PETE SEEGER KANTARIA EUSKAL HERRIRA ETORRIKO DA


2001eko otsailaren 18an
Ez Dok Amairu, 1971-II-07
Horrelakoetan gertatzen den eragozpenik ezpada, Ipar Amerikako "folk" kantari ospetsuenetakoa den Pete Seeger, otsailaren 9an Donostiara kanta saio bat ematera etorriko da. (...) Horrelako gizonak, publikoki espresatzen diranean batez ere, opinio talde batzuen aldetik persegituak, gorrotatuak, salatuak eta debekatuak izaten dira, eta Pete Seeger-i ere hori gertatu zitzaion. Telebista, irrati, aldizkari eta difusio tresnak ukatu egin zizkioten. Eta persekuzio hori, batez ere, Mac Carthy senadoreak bere "sorgin ihizea" sutu eta neurri lotsagarrietara eraman zuenean gogortu zen ("sorgin ihize" hori, dakigunez, liberal eta ezkertiarren aurkako persekuzio eroa izan zen). Bolada hilun hartan, hala ere, Pete Seeger etzen ikaratu, eta inoiz baino kartsukiago Ipar Amerikako unibertsitate, hiri, herrixka eta bazterretan bere egiak esaten jarraitu zuen. (...) Orain, Europara etortzeko okasioa izan duenean, Kataluiniatik zehar honera ere etorri nahi izan du, eta hontarako organizadoreek Raimon kantaria ere laguntzaile izan dugu. (...) "Ez Dok Amairu" taldeak Donostia eta Euskal Herri guziko jendea jaialdi hontara deitzen du, kantari ospetsu honen kantak entzunaz guztiok ikus eta ikas dezagun. Uste dugu gertakizun horrek euskaldun guztien interesa mereziko duela


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pete Seeger
Seegerri omenaldirik onena, itzulpena

Joan den astean hil zen Pete Seeger abeslari estatubatuarraren 13 kanta euskarara itzuli ditu Josu Landak eta Armiarma.com atariko “Euskarari ekarriak” atalean jarri.


Pete Seeger hil da, AEBetako protesta kantaren leienda

Pete Seeger musikari estatubatuarra hil da gaur. 94 urte zituen eta AEBetako XX. mendeko protesta kantaren ikono bizi nagusienetakoa zen.


Mundu guztiak kantatu du noizbait Seegerren zerbait

Esan liteke hil berri den Pete Seeger folk abeslari iparramerikarra bere abestiengatik bezain ezaguna zela egin zizkioten bertsioengatik.


Eguneraketa berriak daude