"IDAZLEAK EZ DU BERE BURUA MAKURTZEN SEKULA SANTAN"

  • Nobelaz, poesiaz, ipuinaz... mozorrotu izan ditu hitzak Felipe Juaristi idazleak. 1999an kaleratutako "Animalien Inauteria" ipuinean ohorezko jantzia ipini zien zibilizazioaren eta naturaren arteko lehiaz mintzatzeko. Horregatik, lehenengo saria jaso du: Euskadi Haur-Literatur saria.

2001eko urtarrilaren 07an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Egunaren senti-sentian iratzarri zuen leihotik sartutako argi printza bihurriak hartz jauna, sudurrean kilimak eginez". Era erraz eta kuttun horretan hasten du Felipe Juaristik Euskadi Haur-Literatur saria lortzera eraman duen "Animalien Inauteria" liburua. Askatasunean bizi direla pentsatzen duten animalien istorioa kontatzen da bertan, hala ere, beraiek ere gizaki edo munduaren arau ezarrien itzalaz zapalduak sentitzen dira, eta identitate propioa mantentzearen borroka hasiko dute, hori bai, estrategia bero eta sendagarri bat aurrera eramanaz...
Haur-literaturan sailkatua dagoen edozein liburu adin guztietako zaletuok irakurri beharrekoa bilakatzen da sarri. Berdin gertatzen da honekin; bertan helduei pentsarazteko den hainbat aipu aurki baitaiteke. Orriz-orri.

Nola hartu duzu Euskadi Haur-Literatur saria, esku artean, bihotzean, irudimenaren apalan?
Haur txiki batek bere lehen oparia hartuko lukeen moduan. Alde batetik, pozik, oso pozik, haurrak erraz kontentatzen baitira; bestetik, harrituta, benetakoa ala gezurra ote den oso ondo ez jakinik. Horregatik, batzuetan lo nagoelarik, Saria kendu egiten didatela egiten dut gaiztoan amets.

Non eta nola sortu zitzaizun haur eta gazte literatura lantzeko nahia?
Etxean bi neska txiki bizi dira nirekin. Nik maite ditut eta haiek ni maite naute, hala esaten didate behintzat, eta nik sinestu nahi dut, eta ordainean ipuinak kontatzen dizkiet. Hasieran besteek idatzitako ipuinak ziren, baina halako batean neure buruari galdetu nion: zergatik inoren ipuinak erosi, etxean fabrika osoa izanda? Alabentzako oparirik ederrena neure ipuinak kontatzea zela erabaki nuen.

Txori batek esandakoa, beraz, baieztatzen duzu, zure bi alabek zer esan handia dutela ipuin bat erabakitzen duzun garaian?
Hala da, ipuingintzan hasi eta neure ipuinak kontatzen nizkien alabei, eta haiek ameto emandakoan, haiek baleko jotakoan, paperera pasatzen nituen. Bestela, zakarrontzira zuzen. Eta besteenak kontatu behar. Ikasteko modua ere bada, umeak askotan gu baino jakintsuagoak dira, gure benetako mailara ekartzen gaituzte.

Zein ezaugarri hartzen dituzu oinarritzat, literatura modu hori egiterakoan?
Poesia, hitz batez esanda. Poesia, izan ere, mundu guztiak gurera ekartzen dituen mundua baita; fantasia errealitate bihurtzen du.

Ederragoa al da haur edo gazte batenganako literatur bidea?
Desberdina da. Dirudien baina zailagoa. Froga hortxe: idazle gutxi dago haurrentzat idazteko gauza denik.

Ez beti, baina bai askotan aparteko euskal idazleak, helduentzako salmenta urria dela-eta, haur literatura lantzera jo behar izaten omen dute. Hausnarketa honekin ados al zaude?
Euskal Literatura txikia da, oraingoz, eta horrek bere alde onak eta bere alde txarrak dauzka. Alde onen artean idazleak genero guztiak ukitzeko aukera -eta askotan beharra- aipatuko nuke. Alde txarren artean, genero guztiak ukitzeak dakarren ahuldadea aipatuko nuke. Dena dela, helduen literaturan arrakastarik ez izanagatik haur literaturara jotzen duenak porrot egingo du normalean. Umerik maite ez duten gizon-emakumeak haurra egitea erabakitzea bezala iruditzen zait hori.

Eta horrek, hain zuzen, bihurtu du azken urteotan eta egun lantzen den euskal haur literatura munduan erreferentzia. Zein da zure iritzia?
Ezer ez da kasualitatez gertatzen. Asko idatzi behar izaten da, azkenean nahi duzuna egiteko; folio pilo bat bota behar izaten da zakarrontzira, azkenik folio itxuroso bat lortzeko.
Esan nahi dut, "Animalien Inauteria" baino lehenago haurrentzako liburu piloa dut idatzita.

n Hortaz, eta gurean itzultzaile bikainak egonik, inolako lotsarik gabe itzuli ditzazkegu gure lanak beste ezein hizkuntzetara. Ez da hala?
Itzultzaile lana gurean bere balioan ordaindu ezin dena dugu. Alde horretatik hitz onak eta eskerrak besterik ez ditut Jose Luis Padronentzat, nirea gazteleraz jarri duelako, era txukun eta dotorean. Esan didatenez, Literatur Sari Nazionalean, finalista izan baita, goraipatu egin zuten itzulpena bera. Eta ez naiz harritzen, ni ere harrituta bainago.

Hala ere, zein da literatur lehiaketen inguruko zure iritzia? Ez al duzu uste euskal literaturak, orokorrean, burua makurtu egiten duela instituzioek kopeta dirulaguntzaz igurtzi diezaioten?
Idazleak, bere burua idazletzat duenak, independientetzat beraz, ez du bere burua makurtzen sekula santan. Ez du baldintzarik onartzen, eta areago ez du bere lana baldintzatzen. Dakiena egiten du, idatzi alegia, eta lanaren ondoren sariren bat eskuratzen badu, nire kasua esaterako, onartu egiten du, izan ere Euskadi Literatur Saria ez da aurkeztu behar den horietakoa.
Niri ondo datorkit, ez baitut beste ofiziorik, idazlearena baino. Eta ez naiz besteen jokabiderik kritikatzen hasiko. Azken finean, gure kontzientzia da gure kritikorik latzena eta gupidagabeena.

Eta berriro. Ez al da kontraesana euskal musika, antzerkia, eskulturgintza, margolaritza, ipuingintza, nobelagintza eta poesia goren mailakoak direnean, herrira jaitsi ezinik ibiltzea? Non dago hor, horrenbeste saritzen omen gaituen kultur politika?
Iritsi gara azkenik mundu modernora. Kultura eliteena da; eta telebista gainerakoena. Ez dakit konponbiderik ote duen, eskola-sarean, etxean ez bada. Hezkuntzaren bidez, noski.

Mundua kulturaz aldatu eta hobetu daitekeela uste duten sortzaileen artean al zaitugu?
Poesiak ez du mundua errotik aldatzeko ahalmenik; ez du mundua aldatuko, baina lagun dezake munduan nagusi den giro inmorala aldatzen; lagun dezake mundua bizitzeko espazio hobea izan dadin; orain baino etikoagoa eta solidarioagoa alegia.

"Animalien Inauteria" lan sarituan, azeria eta hartza dira, protagonista nagusiak ez ezik, beren mundua salbatzen ere saiatzen direnak.
Azeria eta hartza dira basoko animaliarik adintsuenak. Memoria dute, eta memoria dutelako eskarmentua ere badute. Iraganaren jabe direlako, izango dira horregatik geroaren eraikitzaile.

Eta bertan, musikak konpontzen ditu gizakien eta animalien arteko gaizki ulertuak eta ezin ikusiak.
Musika hartu badut, bere kodea, hizkuntzarena ez bezalaxe, unibertsala delako da. Musikak ez du aberririk ezagutzen, musikak batu egiten gaitu. Errusian edo Euskal Herrian, Txaikovsky Txaikovsky da, eta Guridi Guridi, itzulpenik gabe.

Gainera, animaliak dira gizaki petralari hain petrala ez izaten irakasten diotenak.
Eta animaliari ere bai, norberekoikeriaz ez jokatzearen erakusle. Azken finean, denok denona errespetatu beharra adierazi nahi dut; baita ere aldamenekoa gure laguna izan daitekeela, eta arazoak konpontzeko ez zaiola arazo gehiago erantsi behar lehendik dugunari, baizik eta borondatea eta hitza jarri behar direla konponbidean.

Euskal Herriko egoera kezkatiarekin alderatuz gero, zein musikaren bihotza uste duzu daukagula barruan?
Goreckyren Hirugarren sinfonia (opus 36). Polonieraz, Symfonia Piesni Zalosnych. Gure hizkuntzan, Kanta Tristeen Sinfonia.

Esaiguzu, zertan duzu orain literatur gogoa?
Pare bat liburu gazteentzat. Eta nobela bat helduentzat.

BIBLIOGRAFIA
NOBELA ETA IPUIN BILDUMAK
- Intzentsua lurrean bezala (Baroja 1988)
- Arinago duk haizea, Absalon (Erein 1990)
- Bordelera (Erein, Milabidai 1996)

POESIA
- Denbora, nostalgia (Baroja 1995)
- Hiriaren malenkonia (Baroja 1987)
- Laino artean zelatari (Alberdania 1993)
- Galderen geografia (Euskadi Literatur Saria 1998, Alberdania 1997)
- Geografia de las preguntas (Bassarai 1999)

HAUR ETA GAZTE LITERATURA
- Tristuraren teoria (Lizardi Saria, Erein 1992)
- Ilargi lapurra (Erein 1994)
- Sagitario (Desclée de Brouwer 1995)
- Eguzkiaren etxea (Alberdania 1998)
- Animalien Inauteria (Erein 1999)
- Aduna eta Aduanak (Erein 2000)


Azkenak
11 urteko mutil bat hil da, igandean Bilboko igerileku batean bero kolpea jasan eta gero

Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.


Ostiraleko bileran Putinek su-etena onartu ezean, Trumpek dio “ondorio larriak” izango direla Errusiarentzat

Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Jai eredua neurodibergentziatik aztertzen

Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.


Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan

Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]


Auzo ibilbideak
Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]


Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Eguneraketa berriak daude