PREBENTZIOA


2000ko urriaren 29an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
"Praktika ezazu preben-tzioa" lelopean, Lan Arriskuen Prebentzio Kanpaina jarri dute martxan Eusko Jaurlaritzak, patronalak, sindikatuek eta kooperatibek. Ongi etorria izan dadila laneko segurtasunean lagunduko badu eta lan istripuak saihestu edo gu-txituko baditu. Iruzurra li-tzateke, alabaina, marketing kanpaina hutsean bakarrik geratuko balitz. Laneko segurtasunaren inguruko problematikari heldu behar zaio. Eta hor eragile bakoitzak bere erantzukizuna du. Enpresaburuak instalazioen berrikuntzan eta segurtasun neurrietan inbertitzen. Sindikatu eta langileak prebentzio eta segurtasun neurriak betetzen eta betearazten. Administrazioari dagokio, ikuskatzaileen bitartez, batzuei eta besteei euren eginbeharrak betearaztea eta arau hausteak zigortzea. Eta justiziari, fiskaltzari batez ere, dagokio kasu larrietan azkar eta eraginkorki esku hartzea, eragileak prebentzioa eta laneko segurtasuna gehiago zaintzera bultza ditzan bederen. Eta dagokionean, dagozkion zigorrak ezartzera. Izan ere, langile baten heriotzan edo gaixotasun larrian kolaboratzea delitua da, praktikan epaitegiek maiz ahazten dutena.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude