GAZTERIAN FEDE SUHARRA

  • Gizartea berritzeko itxaropena jartzen zuen astekariak gazteengan. Kritikarako astirik gabe, baikor deskribatzen zituen euskal gazteen dohainak.

2001eko urtarrilaren 21ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Urte berria itxaropenez hasteko gogoz azaltzen zen Z. ARGIA, eta esperantza hori adierazteko, kantu moduko bat egiten zien belaunaldi berriei, Lourdes Iriondok abestutako "Gazte gera, gazte; ta ez gaude konforme" hartaz baliatuz. "Ez da kantari baten deiadarra bakarrik izan. Itzari egintzak erantzun dio eta or ikusi dugu gaztedi berria, nolabahiteko gizarte onen berritzeari ekiten", baieztatzen zuen, hasteko. Eta horren jarraian, banan-banan aipatzen zituen euskal gazteriari ikusten zizkion merezimenduak. Ez ziren gutxi!


ASKI MEREZIMENDU

Arrazoiak soberan zituen horretarako, antza. Izan ere, lehen orrialde laudoriotsu hartan esaten zuenez, "nork esan orain amar-hamabost urte, olako gazte taldea gure herri zaharra jasotzen asi behar zuela? Nork uste zezakeen, oinbeste neska-mutillek bide zabalari utziaz estuari eldu behar ziotenik? Nork konta dezazke gure artean, erri-miñaz eta zuzentasun-miñaz, aspaldi ontan bide latzetik jo duten gazteak?".
Ez ziren haiek hitz eta pitz egindako gogoetak, ordea. Frogak ere bazituen hura guztia adierazteko: "Ezagutzen ditugu bi ta lau baiño gehiago, eroso bizi zitezkenak edo karrera aundi batekin dirua aisa irabaziaz, eta gaur kartzeletan daudenak. Egon ez, jardun. Beren buruak jakiteaz ornitzen eta lantzen ari dira, andik ateratzen diranean, lehen baiño ere sakonago errigintzako lanari berriro ekiteko". Baina preso eroritakoez gain, bazuen gehiagoren berri ere: "Ezagutzen ditugu, norbaiti biderako bi sos eskatuta, Europako unibersidadetara joan diranak, gaurkotasunezko jakitatez beren buruak jantzi nahiz, gure erriari hobeki erakusteko. Pentsa gero, olako oien bizimodua ez dala gozoa. Maiz asko mehe egin behar izaten dute eta hamaika aldiz beren burueri ukatu ere bai, beste edozeinek bere esku dauzkan milla ta milla atsegintxo ta goxotasuneri".
Euskal gazteen jatortasuna oso hedaturik zegoen garai hartan, Z. ARGIAk zioenaren arabera, behintzat: "Zertan ari ikusten ez ditugunak aipatzen, egunero gure ondoan dauzkagunak eta zer egiten duten ikusten ditugunak emen eukita?", galdetzen zuen bat-batean, "edonun, gutxien uste dan txokoan, uri aundietan nahiz erri txikietan, langille artean bezela estudiante artean, nunnahi" topa zitezkeen gazte haietaz gogoratzeko.


AITZAKIAK BESTE BATERAKO

Eta zinez barkaezina zela haiek zokoratzea, benetan gazte eredugarriak baitziren! Irakurri, irakurri, nolakoak: "Or dagoz -or ari dira-, egunaz lan egin eta iñularretan ikasten diardutenak. Or, buruausterik gabeko lanaz errezago bizi zitezkeelarik, aurrak ezitzeko lana beren gain artu dutenak, gure erriak berari dagokion irakaslerik ez daukalako. Or, lantoki-eraketak berritu nahiz, diruari uko egin diotenek eta dirutan beren buruak saldu ez dituztenek. Or, langille-burrukan sartuek, arrixku ederretan... Or dabiltz beren zarpa zarretan, amari jersei bat erosten uzten ez diotenek, lehengoa soñean erabilli diteken bitartean".
Egungo gazteak, zer iruditzen zaizkizue ordukoak? Zuen gurasoen erretratoa da! Ez hasi, bada, kirol zapatila garestienak eskatzen haiei! Ezin antzeman dituzuela Z. ARGIAren argazkian? Zuentzat kalte! Euskarari zegokionean ere, lan franko egiten zuten, bada. "Nork kontatu, askok eta askok, gaur gure izkuntza ikasten, ari eta ari, sartzen dituzten orduak? Noiz eman diote bere semeek oinbeste esker gure erriaren izkuntzari? Jakitekoa izango litzateke, zenbat ordu sartu behar izan dituzten euskera bateratzeari lanari su ta gar ekin ziotenek. Jakitekoa... Hainbeste gauza lirateke jakitekoak eta... Jainkoak bakarrik dakizkinak...".
Goresmen demasa iruditzen zaizuela guztia? Beno, behar bada arrazoirik ez zaizue falta. Z. ARGIAk ere kontuan izan zuen iritzi hori: "Intzentsu askotxo? Laudorio gehiegi?" galdetzen zion orduko sinesgogor posibleari, bere berotasuna zegoenean mantenduz, baina. "Aitzakirik ez al dute? Beude aitzakiak beste baterako. Has dezagun urte berria itxaropenaz, iñoz badata, izatekoa du-ta gure erri zaharrak, bere seme gazteeri eskerrak. Euskal-gaztetxoentzat eredu aparta!". "Poxia behingo, aipamena betiko", dio esaera zaharrak...

PASAI DONIBANE
Iñalurreta, 1971-I-10
Gabonetako egunetan, bi gazte ibilli dira etxez-etxe Z. ARGIAren suskritore edo harpide egiten. Izan ere, bai gure herri hontan, bai Euskal-herriko herri askotan ere, badira euskal familiak periodiko hau oraindik ezagutzen ez dutenak. Suskrizio dexente izan dirala, esan didate Z. Argiaren ofizinan. Suskribitu zeratenei, ongi-etorriak izan zaitezte euskal irakurlearen zelaira! Eta hauxe esango nizueke: Etzaiteztela desanimatu hitz hau edo artikulu hura entenditzen ez duzutela-ta. Gogoan izan euskera, belarriz eta ahoz ikasi dugula eta bat-batean dana entenditzea zailla dala. Entenditzen ez dituzuten hitz hoiek, norbaiteri edo Z. Argian galdetu edo dizionarioan begira zazute; baiña, inoiz ez esan: "Nik ez diat tutik entenditzen, hor konpon beraz!". (...)

ARRAZOIAREN INDARRA TA INDARRAREN ARRAZOIA
A. Arrinda, 1971-I-10
Giza emakumeen jatorrizko eskubidea: Sortzetik ditugu eskubide batzuek eta ez du iñork guri eskubide oiek kentzeko deretxorik: Iñork ere ez. Ezta indardunek ere... Gizon eta emakume osoak, beteak izateko egin ginduen egiñ ginduzenak... Osoak izateko, ordea, gauza asko bear ditugu, naiz kanpotik naiz barrutik begiratuta: Gorputz bat degu gurekin. Gorputz horren barnean ba degu arima ere kanpora begira... Soiñak soiñekoa bear. Arimak arimakoak (...)

PRESO POLITIKOAK
S.Z., 1970-I-10
Libertadea kendu zaion edozein presok du -reglamentuak galdegiten dituen zera batzuk bete ondoren- kondenaren lautatik bat libertade halamoduzkoan (Libertad vigilada) pasatzeko eskubidea. Preso politikoei, sistematikoki ukatzen zaie eskubide hori. (...) Presondegietako zerbitzuen reglamentua aldatu egin da, eta badirudi, preso bat bederak "erreforma" kontu hontan egin dituen aurrerapenak hobeto neurtzeko presoak gain gainetik eta sakon sakonetik obserbatzeko sistema indibidual berezi bat sartu dela, baita pertsonarekiko trato berezi bat ere. Preso politikoek eginen eztutenez gero, eta bestalde berrikuntza hoien barne gelditzen baitira, badirudi, libertade kondizionalez ez direla sekula aprobetxatuko. Preso komunek eta politikoek ez dute, beraz, azken finean, kondena berdina: laurden batez luzeago diteke politikoen kondena. (...)


Azkenak
2025-07-23 | Euskal Irratiak
Battitta Boloki: «Kanakian deskolonizazio prozesu bat abiatu dute, eta bidean da»

Joan den astelehenean, Paris inguruko Bougival herrian izenpetu zen "oinarrizko akordioa", Kanakiaren etorkizun politikoari buruzko dokumentu garrantzitsua. Testuinguru honetan, Kanakiako Nazio Askapenerako Fronte Sozialistak bere lehen adierazpen ofiziala plazaratu... [+]


Pestizidak baimenduko lituzkeen legearen kontra 1,5 milioi sinadura batu dituzte Frantziako Estatuan

Duplomb Legeak hiru neonikotinoide baimenduko lituzkeela salatu du ELB sindikatuak. "Aberrazio zientifikoa, etikoa, ingurumenezkoa eta osasunekoa" dela salatu du legearen kontrako sinaduren biltzaileak. 


Sergio Ayucar: “BSHri oso merke atera zaio Eskirozko lantokia ixtea”

ELAk eta LABek ez dute lan batzordearen gehiengoak erdietsitako eta langileen gehiengoak onartutako aurreakordioa sinatu: "Ez da 1.000 familiarentzako irtenbiderik planteatzen. Finean, lanpostu askoren galera eta fabrikaren itxiera dakar", adierazi du LAB sindikatuko... [+]


Israel Gazan “inoiz ikusi ez den sufrimendua” eragiten ari dela salatu dute Mendebaldeko 28 estatuk, baina neurririk iragarri gabe

"Oinarrizko premiak bilatzen dituzten bitartean zibilak, haurrak barne, anker hiltzea" salatu dute. Gazan hamabost pertsona hil dira gosez azken 24 orduetan, eta AFP albiste agentziako kazetariek ohartarazi dute euren lankideak gosez hiltzen ari direla zerrendan,... [+]


Subflubiala Ez plataformak protesta zaratatsua egin du Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean

Subflubialaren behin betiko proiektua onartu zuenez Aldundiak pasa den astean, eta dozenaka pertsona batu dira proiektua gelditzea eskatzeko.


71 urteko espetxe zigorra ezarri diote Hondarribiko surf irakasle bati, 11 adin txikikori sexu abusuak egitea egotzita

2011tik 2021era bitarte egin zituen erasoak, klaseak eman bitartean. Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak sexu abusuen delitu bakoitzeko lau urte eta hilabete bat eta hamabi urte bitarteko kartzela zigorra ezarri dio. Horrez gain, 40 urteko gizonak adin txikiko bakoitzari 3.000 eta... [+]


Frankismoko dokumentu klasifikatuak argitaratuko dituen legea onartu du Espainiako Gobernuak

Bide parlamentarioa egin beharko du orain. Lege testu honen arabera, 30 urteko epea ezarriko dute sekretuak desklasifikatzeko, eta 45 urtekoa "goi mailako" sekretuendako. Bakoitza hamabost urtez luza daiteke.


Espainiako Auzitegi Gorenak Loiolako kuartelari babes berezia ematen zion epaia bertan behera utzi du

2022an EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi zuen kuartela Hirigintza Ondare Eraikia Babesteko Plan Berezian sartzea, Voxek jarritako helegite bat onartuta. Gorenak baliogabetu egin du epai hori, eta bidea ireki dio Donostiako Udalari eremu horretan 1.500-1.700 etxebizitza... [+]


Galizieraz egiteagatik eraso egin diote espainiar batzuek turismo-gida bati Galizian

Inguratu, iraindu eta besotik heldu eta bultzatu ere egin zutela salatu du Galiziako gida gazteak. Valladolidekoak dira sei pertsona galegofoboak.


Legazpiko Udala eta Sidenor kalte ordainak ordaintzera zigortu dituzte langile bat amiantoaren eraginpean jartzeagatik

Langileak amiantoak eragiten duen minbizi mota bat dauka eta 376.305 euroko kalte ordaina eman beharko diote, EAEko Auzitegi Gorenak zigorra berretsi baitu. 


Zabaltzen ari den morofobiaren azken adibidea, Gasteizen

Gasteizko hainbat auzotan ezarri dituzten “Moros fuera de España” kartel eta pegatinak ikertzen ari da Ertzaintza. Irun, Hernani, Barakaldo… Ez dira kasu isolatuak, eta “etorkinen kontura jarraitzaileak irabazi nahi dituen ideologia” ikusten du... [+]


Donostiako auzitegi batek ebatzi du zaharren egoitzako langile denek ez dutela euskarazko B2 maila eduki beharrik

Euskarazko B2 maila dutela ez ziurtatzeagatik Eibarko Egogain zaharren egoitzako lan eskaintza publikotik kanpo utzi zituzten bi langileen alde ebatzi du Donostiako Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiak, CCOOk jakinarazi duenez. 2024ko urrian, Gonzalo Pérez Sanz epaileak... [+]


Jesus Maria Gomez Ezkerro preso iruindarra aske geratu da zigor osoa beteta

Jesus Maria Gomez Ezkerro 'Txutxo', 2001eko urtarrilean atxilotu zuten, 2021ean hirugarren gradua ezarri zioten, eta 2023ko otsailean baldintzapeko askatasuna eman zioten. 24 urte geroago aske geratu da. 


2025-07-22 | Estitxu Eizagirre
Frutazaintza ekologikoa ezagutzeko txangoa deitu du Biolurrek

Biolur laborantza ekologikoaren aldeko elkarteak frutazaintza sustatu nahi du eta horretarako egun-pasa ederra antolatu du uztailaren 29rako; hiru proiektu ezagutuko dituzte bertatik bertara: Erroak mintegia Ahatsan (Nafarroa Beherea), Kibbi Sat Donezteben (Nafarroa) eta... [+]


Eguneraketa berriak daude