"TRANSFERITU GABE DAUDEN ESKUDUNTZAK EZ DIRA ETORRIKO"

  • zuzendaritzako Joserra Lopez-Larrinaga kidearekin. Elkarrizketak indarrean dagoen marko juridiko-politikoa gainditzeko alderdi honen proposamena du abiapuntutzat.

2000ko azaroaren 12an
Egungo markoa gainditzeko eginiko proposamenean, EAk euskal hiru lurralde administratiboak hartu ditu abiapuntu moduan. Zertan ezberdintzen dira EAren eta EAJren proposamenak, kasu?
Eusko Alkartasuna ez da EAE, Nafarroa eta Iparraldeko esparruentzako erritmo propioak planteatzen dituen alderdi bakarra. EAJ, AB, IU-EB eta Zutik-ek ere egiten dute. Nafarroan eta Iparraldean bereziki euskal kontzientzia nazionala gutxiengo batena da, zoritxarrez. Esparru bi horietan kontzien-tzia landu eta zabaldu arte irrealista da bestelako planteamenduak egitea. Guk esparru politiko ezberdinen arteko loturak epe laburrean lortzeko erakunde zehatz batzuk planteatzen ditugu. EAJ eta EAren proposamenen arteko ezberdintasuna da EAJrenak ez duela zehazten bere azken helburua, ezta eperik, prozedurarik edo estrategiarik ere. Bere filosofia politikoa eta printzipio orokorrak aldarrika-tzen ditu, baina ez da proposamen serioa eta landua.

Zuen proposamenean gutxi entzuten den terminologia agertzen da: Euskal Errepublika, Dieta, Elkarlan Organoa...
Euskal Errepublika eta Dieta bezalako kontzeptuak aspaldikoak dira. Euskal Estatua defenditzen dugun aldetik, Euskal Herria errepublika beharko litzateke izan. Gu ez gara monarkikoak, bistan denez. Errepublika kontzeptua, zoritxarrez, ez da eguneroko hizkuntza politikoan erabiltzen. Horregatik, beharbada, ustegabea izan da, baina abertzale gehienok errepublikazaleak garela uste dut. Dieta Alemaniatik ekarritakoa da; duela mende asko sortutakoa, eta Konfederazioaren kontzeptuaren barruan uler-tzen da. Azkenik, Iparraldea eta Hegoaldearen arteko erakunde amankomun bat sortzearen ideia gure I. Kongresuko testuetan aipatzen zen. Oraingoan, erakunde bakoitzaren zeregina eta ezaugarriak gehiago zehaztu ditugu.

Gernikako Estatutua zertan geldi-tzen da EArentzat?
Estatutuaren bidez garatu daitekeen autogobernu maila agortuta dago. Transferitu gabe dauden eskuduntzak ez dira etorriko. Esaterako, Estatuak ez du Gizarte Segurantza ekarriko, Kon-tzertu Ekonomikoarekin batera Estatutuaren zutabe nagusietako bat izan arren. Beste aldetik, Estatuak, Auzitegi Konstituzionalaren irakurketa murriztatzailearen bidez eta oinarrizko legeen bitartez, lortutako autogobernuaren maila apaldu du. Aldi berean, Europan sartzean euskaldunoi ez digute gure ahots propioa garatzen utzi. Beraz, gure autogobernua garatzeko posibilitatea agortuta dago oraingo estatuaren markoan. Argi dugu, beste marko politiko bat aurkitu behar dugu, batez ere, kontuan hartzen badugu lurraldetasuna eta autodeterminazioa bezalako gaiak konpondu gabe geratu zirela. Debate hori berreskuratu behar dugu eta konponbide bat aurkitu. Marko hori aurkitzen dugun bitartean estatutuaren garapena lortzen badugu hainbat hobe, gure norabidean pausuak ematea izango litzateke, baina gure lehentasun politikoa ez da estatutua, beste marko bat hitzartzea eta gizarteratzea baizik.

EAren proposamena Lizarra-Garaziko Akordioaren jarraipena al da?
Lizarrako adierazpenaren helburua ez zen subiranotasun politikorako proposamen zehatzak egitea. Bertan eztabaidatu beharreko gaiak markatu ziren -subiranotasuna, lurraldetasuna- baina ez zen konponbide konkreturik eman. Euskaldunok zelako antolakuntza politikoa nahi dugun erabakitzerakoan askeak izan behar dugula dio. Hau da, erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen du, baina ez du ebazten zer Euskal Herri mota sortu behar den. Azken hau, alderdien kontua da. EAk bere planteamendua argi eta garbi aurkeztu gura izan du azken proposamen honetan.

Autodeterminazioaren auzira iristen gara berriz ere.
Autodeterminazio eskubidea Espainiako eta Frantziako legedian onartuta dago. Estatu hauek nazioarteko itunak berenganatu dituzten neurrian, eduki hori euren ordenamendu juridikoan sartu da. Eskubidea Nazio Batuen legedian onartuta dago, eta hori legez berretsi dute estatu biek. Teorikoki gutxienez, autodeterminazioa aurreikusita dago. Beste arau batzuk, aldiz, kontrakoa aldarrikatzen dute. Beraz, kontradikzio legal bat dago. EAk estatuekiko negoziazio politiko bat gauzatu behar dela mantentzen du, eta horren bitartez ez badugu gure eskubideak errespetatzea lortzen, gure bide propioak garatu behar ditugula.

Nola, ordea?
Gure erakundeetatik subiranotasun aldarrikapen bat eginez eta nazioarteko gatazka juridiko bat sortuz. Espainiak eta Frantziak lurralde baten gainean subiranotasuna aldarrikatuko lukete, baita Euskal Herriak ere. Horrek nazioarte mailako hirugarren eragile baten eskuhartzea eskatuko luke. Gatazka juridikoak horrela bideratzen dira edozein gizartean. Alde biren artean arazo bat dagoenean, hirugarren batek, zuzenbidezko irizpideak erabiliz, irteera bat bilatu eta erabaki-tzen du. Gure herriaren arazo politikoa internazionalizatzea bilatzen dugu, beraz.

Horretarako alderdi politikoen arteko jarrerak argitu beharko litzateke, ordea.
Alderdiok atal komun bat hitzartu beharko genuke hauteskundeetan aurkeztean. Hitzarmen horrek hauteskunde egitasmo komun bat ekarri beharko luke Euskal Herriko lurralde guztietan autodeterminazio puntuaren onarpena bideratuko lukeena. Puntu honen inguruan gehiengo sozial bat sortuko balitz, legediak hori aurreikusi beharko luke. Osterantzean, agerian geratuko litzateke ez dagoela demokraziarik.

Alderdi politikoak bide hori lantzeko prest al daude?
Alderdi batzuek gure proiektu politikoa argi azaltzen dugu, beste batzuek ez hainbeste. Pedagogia politikoa egin beharrean anbiguotasuna erabiltzen da, eta, ondorioz, abertzale askok ez ei daki zein den benetako helburua. Alderdi bakoitzean zer nahi dugun eta zelan nahi dugun finkatu behar dugu, autodeterminazioa eta lurraldeen arteko harreman librea oinarri moduan hartuta gutxieneko topagune bat lortu ahal izateko.

Zergatik ez da EAJ, EA, eta EHren arteko topagune hori lortzen, hasteko?
Hiru alderdieetan badago gune hori bilatzeko nahia. Baina EAJren barruan (ETAren estrategia tarteko) erregionalismoa indartzen ari dela dirudi. ETAk su-etena apurtu osteko lehen tragedia giza-eskubideen urratzea da, eta bigarrena, alderdiek Lizarran ahalbidetu zituzten dinamikak eta elkarrekiko konfidantza apurtzea. Estatua ez da ETAren beldur dinamika abertzale komun baten sortzearen beldur baizik. Zoritxarrez, ETAren lehentasuna ez da alderdi abertzaleen arteko dinamika komun bat garatzea. Abertzaleok gutxieneko akordio batera heldu behar dugu eta horretarako funtsezkoa da biolentzia desagertzea.

Bilbon nahiz Donostian burutu manifestazioei atxikimendua ekarri zien EAk. Zein da zure balorazioa?
Ibarretxe lehendakariak deitu manifestazioaren lema PSOEren neurrira egokitu zen. Neuri, alde horretatik, lema hori ez zitzaidan batere gustatu. Bakea ETAren desager-tzea baino gehiago delako. Edozein kasuan, Bilbon manifestatu zen jendeak, batez ere, biolentzia gaitzestea izan zuen helburu. Beste behin gizartearen gehiengoa ETAren biolentziaren aurka dagoela ikusi zen. Bestalde, Donostian burutu zen manifestazioak bide militarrak eta desobedientzia zibilaren bidea guztiz bateraezinak direla agertu zuen. EAk Garzonen operazioa onartezina dela adierazi nahi izan du. Patxi Azparren bat kartzelan egotea injustizia ikaragarri bat da. Ideiak kriminalizatzen ari dira, eta ez kode penalean aurreikusten diren ekintzak. EA bide zibilen alde eta biolentziaren aurka agertu da berriz ere. Kontziente gara HBrekin une honetan kalera irte-tzea arrisku handia hartzea dela, sortu liteken nahasketagatik. HBk aukera egin behar du behin-betiko.

Nola ikusten duzu desobedientzia zibilaren aukera?
Desobedientzia zibila dinamika baketsu eta eraginkor baterako aukera izugarria litzateke, ondo koordinatuta eta adostuta izanez gero. Horretarako, ETAk herri honen berba errespetatu behar du. Ulertu behar du autodeterminazio eskubidea ez datzala zelako eraketa politikoa nahi dugun erabakitzean bakarrik, baizik eta nola borrokatu nahi dugun erabakitzean ere bai. Hori ere sartzen da autodeterminazio eskubidearen barruan

EA-KO BIZIGARRI BERRIA
27 urte ditu. Bilbotarra eta abokatua. Gazte Abertzaleetan hasi zen politikan, duela 8 urte. Bizkaiko EAko zuzendaritzako kidea 1996tik, eta iazko azarotik zuzendaritza nazionalekoa. Bere aita, Kontzertu Ekonomikoaren negoziatzaileetako bat izan zen Garaikotxearen lehen gobernuan. EAko belaunaldi berri baten agerle eta euskaldun berria da. Mendebaleko euskara darabil. Bizkaian, batua ez ei da nahikoa euskaraz jarduteko.


Azkenak
Metro Bilbaok I-SEC Aviation Security enpresa isaraeldarrarekin sinatu duen kontratuaren aurkako kexak aurkeztu dituzte

Metro Bilbaok I-SEC Aviation Security S.L. segurtasun-enpresa kontratatu zuen apirilean. Horren aurrean, kexak aurkeztu dituzte dozenaka herritarrek Metro Bilbaoren bulegoetan, Bilbo-Palestina Herri Ekimena eta Nodo BDZ-Bizkaiak deituta.


48 eragile batu dira Donostian turistifikazioaren aurka antolatutako manifestaziora

BiziLagunEkin desazkunde turistikoaren aldeko Donostiako plataformak ekainaren 15erako deitu du manifestazioa. Turistifikazioa salatu eta hiri eredu alternatiboa aldarrikatuko dute.


2025-06-04 | Caitlin Johnstone
Analisia
Baliteke arratoiak genozidioaren itsasontzitik alde egiten hasi izana

Urtebete eta erdiz sarraski genozidak gauzatu ondoren, Erresuma Batuko zenbait hedabidetako kontseilu editorilek hitza hartu dute, bat-batean, Israel Gazan egiten den sarraskiaren aurka. Establishmenteko gizatxar mediatikoek aldaketa usaina hartu diote haizeari.


Asteazken goizean du desalojo eguna Gasteizko Korda espazioak, eta “erresistentzia” egitera deitu dute

Astelehenean bilera egin zuten gune okupatuko kudeatzaileek 21 Zabalgunea sozietate publikoko ordezkariekin, baina ez zuten inongo akordiorik lortu. Goizeko 8:00etatik aurrera Alde Zaharreko espaziora hurbildu eta erresistentzian parte hartzera deitu dituzte herritarrak.


Israelek janaria jasotzera joaten diren palestinarrak hiltzen jarraitzen du: 27 hil ditu asteartean, eta 90 zauritu

Gazako Osasun Ministerioaren arabera, AEBek eta Israelek kontrolatzen dituzten laguntza humanitario banatzeko zentroetan 102 palestinar hil dituzte azken zortzi egunetan: "Gerra krimen beldurgarria da, nahita egindakoa eta behin eta berriz errepikatutakoa". Erasoa... [+]


Osakidetzak kargu hartu dio pediatra bati, hil zorian zegoen ume bat artatzeko ospitaleko baliabideak “lan ordutegitik kanpo” erabiltzeagatik

Faltan Botatzen Dugu plataformak eman du gertakariaren berri, eta zaintza aringarrien zerbitzuaren "egoera kritikoa" salatu du. Medikuak haren kontakizuna argitaratu du sare sozialetan, eta jakinarazi du lana utzi duela denbora batez: "Ezinezkoa zait baldintza... [+]


Analisia
Diruz konpondu dira “etxe barruko arazoak”

Urteroko oroimen eta sari banaketa ekitaldia egin du Ertzaintzak Arkautin, Eusko Jaurlaritzako agintarien parte hartzearekin. Duela bi urteko kronikatik aurtengora auziek edota gaiek berdintsuak izaten segitzen badute ere, nabarmena da begiratzeko moduak nola aldatu diren.


Bilboko epaitegi batek arrazoia eman dio ‘phishing’ biktima bati eta Santander bankua zigortu du

Kontsumitzaileen eskubideen defentsan, epaileek ebatzi dute bezeroak ez duela arduragabekeriaz jokatu eta bankuak 1.923 euro itzuli beharko dizkio biktimari.


Amnistia Legea konstituzionala dela ebatziko du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak

PPk ezarritako helegiteari erantzunez, legearen testua ia bere osotasunean konstituzionala dela dio auzitegiaren ebazpen proposamenak. Hala ere, legea pertsona gutxi batzuentzat dela dioen argudioan arrazoia eman dio eta herritar guztiei aplikatzea proposatu du.


“Eskola txikiak, herri eta auzo txikiak, bizirik gaude, eta hori ospatzeko elkartuko gara”

Herri txikiak bizirik dauden eremuak direla eta bizirik jarraitzeko herriari begiratuko dion eskola gakoa dela aldarrikatuko dute, aurten ere, Gipuzkoako Eskola Txikien Festan. Ekainaren 8an ospatuko dute, igandean, Ezkio-Itsason, landa guneko herri txikiak hezkuntzarako zein... [+]


2025-06-03 | Mikel Aramendi
ANALISIA | Shangri-La 2025
Elkarrizketa eta harenga nekez etortzen dira bat

Asiako herrialde gehien-gehienak bertan izateak oso izaera eta giro berezia ematen diolako, eta hedabide-estaldura ere halakoa duelako, aparteko sona lortu du hogei urteren buruan IISS-International Institute for Strategic Studies britainiarrak Singapurren antolatzen duen Asia... [+]


Ukraina eta Errusia berriz bildu dira Istanbulen, Kievek Moskuren gerra hegazkinei drone bidez eraso egin berritan

Duela bi aste bezala, mila preso inguru trukatzea adostu dute Ukrainak eta Errusiak, eta batak besteari 6.000 soldaduren gorpuak ere itzuliko dizkio. Trukea egiteko, Moskuk hiru eguneko su-etena eskatu du fronteko hainbat eremutan, eta Kievek Putin eta Zelenski aurrez aurre... [+]


Israeldarren %82 daude Gazako biztanleak bortxaz kanporatzearen alde, inkesta baten arabera

%56k, gainera, bortxazko kanporatze hori "are gehiago zabaltzearen alde" daude: horien esanetan, 1948an Israelek okupatutako lurretan ez litzateke arabiarrik bizi beharko.


Eguneraketa berriak daude