arduradunak zera adierazi du: "ez dugu inondik ere aldizkaria iragarkiz bete gura, nahiz eta horrelakoak gure inguruan ikusten diren. Dena dela, guk argitaratzen dugun aldizkaria bere horretan mantentzeko hamar-hamabi iragarki behar-beharrezkoak direla uste dugu".


Azkenak
11 urteko mutil bat hil da, igandean Bilboko igerileku batean bero kolpea jasan eta gero

Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.


Ostiraleko bileran Putinek su-etena onartu ezean, Trumpek dio “ondorio larriak” izango direla Errusiarentzat

Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Jai eredua neurodibergentziatik aztertzen

Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.


Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan

Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]


Auzo ibilbideak
Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]


Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Eguneraketa berriak daude