"ESTATUTOA GARATUZ GERO, EGOERAK HOBERA EGINGO LUKE"

  • Federalismoa, autodeterminazioa, Izquierda Unida eta Ezker Batuaren egoeraz egin dugu berba EAEko Ezker Batuko bozeramailearekin. Gernikako Estatutoa bete behar den goi mailako lege bat dela dio eta horrek egungo egoera bideratzen lagunduko lukeela.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Gaspar Llamazaresen aldeko apustua egin zenuten EAEko Ezker Batukoek baina ozta-ozta atera zen. Estatuko IUk noraeza inpresioa ematen du, edo gutxienez irudi zatikatua eskaintzen du.
Ez dut uste hainbesterako denik. IU-EBrekin gertatzen da gauzak handitu egiten direla. PSOEk duela urte eta erdi egindako kongresuan, adibidez, lau hautagai zeuden eta ez zen halako zatiketa irudirik zabaltzen. Gure alderdi barruan badaude familia eta iritzi desberdinak, eta horiek gehiago biziagotzen dira kongresu garaian. Anguita hamar urte egon da koordinatzaile bezala eta, ohi denez, ordezkoa aukeratzeak zatiketak ekarri ditu. Orain kontua da ea Gaspar Llamazares eta Paco Frutos gai diren elkarrekin lan egiteko. Hasieran ez zirudien Frutos oso prest zegoenik, baina orain badirudi baietz. Nik uste dut azkenean gai izango direla elkarlanean aritzeko.

Kongresuan aipatu da hastapeneko IUren izpiritua berreskuratu behar dela, baina badirudi estatu mailan PCEren nagusitasuna garai batean baino handiagoa dela.
Ez, ez. Lehenik eta behin bi gauza argituko ditut. Kontseilu politikoa, exekutiba federala, bi zatitan banatzen da. Batetik Madrilen aukeratu genuen erdia dugu, eta bestetik federazio bakoitzean aukeratuko duguna. PCEri dagokionez, kanpotik beti ikusten da gauza txar bezala. Paco Frutos PCEko idazkari nagusia da, baina Llamazares ere PCEko idazkaria da Asturiasen; kontua da PCE alderdian daudenek nola ulertzen duten Ezker Batua. Nik uste dut hor badaudela bi proiektu. Batzuen ustez, IU mugimendu soziopolitikoa litzateke eta PCE horren barnean legoke; besteen ustez, PCE dago eta honen inguruan satelite bezala beste alderdi eta sentsibilitate batzuk. Llamazaresek irabazita hori aldatu egingo da, berak IU mugimendu soziopolitiko gisa ulertzen baitu. PCEk bigarren mailan geratzeko ahalegina egin behar du.

Hemen ere badituzue sektore kritikoak. Horiek ere PCEren barneko ikuspegi desberdinen ondorio dira?
Ez. Egia da EBren barnean badagoela gehiengo bat eta badagoela gehiengo honekin lan egiten saiatzen ez den gu-txiengo bat, hasieratik oposizio moduan jarri dena. Gai nazionalari eta bakegin-tzari dagokienez gainera, badira desberdintasun handiak. Batzuen ustez kontua federalagoa izan beharko litzateke, alderdi nazionalistekin hitz egin behar da eta soluzioa elkarrizketaren bitartez bakarrik dator. Besteek ez dute hori guztia hainbeste ulertzen, eta Konstituzioari eta Estatutoari heltzen diote. Llamazaresek ordezkatzen gaituela sentitzen dugu, beste sektore hori, aldiz, Frutosengandik gertuago dago.

EAEn hauteskundeak aurreratzeak zerbait konpon al dezake?
Guk beti esan dugu erantzukizun hori ez dela gurea, eta ez garela hasiko hauteskundeak aurreratzeko presioa egiten, baina gobernuaren alde ere ez garela jarriko. Hala ere, hauteskundeak aurreratzeak ez luke izugarrizko aldaketarik ekarriko, irtenbidea ez da hori. Bestalde, PPren hautagaia Major Oreja izanda eta berak Madrilen egiten duen politika Euskal Herrira ekarrita, arazoak okerrera egingo luke.

Orain, dena den zalantzan jarri da Mayor Oreja izango ote den...
Bera beti hor dabil, jolasean. Popularitatea gora doanean orduan baietz esaten du, eta pixka bat jaistean, ezetz. Abertzaleak gobernutik kanpo ikusi nahi dituzte eta hori lortzeko gai izango den pertsonarekin jokatuko dute. Bestetik, EAJk ere Lehendakaritzari gehiegi eusten dio. EH parlamentutik atera zenetik euren egoera oso txarra da, eta hauteskundeak ez aurreratzeak ahuldu egiten ditu. Baina hori beraien erantzukizuna da. Guri berdin zaigu hauteskundeak hurrengo astean edo urtebete barru izatea. Gure ildoak berdina izaten jarraituko du.

Azken hauteskundeen ostean zuen egitasmoak biztanlegoari helarazten ez zenutela asmatu esan zenuten.
Jendeak, orohar, badaki gatazkari dagokionez gure diskurtsoa zein den. Haustenkundeetan PPko eta EAJko hautagaiaren arteko plebiszito bat egingo da; beste diskurtso batekin hor erdian sartzea oso zaila da, baina guk hori lortu dugu. Jendeak badaki gu autodeterminazioaren alde gaudela eta gure estatu eredua federala dela. Arlo sozialari dagokionez, mundu guztiak daki gu 'gorriak' garela.

'Gorriak' horri helduz, EHren Batasuna prozesuko ponentzia batek, "Igitaia eta mailua" delakoak, zuen ezker eredua oportunista eta erreformista dela dio. Zer deritzozu?
Ez nago batere ados. Ez zait logikoa iruditzen progresismo konpetizio batean sartzea. EB ezker ikuspegi eta sentimendutik begiratuta oportunista eta erreformista dela esatea lekuz kanpo dago. Gertatzen dena da bakoitza bere botu bila dabilela. EHn ezkerrekoa eta abertzalea den jendea dago, baina aber-tzalea bakarrik dena ere bai, eta ezkerreko horiek abangoardia beraiek direla konbentzitu behar dituzte. EAJrekin egin zituzten azken aurrekontuek, ordea, hemen norbait erreformista baldin bada hori EH dela frogatzen dute.

Bakegintza dela eta, zeintzuk dira zure ustez gobernu berriak eman beharreko lehen pausoak?
Ahal izanez gero alderdi guztiak mahai baten inguruan jartzea. Oso argi dugu herri honek arazo bat duela, eta hori dela Eusko Jaurlaritza konpondu behar duen lehena. Hauteskundeak aurreratuz gero, PPren krispazioa pixka bat jaitsi liteke, PSOE PPren itzalpetik atera eta, agian, denon artean zerbait berria egin dezakegu. Lehenbizi arazo nazionala konpondu behar da, eta gero herria egin. Zentzu horretan ETAk bere erantzukizuna du, eta HBk berea.

Komunikabideek laguntzen al dute...
...PP laguntzen dute komunikabideek, eta asko gainera. Estatu mailan komunikabideen zeregina lotsagarria da. Azken inkestaren arabera, estatuan arazo nagusia terrorismoa zen. Hori komunikabideak astinduz lortzen da, ez da bat-bateko zerbait. ETAk astakeriak beti egin izan ditu, baina iritzi publikoak ez zuen hori hartzen estatuko arazo nagusitzat; orain bai. Komunikabideek lehenengo momentutik erabaki zuten Lizarrak abian jarritako bidea ez zela ona. RNE, Cope eta horrelako tertulia eta tertuliano horiena guztiz lo-tsagarria da. Pentsamendu bakarraren haritik ateratzen baldin bazara, bat-batean abertzale bihurtu zara, independentista, eta gainera biolentziazalea.

Zuen eta Nafarroako EBren artean bada harremanik, baina Nafarroako EBk zuengatik urrutiratzeko irudi bat agertzen du; ez dirudi zuekiko nahasterik nahi duenik.
Nafarroako EBk nafar sentimendua du eta ez euskal sentimendua. Nolabaiteko elkarlana badago, identitate kultural bat partekatzen dugula ulertzen baitute. Baina haientzat Nafarroa Nafarroa da eta EAE EAE.

Zuentzat ere bai.
Guretzat ere bai baina guk beraiek baino errazago onartuko genuke denak bat izatea. Nafarrek sarri sentitzen dute EAE kolonizatzera doala hara. Gu ez gaude ados beraiek egiten duten guztiarekin eta alderantziz ere ez. Dena den, harremana ona da.

Autodeterminazioari beste bultzada bat eman diozue kongresuan, eta gainera gaur egun dagoen giroan. Zein bitarteko jarri daiteke eskubidearen onarpenera iristeko?
Estatu federala da bidea. Independentistek aurrerapauso bat emango lukete, garrantzitsua gainera, soberania Euskal Herrian dagoela ulertuko litzatekeelako, eta Euskal Herria dela Madrili nolabaiteko eskumenak ematen dizkiona eta ez alderantziz. Bestetik, zentralistenek atzerapauso bat emango lukete, baina Estatua apurtu gabe. Guretzat autodeterminazioa eztabaidaezina da, herrien eskubidea da, nazioarte mailan onartua eta kito. Horretara heltzeko pausoa? Lehen pausoa izan beharko litzateke Estatutoa guztiz garatzea (estatutozaleek betetzen ez duten Estatuto bat baitago), Konstituzioa lege guztiekin betetzea, baita presoei dagokien legeetan ere. Hots, Estatuak bere legeak bete ditzala. Behin Estatutoa guztiz beteta egoera askoz hobetuko litzatekeela. Egoera horretan ETAk ulertuko luke gatazka konpontzeko borondaterik badagoela eta ez litzateke hainbeste itxiko. Gure estatu federala herrien atxikipen askearen estatu federala da. Gero erreferendum horretan gure aukera estatu federala da.

Estatutoa onartu eta 21 urtera, Estatutoa beteko dela pentsa-tzen duzu?
Ez da esperantza kontua, hor lege bat dago eta bete egin behar da. Lortuko den? Hori da zalantza. Argi dago konstituzionalistak ez direla hain kontituzionalista, Konstituzioa ez dute betetzen eta. Baina duela hiru urte esan izan baligute su-etenarena eta EH, EA eta EAJk gobernu akordio bat egingo zutela... bada, ez genuke sinetsiko

BOZERAMAILERIK GAZTEENA
Ordiziarra da baina Bilbon bizi da azken 10 urteetan. Bere karrera politikoa ez da txantxetakoa, 22 urterekin ekin zion Ezker Batuan eta 27 dituenean koalizioko bozeramaile izatera iritsi da EAEn. Bizkaiko finantza ardura izan zuen aurretik eta EAEko finantz ardura ondoren. Zuzenbidean lizentziatua bada ere, legeena ez da bere mundua eta Internet kontsultorio bat abiarazi du.


Azkenak
Javier Milei eta bere arreba eroskeria trama batekin erlazionatu dituzte filtraturiko audio batzuek

Argentinako hainbat hedabidek Desgaitasun Agentzia Nazionalaren buru den Diego Spagnuoloren audioak zabaldu dituzte. Argentinako Gobernuan eroskeria dagoela aitortu eta azaldu du horietan Spagnuolok, eta ustelkeria kasu horren buruetako bat Argentinako presidente Javier Mileiren... [+]


2025-08-28 | Gedar
Bere historian lehen aldiz, 110.000 milioi euroko kapitalizazioa gainditu du Iberdrolak

Europako energia-enpresarik handiena da jada, eta bi handienetako bat munduan.


Frantziako Gobernuaren aurka “guztia blokeatzeko” deia indartzen ari da

Irailaren 10a izanen dute protestarako lehen hitzordua. 2018 urteko Jaka Horien mugimenduaren segipen gisa ikusten dute anitzek deia, nahiz eta alderdi politikoak eta sindikatuak dinamikari lotu izanak ezberdintzen dituen biak. François Bayrouren austeritate politikaren... [+]


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


Alemaniak derrigorrezko zerbitzu militarra “beharrezkoa” denean ezarriko lukeen lege proiektua onartu du

Europako azken urteetako joerari jarraiki, derrigorrezko zerbitzu militarraren harrabotsa Alemaniara heldu da: SDP Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata buru duen Defentsa Ministerioak borondatezko soldadutza ezarriko lukeen lege proiektua onartu du, "beharrezkoa" denean... [+]


Nafarroako lau pilotari ijitori omenaldia egin diete Mañuetako pilotalekuan

Flamenco On Fire jaialdian ospatu dute ijito komunitatearen, flamenkoaren eta pilotaren arteko harremana. Iruñeko Alde Zaharreko Mañueta pilotalekuan antolatu dute jaialdia, eta bertan omenaldia egin diete lau pilotari ijitori.


2025-08-28 | Jon Aleman Astitz
Supremazismo espainiarren “kontsentsu linguistikoa”

Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.

Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]


2025-08-28 | Iñaki Lasa Nuin
Gure jaiak

Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]


2025-08-28 | LAB sindikatua
38 urteko garraiolari bat hil da Erriberrin

LABek jakin ahal izan duenez, Iruñeko garraiolari bat hil da asteazken goizaldean Erriberrin, lanerako zerabilen kamioia bidetik atera eta irauli ostean.


Polizia “talde zaurgarri”?

Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]


Hainbat ekintzailek bidea moztu diote Israel-Premier Tech txirrindularitza taldeari Espainiako Itzulian, Gazako genozidioarengatik

Hainbat lagun errepidera atera dira Palestinako banderak eta Gazako genozidioaren aurkako mezuak eskuan, eta Israelgo taldeko txirrindularien taldekako asteazkeneko erlojupekoa oztopatu dute. Etaparen ondoren argitaratutako ohar batean, taldeak manifestarien "ekintza... [+]


Martxoaren 15 eta 22an iraganen dira Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeak

Bozketa arauei dagokionez hainbat aldaketa bideratu zituen maiatzaren 21ean bozkaturiko legediak. Bozkatzeko prozedura argiturik, abuztuaren 27an eman du hauteskundeen agendaren berri Frantziako Gobernuaren bozeramaileak.


Gabriel Aresti omentzen arteak bateratuz

LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.


Estefi Etxebeste
“Mentalki ongi prestatzea dirudiena baino garrantzitsuagoa da harri-jasotzean”

Abuztuaren 9an errekor berria ezarri zuen Estefi Etxebestek (Ituren, Nafarroa, 2002) Sunbillako Ramon Latasa pilotalekuan. 100 kiloko harria 59 aldiz goratu zuen, eta 2014an Idoia Etxeberriak ezarritako 56 altxaldiak gailendu.


2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Eguneraketa berriak daude